Zerbitzuguneen Erabilerraztasun Gida aurkeztu du Repsol-ek - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

Sektorean aitzindari den ekimena da

Zerbitzuguneen Erabilerraztasun Gida aurkeztu du Repsol-ek

  • Gida erreferente bat izango da sektoreko erabilerraztasun arloan.
  • AENOR Erabilerraztasun Globaleko modelo bakar bat ezartzen du, Repsol-eko bi zerbitzugunek jada jarraitzen dutena.
  • Gidak zerbitzuguneetan pertsona ezgaituen erabilerraztasuna hobetzeko arau multzo bat proposatzen du eta zerbitzuguneak eraikitzeko orduan aintzat hartu beharreko alderdiak ezartzen ditu.
  • Repsol-ek erabilerraztasun globaleko irizpideei jarraiki egokitutako bi zerbitzugune ditu jada, bata Móstolesen (Madril) eta Zaragozan bestea.
  • Kolektibo guztiak integratzeko eta aukera-berdintasunaren alde egiten duten proiektuen garapenean jardunbide luzea du Repsol-ek.

Prentsa oharra

2010 ko otsaila k 24 16:44 CET

Repsol-ek gaur aurkeztu du Zerbitzuguneen Erabilerraztasun Gida, konpainiak pertsona ezgaituak gizarteratzearen aldeko apustu irmoa berriz ere islatzen duena. 

Aurkezpena gaur izan da, Repsol-eko egoitzan, Europako marketin saileko zuzendari exekutibo Pascual Olmosek eta ONCE Fundazioaren 1. presidenteorde exekutibo Alberto Durán Lópezek gidatutako ekitaldian; eta Downstream-eko zuzendari nagusi Pedro Fernández-Frial ere bertan izan da.

Gidak pertsona ezgaituek zerbitzuguneetara duten sarbidea erraztu eta hobetzeko orientazioa eskaintzen duten zenbait arau proposatzen ditu, eta instalazio horien eraikuntzan aintzat hartu behar diren alderdien xehetasunak aztertzen ditu, erabilerraztasun irizpideekin bat eraiki daitezen.

Repsol aitzindari da zerbitzuguneetan bere eskaintza eta espazioa mugikortasun arazoak eta bestelako mugak dituzten bezeroentzat egokitzeko konpromisoa hartzeagatik. Pentsamolde hori konpainiaren jarduera guztietan presente dago; hortaz, Espainian erreferente bat da zerbitzuguneetan eta bere bulegoetan bertan erabilerraztasun estandarrei jarraitzeko etengabe egiten duen ahaleginagatik. 

Ildo horretan, Repsol-ek erabilerraztasun globaleko irizpideei jarraiki egokitutako bi zerbitzugune ditu jada, bata Móstolesen (Madril) eta Zaragozan bestea. Zerbitzugune horiek pertsona guztiei egokitutako diseinu-irizpideak jarraituz egin dira, eta UNE 170001 arauarekin bat AENOR Erabilerraztasun Globaleko ziurtagiria duen kudeaketa sistemaz baliatuz. AENOReko ziurtagiri hori duten Espainiako lehenengo bi zerbitzuguneak dira.

Repsol eta pertsona ezgaituak

Repsol-ek jardunbide luzea du aukera berdintasuna eta kolektibo guztiak –batez ere premia handiena eta lan merkatuan sartzeko zailtasun gehien duten taldeak– gizarteratzea bultzatzen duten proiektuen garapenean. Repsol-entzat, ezgaitasunen bat duten pertsonen integrazioa legezko betebeharretik haratago doa, eta gaitasun desberdineko pertsonek, konpainiari balio erantsia emanez, enpresa aberastu egiten duten usteari erantzuten dio. 

Konpainiak 544 langile ezgaitu ditu guztira. Espainian, horietako 357k kontratazio zuzenaren bidez lan egiten dute eta beste 47k, berriz, neurri alternatiboen bidez; plantillaren % 2 baino gehiago dira. Repsol da plantilla osoan gaitasun desberdineko langileen ehuneko hori gainditzen duen Ibex-eko enpresa bakarra. 

2009an, konpainiak Gaitasun Desberdineko Pertsonak Kontratatzeko Liburu Zuria aurkeztu zuen; ekimen aitzindaria da Europan, langile horiek kontratatzeko eta dibertsitatea kudeatzeko prozesuak estandarizatzeko eta hobetzeko prozeduren gida bat eskaintzeko helburua duena.

Prentsa Bilatzailea

Titulares en tú móvil
  • Glosarioa

          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.