Repsol-ek YPF-ren kapital sozialaren % 3,3ren salmenta adostu du Eton Park-ekin eta Capital-ekin, 500 milioi dolarretan.
Transakzio hauek akzio bakoitzeko 39 dolarreko prezioan sinatu dira, eta bat datoz azken asteetan YPF-ren tituluen inguruan eginiko eragiketa garrantzitsuenekin.
Eton Park-ek YPF-ren kapitalaren % 1,63 erosi du, 250 milioi dolarretan. Era berean, Capital-ek partaidetza bera erosi du, zenbateko berean (ikusi oin-oharra*).
Horrez gain, Eton Park-ek YPF-ren kapitalaren beste % 1,63 erosteko aukera du, akzio bakoitzeko 43 dolarretan, behin edo behin baino gehiagotan gauza daitekeena 2012ko urtarrilaren 17ra bitartean.
Eragiketa hauen ondoren, YPF-ren kapital soziala honela geratu da: Repsol taldea (% 79,84); Petersen taldea (% 15,46) eta free float (% 4,69).
Prozesu hau Repsol-ek aktiboen zorroa berrorekatze aldera YPF-n partzialki desinbertitzeko Horizonte 2014-n zehaztutako estrategian kokatzen da.
YPF Argentinako konpainia handiena da, inbertitzaile handiena, bigarren esportatzaile handiena eta herrialdeko enplegu emaile handienetakoa. Liderra da hidrokarburoen esplorazio eta ekoizpen, fintze eta marketin, eta kimika jardueretan, eta 30.000 pertsona baino gehiago ditu lanean, zuzenean eta zeharka. YPF-k gizartean ere zeregin garrantzitsua betetzen du, etengabeko ekarpena egiten baitu bere jarduerak gauzatzen dituen erkidegoetan, hainbat programa komunitario bultzatuz.
Oharrak
Transakzio pribatu hauetan jasotako akzioek, American Depositary Shares (ADS) moduan, mugatuta dute ondorengo besterentzea, eta ezin izango dira berriro saldu U.S. Securities and Exchange Commission-en (SEC ) Eton Park-ek eta Capital-ek berriro saltzeko aukera erregistratu arte, edo erregistro betebeharren salbuespenen bat tarteko, Ipar Amerikako balio arauen arabera. Repsol-ek konpromisoa hartu du erositako ADSak berriro saltzea SECen erregistratzeko (Eton Park-i emandako erosketa aukeraren menpeko ADSak barne).
(*)Repsol YPF-k akzio bakoitzeko 39 dolarretan saltzeko aukera eman dio Capital-i, 2011ko abenduaren 22rako Capital-ek YPF-ren free floateko % 15 gainditzen duten erositako akzioekiko proportzioan.YPF-ren egungo free float-a dagoeneko % 4,7koa denez, datorren urtean merkatuan ipiniko den akzio portzentajeak % 6,2koa izan beharko du aukera hau gauzatu ezin izateko. Eragiketa hauetatik aparte, azaroaren amaieran YPF-k liburuxka bat aurkeztu zuen SECen, Repsol-ek Argentinako petrolio enpresaren kapitalaren % 15 arte merkatuan saldu ahal izateko (oraindik ez da eraginkorra) .
The ADS subject to this transaction have not been registered under the US Secuties Act of 1933 and may not be offered or sold in the United States absent registration or an applicable exemption from registration requirements.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.