• Repsol YPF-rentzako, operazio hau Latinoamerikako aktiboen berrantolaketa estrategiaren parte da.
• Hitzarmenaren zenbatekoa AEBetako 210 milioi dolarretakoa da.
Repsol YPF-k eta Kolonbiako Terpel erakundeak hitzarmen bat sinatu dute Estatu Batuetako 210 milioi dolarreko balioa duen (zorra barne) erregai likidoa merkaturatzeko jardueren salerosketarako. Operazioa ixteko aurreikusitako data 2007ko abenduaren 31 da. Egun horretatik aurrera, Kolonbiako enpresa arduratuko da negozioa kudeatzeaz.
Hitzarmenak Txilen kokatutako Repsol YPF-ren 206 zerbitzugune (bai Repsolenak direnak, bai hitzartutakoak eta dendetako zerbitzu osagarriak) eta salmenta industrialen negozioa hartzen ditu barne, baita azpiegitura komertziala eta logistikoa ere. Operazioaren ostean, Repsol YPF-k herrialdeko abiazioaren, lubrikatzaileen eta berezitasunen inguruko zein likidotutako gasaren negozioak izango ditu. Bestalde, petroliotik likidotutako gasaren negozioan nagusi izango da, Lipigasen duen partaidetzari (% 45) eta beste aktibo batzuei esker.
Txilen erregai likidoak merkaturatzeko jardueren salmenta Repsol YPF-k eskualdean abian jarritako integratu gabeko Downstream aktiboak arrazionalizatzeko estrategiaren parte da, jarduera beste alor eta negozio estrategiko batzuetan oinarritzea helburu duena.
Goldman Sachs izan da operazio honetan Repsol YPF-ren finantza-aholkulario esklusiboa.
Repsol YPF
Repsol YPF petrolioaren eta gasaren inguruko nazioarteko enpresa da. 30 herrialde baino gehiagotan aritzen da eta nagusi da Espainian eta Argentinan. Munduko petrolio-enpresa pribatu handienetako bat da, eta aktiboak kontuan izanda, Latinoamerikan kapital pribatua duen energia-enpresa handiena ere bai.
Egunean milioi bat erregai upel baino gehiago ekoizten ditu. Espainian eta Argentinan petrolio-finketan aritzen den enpresa nagusia da, eta Perun eta Brasilen ere horretan jarduten da. Egunean 1,2 milioi upel baino gehiago fintzeko gaitasuna duten bederatzi findegi operatzen ditu.
Marketineko jarduerei dagokienez, Repsol YPF-k petrolio produktuak Europan eta Latinoamerikan merkaturatzen ditu, 6.800 salmenta-puntu baino gehiagoko sare zabalaren bitartez. Argentinan eta Espainian enpresa nagusia izateaz gain, lehenetarikoa da Perun eta Ekuadorren. 2006an, guztira, 58,7 tona petrolio-produktu saldu zituen.
Petrolioaren gas likidotuen (GPL) negozioan, urtero hiru milioi tona baino gehiagoko salmentak dituenez, Repsol YPF munduko hirugarren konpainia pribaturik handiena da.
Terpel erakundea
Kolonbiako enpresak 40 urte baino gehiagoko ibilbidea du eta erregai likidoen eta gas naturalaren Kolonbiako merkatuan liderra da, bai retail segmentuan bai industrialean. Azken urteetan, konpainiak nazioartean zabaltzeko prozesua hasi du, eta horretarako, Ekuadorren eta Panaman txikizkako eta handizkoako banaketa-negozio bat erosi du. Ibilgailuetarako gas naturala banatzen duen Kolonbiako enpresa nagusiarekin, Gazel-ekin, elkartzean, Terpel Txilen, Perun eta Mexikon ere jarduten da.
Terpelek 1.400 zerbitzugunetan banatzen ditu bere produktuak eta urtero 3 bilioi dolar baino gehiagoko salmentak ditu. Terpel erakundea, gas naturala garraiatzen lider den Kolonbiako Promigas enpresaren filiala da. Promigasek, Terpelen bidez, interesak ditu erregai likidoen banaketaren sektorean eta etxerako gas naturala banatzen duten hainbat enpresetan. Conficolombiana ere, Aval taldearen finantza-erakundea eta Kolonbiako talde handienetako bat, Terpelen akzioduna da.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.