Repsol-ek, Petronor-ek eta BBK-k CLH-ri buruzko akordio bat sinatu dute - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

Repsol-ek, Petronor-ek eta BBK-k CLH-ri buruzko akordio bat sinatu dute

  • BBK-k Petronor-en Compañía Logística de Hidrocarburos-eko % 5 erosi du eta, operazioaren parte bezala, Petronor-ek CLH-n mantentzen zuen gainerako % 0,33 Repsol-i eskualdatu dio.
  • Repsol-ek CLH-n % 15eko partaidetza zuen eta, orain, berriz, % 10ekoa du, eta % 5 gehigarria saltzeko prozesuan jarraitzen du.
  • BBK-k eta Repsol-ek CLH-ren kudeaketa eta estrategia erabat babesten dutela berrestu dute.

Prentsa oharra

2010 ko martxoa k 25 17:46 CET

Repsol-ek, Petronor-ek eta BBK-k akordio bat sinatu dute gaur. Horren bidez, BBK-k Compañía Logística de Hidrocarburos-eko (CLH) % 5eko akzio-paketea eskuratu du, Repsol-i zeharka zegokiona (Petronor-en bidez). Operazioa 145 milioi euroren truke itxi da, eta, zergen ostean, Repsol Taldeko emaitza garbian 107 milioi euroko eragina izango du. 

Operazio horren bidez Repsol-ek murriztu egin du CLH-n duen partaidetza (% 10ekoa izango da) eta konpainia logistikoan beste % 5 gehigarria desinbertitzeko lehia-prozesu irekian jarraitzen du, Citigroup-en aholkularitzarekin. Operazioaren parte bezala, Petronor-ek CLH-n mantentzen zuen gainerako % 0,33 Repsol-i eskualdatu dio, BBK-rekin egin den operazioaren baldintza berberetan.

CLH-ren % 5 eskuratzean, BBK-k aintzat hartu du CLH-k hidrokarburoak biltegiratu, garraiatu eta banatzeko sektorean (ekonomiarako estrategikoa den sektorean) duen posizioa, baita lurraldeko posizio industriala eta lehiakortasuna faboratzea ahalbidetzen duten sektoreekin duen lotura ere. Halaber, CLH palanka-efektu baxuko enpresa bat da, eta balantze sendo eta onbideratua du, fluxuen hazkunde eta errepikapenari esker. 

Salmenta horren bidez, BBK-k eta Repsol-ek (konpainia logistikoaren akziodun eta lehen bezero industrial gisa izaten jarraitzeko asmoa duenak), CLH-ren kudeaketa eta estrategia babesten dutela berrestu dute.

CLH-k Espainian operatzen duten petrolio-operadore gehienei ematen dizkie zerbitzuak. Munduko hidrokarburo logistika sarerik handienetakoa eta eraginkorrenetakoa du, hots, 3.800 kilometroko petrolio-hodi, 7 milioi metro kubiko jasotzeko gai diren 37 biltegi eta aireportuko 29 instalazio. 2009an guztira 592 milioi euroko sarrerak lortu zituen, eta 302 milioi euroko EBITDA.

Prentsa Bilatzailea

Titulares en tú móvil
  • Glosarioa

          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.