Repsol-ek hitzarmen bat sinatu du petrolioaren gas likidotua (PGL) banatzen duen bere filiala (Repsol Gas Brasil) Brasilgo Ultragaz konpainiari saltzeko, sektore honetan Brasilen lider denari, alegia.
20 milioi euroren truke salduko du, eta 10 milioi euroko gainbalio garbia ekarriko dio Repsol-i. Repsol Gas Brasil enpresak 22.000 tona produktu inguru saldu zizkien 2010ean 2.400 bezerori (industrialei, bereziki), Sao Pauloko eta Río de Janeiroko eremuetan. Ultragaz Brasilgo Ultrapar taldeko kidea da; berak ere erregaiak banatzeko negozioak eta petrokimika eratorriaren negozioak ditu, eta Sao Paulo eta New York-eko burtsetan kotizatzen du.
Salmenta horrekin Repsol-ek amaiera emango dio Brasilgo Downstream aktibo ez estrategikoen desinbertsioari, bere jarduera esplorazio eta ekoizpen proiektuen garapenean zentratzeko, kide duen Repsol Sinopec Brasil enpresaren bidez.
2007. urteaz geroztik, Repsol-ek desinbertsioak egin ditu Latinoamerikako Downstream eremuan, ia 1.200 milioi dolarren truke, aktibo-zorroaren kudeaketa-estrategiaren esparruan.
Repsol proiektu multzo garrantzitsu eta dibertsifikatua garatzen ari da Brasilen, horien artean, ekoizpen-eremu bat (Albacora Leste), garapen-bloke bat (BM-S-7: Piracucá SP), planifikatutako bi proiektu pilotu (BM-S-9: Guará eta Carioca) eta potentzial handiko hamalau esplorazio bloke.
Urtearen amaieran konpainiak Txinako Sinopec-ekin akordio bat egin zuen Brasilen dituen esplorazio eta ekoizpen proiektuak elkarrekin garatzeko, eta Latinoamerikako energia-konpainia handienetako bat sortzeko (17.773 milioi dolarreko balioa duena). Repsol-ek konpainiaren % 60 du eta Sinopec-ek, berriz, % 40.
Repsol Sinopec atzerriko enpresa nagusia da Santos, Campos eta Espirito Santo arroei dagozkien esplorazio eskubideetan; hala, 14 bloketan parte hartzen du eta horietatik zazpitan dihardu operadore gisa.
Brasilgo offshorea munduko hidrokarburo erreserben hazkuntza eremu handienetako bat da. Repsol-ek eta Sinopec-ek joan den urrian eginiko akordioa Brasil igarotzen ari den une historikoak duen nazioarteko interes handiaren erakusgarri da, bereziki Santos arroko gatzaurreko jarduera dela eta.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.