Burtsa, Repsolren akziodunentzako informazioa Repsol.com orrian

Repsol

Logo Repsol

Ruta

Gertakizun garrantzitsua

Prentsa oharra

2010 ko otsaila k 24 20:58 CET

Repsol YPF-ren Administrazio Kontseiluaren gaurko bilkuran aho batez erabaki da hurrengo Akziodunen Batzorde Orokor Arruntean akzio bakoitzeko 0,425 euro gordin bana daitezen proposatzea, 2009ko ekitaldiko dibidendu osagarri gisa, 2010eko uztailaren 9tik aurrera ordaintzeko. 

Akziodunen Batzorde Orokorrak onartu behar duen proposamen horren bidez, 2009ko ekitaldiko guztizko dibidendu gordina akzioko 0,85 eurokoa izango da, hau da, aurreko ekitaldian karguarekin ordaindutakoa baino %19 handiagoa. 

2009ko ekitaldiko dibidendua ordaintzera zuzendutako guztizko zenbatekoa 1.038 milioi eurokoa da. 

2004az geroztik, Repsol-ek % 70 gehitu du akziodunaren ordainketa. 

Resultados 4T09

Halaber, Administrazio Kontseiluak, aho batez erabaki du, Izendapenen eta Ordainsarien Batzordeak hala proposatuta, hurrengo Batzorde Orokor Arruntarerako proposatzen diren erabakien artean, ondorengo hauek berriz ere Administrazio Kontseiluko kide aukeratzea, beste lau urterako: 

  • Paulina Beato Blanco andrea
  • Arthur Carulla Font jauna
  • Javier Echenique Landiribar jauna
  • Henri Philippe Reichstul jauna  

Era berean, Izendapenen eta Ordainsarien Batzordeak txostena egin ondoren, Administrazio Kontseiluak aho batez erabaki du, hurrengo Batzorde Orokor Arrunterako proposatzen diren erabakien artean, Pemex Internacional España SA beste lau urterako Administrazio Kontseiluko kide gisa berriz aukera dadin proposatzea.

Prentsa Bilatzailea

Titulares en tú móvil
  • Glosarioa

          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.