Repsol-ek bere Ekuadorreko zerbitzugune sarearen salmentarako hitzarmena sinatu du - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

Repsol-ek bere Ekuadorreko zerbitzugune sarearen salmentarako hitzarmena sinatu du

• PRIMAXekin hartutako hitzarmena 47 milioi dolarrekoa da.

• Ekuadorreko Repsol-en 123 zerbitzuguneen eta lubrikatzaileen eta hegazkingintzaren jardueren salmentari buruzkoa da.

• Salmentak aktibo ez estrategikoei buruzko desinbertsioen politikaren parte da, konpainiak 2008-2012 aldirako Plan Estrategikoaren bidez abian jarri zuena.

Nota de Prensa

2008 ko ekaina k 5 16:00 CET

Rss Imprimir Descarga PDF bertsioa (33 Kb)

Repsol-ek eta PRIMAX enpresa perutar-txiletarrak hitzarmena sinatu dute Ekuadorreko RECESA eta Oiltrader enpresak 47 milioi dolarrengatik (32 milioi euro) salerosteko. 

Operazio horrek Repsol-en 123 zerbitzuguneren salmenta hartzen du barne. Bereak eta emakidadunak dira, eta Ekuador osoan daude banatuta. Gainera, herrialde horretan Repsol-ek duen industria-salmenten negozioa ere barne hartzen du, eta lubrikatzaileen eta hegazkingintzaren jardueren eta azpiegitura komertzialaren eta logistikoaren salmenta. Lubrikatzaileen kasuan, Repsol-ek eta PRIMAXek merkataritza- eta banaketa-kontratua izango dute. Hegazkingintzari dagokionez, hitzarmena laguntza tekniko-komertzialaren ingurukoa izango da.

RECESA eta Oiltrader enpresen salmenta aktibo ez estrategikoen desinbertsio politikaren parte da, Repsol-en Plan Estrategikoan azaltzen dena. Ekuadorreko autoritateek baimentzearen zain dagoen operazioa aurtengo hirugarren hiruhilean itxiko da, eta orduan, konpainia perutar-txiletarra negozioa kudeatzeaz arduratuko da.

PRIMAX 

PRIMAX 2004. urtean sortutako sozietate perutar-txiletarra da. Shellek Perun aktiboak erostearen eta Romero Trading-ekin fusionatzearen ondorio da. PRIMAXen akziodunen artean, Peruko Romero taldea eta Txileko Estatuko petrolio-enpresa ENAP daude, hurrenez hurren, % 51ko eta % 49ko partaidetza dutenak. Romero taldea Perun talde ekonomiko nagusienetakoa da, eta herrialdeko hainbat sektore ekonomikotan eta industrialetan interesak ditu. ENAP Txileko petrolio enpresa nazionalak Txileko erregaien % 90 hornitzen du, eta nazioartean upstream eta downstream jardueretan parte hartzen du. PRIMAXek 267 zerbitzugune ditu Perun eta Ekuadorren, baita 1.400 langile baino gehiago.

2005ean Ekuadorren Shell enpresa angloholandarraren erregaien txikizkako negozioa erosi zuenean hasi zen nazioartean zabaltzen. Operazio horren bidez, 62 zerbitzugune eta horiei atxikitako negozioak ere bereganatu zituen.

Prentsa Bilatzailea

Titulares en tú móvil
  • Glosarioa

          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.