Repsol YPF-k gaur sinatu du Deutsche Bankekin Compañía Logística de Hidrocarburosen (CLH) kapitalaren % 5 saltzea, akzioen % 20 izatera pasaz. Eragiketa honen zenbatekoa, estrategikoak ez diren aktiboetan pixkanaka desinbertitzeko estrategiari jarraiki, 176,5 milioi eurokoa izan da.
Deutsche Bankek, akzio multzo hau eskuratuta, CLHko Administrazio Kontseiluan finantza-erakundeko ordezkari baten izendapena aurkezteko eskubidea du. Egun Repzol YPF-z gain, Cepsa, Enbrigde, Oman Oil, BP, Galp, Disa eta Caiixanova daude ordezkatuta.
Eragiketa honen ondotik, Repsol-ek berretsi du, batetik, CLHren kudeaketari eta estrategiari ematen dion babesa eta, bestetik, erreferentziazko akzioduna eta konpainia logistikoaren lehen berezero industriala izaten jarraitzeko asmoa.
CLH Espainiako konpainien artean liderra da bai garraioan, bai petrolio produktuen biltegiratzean; hain zuzen, berak zerbitzatzen ditu Espainian aritzen diren petrolio operadore gehienak. Hidrokarburu logistika sarerik handienetakoa eta eraginkorrenetakoa dauka, hots, 3.500 kilometroko petrolio-hodi, 6 milioi metro kubiko jasotzeko gai diren 38 biltegi eta 144.000 metro kubikorentzat lekua duten aireportuko 28 instalazio. Konpainiak 2006an 550,6 milioi euroko sarrerak izan zituen guztira, eta 352,7 milioi euroko mozkin garbia.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.