Repsol energia sektorean Espainiako prentsarekin harreman onena duen enpresa izan da, IPSOS-ek egindako KAR 2009 azterlanaren bigarren emanaldiaren arabera. Inkestatutako kazetari espainiarren % 46k prentsarekin harreman onenak dituen sektoreko enpresa Repsol izan dela adierazi dute.
Azterlanaren bigarren emanaldi honetan Repsol buru izan da berriz, % 76rekin, eta lehenengo emanaldian hirugarrena izatetik, lehendabiziko aldiz lortu du estrategia argi eta indartsuena dituzten energia-enpresen sailkapenean lehena izatea.
IPSOS-ek, merkatu-ikerketen gaineko inkestak egiten dituen Espainiako enpresa garrantzitsuena eta mundu mailan hirugarrena denak, pasa den otsailaren 18an Espainian egindako KAR 2009 azterlanaren emaitzak aurkeztu zituen.
Azterlanak herrialdeko enpresen egoera ekonomikoa ebaluatu eta erreputazio korporatibo eta erantzukizun soziala neurtzen du, guztira 250 kazetariri egindako inkestan oinarrituz. Aurreko edizioetan bezala, analista, politiko, akademiko, enpresa-buru eta komunikabide desberdinen kazetariek hartu dute parte.
KAR 2009 bi alderdi aztertu ditu funtsean: enpresen erreputazio korporatiboa eta beren erantzukizun sozial korporatiboa (bai enpresa-arrakasta arloan nahiz estrategian), eta enpresek beren stakeholder-ekin (hau da, beren interes-taldeekin) duten harremana. Repsol azterlanaren alderdietako bitan izan da lehena.
Aztertutako konpainiek IBEX-35 indizea osatzen dute. Nazio nahiz nazioarte mailan jarduera dinamikoko sektoreetako enpresa garrantzitsuak dira eta komunikabideen informazio-arretari hertsiki lotuta daude.
IPSOS-eko zuzendari korporatibo Jorge Díaz Cardielen arabera, KAR 2009 azterlanaren emaitzek erakusten dute “bere irudiari garrantzi handiena ematen dion, bere ingurunearekin konpromiso handiena duen eta hori hedatzen gehien ahalegintzen den sektoreetako bat energiarena da”.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.