Repsol YPF-k Madrilen Petersen Energía, SA etxeari (Argentinako Petersen Taldeko sozietatea) YPF-ren D klaseko 58.603.606 akzio saldu dizkio ADS moduan (kapital sozialaren % 14,9) 2.235 milioi dolarren truke (38,14 dolar akzioko). Operazio horrek YPF-ri 15.000 milioi dolarreko balioa ematen dio, eta nabarmen lagunduko du Repsol YPF Taldeko aktiboen kartera gehiago dibertsifikatzen eta bere hazkunde organikoa sustatzen.
Bi konpainiek, era berean, hitzarmena ere sinatu dute; haren arabera, Petersen Taldeak YPF-n duen parte-hartzea % 25era ere handitzea aurreikusi dute, % 10,1 gehigarria erosita.
Sinatutako eragiketaren baldintzak eta beren finantzaketa Estatu Batuetako Securities and Exchange Commission (SEC), Argentinako Balioen Batzorde Nazionalak eta Espainiako Balioen Merkatutako Batzorde Nazionalak ezarritako baldintzen arabera egin dute.
Argentinako bazkide berria YPF-n sartu ostean ere, Repsol YPF izango da konpainia kontrolatuko duen akziodun nagusia. Antonio Brufau izango da YPF-ko presidentea, baita Administrazio Kontseilukoa ere; Enrique Eskenazi izango da presidenteordea; Sebastián Eskenazi presidenteorde exekutiboa izango da eta, Antonio Gomis, operazioen zuzendari nagusia. Bestalde, YPF-ren Administrazio Kontseilua akzioen egitura berriaren arabera osatuko da.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.