Repsol akordio batera iritsi da Brasilgo AleSat Combustíveis taldearekin, Brasilen erregaiak merkaturatzeko jarduerak saltzeko. Bertan, barne hartzen da talde horrek Repsol-en 327 zerbitzugune, merkataritza-azpiegitura, logistika eta beste negozio osagarri batzuk erostea, hala nola, hitzarmen-dendak, zuzeneko salmentak eta asfaltoak. Repsol-ek mantenduko ditu GLP eta lubrifikatzaileen negozioak.
Eragiketa hau, 55 milioi dolarreko balioa duena, konpainiaren 2008-2012 Plan Estrategikoan jasotako eta azken hilabeteetan gauzatu den banaketako aktibo-desinbertsio integratugabeen programan kokatzen da. Honek guztira 310 milioi dolarreko diru-sarrerak ekarri dizkio Repsol-i, Txileko, Ekuadorreko eta Brasilgo zerbitzuguneetako negozioen salmentetatik.
Transakzio honen ondoren -KPMGk Repsol-en finantza-aholkulari gisa jardun du bertan- konpainiak hidrokarburoen esplorazioan eta produkzioan zentratuko du herrialde horretan duen presentzia. Negozio horretan Repsol-ek % 10ean parte hartzen du Albacora Leste eremuan, eguneko 14.000 upel produkzioarekin.
Brasil, Repsol-en etorkizunean esploratzeko gako izango den eremua
Gainera, Repsol da Brasilgo bigarren konpainia Santos-eko, Campos-eko eta Espíritu Santo-ko arroetako off-shore esplorazioko meatzaritza-alorrean ur ez oso sakonetan, ur sakonetan eta gatz-aurrean banatutako 24 petrolio- eta gas-blokeetako partaidetzaren bidez, eta haietako hamaikatan operazio-konpainia gisa jardunez. Repsol da, Petrobras-ekin batera, Santos-eko arroko esplorazio-jardueran buru; bertan daude bloke horietako 19.
Munduko emankorrenetakoa den Santos-eko arroko ur sakonen eremuak Repsol-en etorkizuneko hazkuntza-eremu nagusi bihurtzen du Brasil, Carioca eta Guará eremuak aurkitu izanari esker, lehen ebaluazioen arabera, kalitate handiko petrolioaren esplorazio-potentzial handia baitute. Repsol Petrobrás-ekin eta gainerako bazkideekin lankidetzan jardungo da horiek garatzeko.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.