Repsol-ek eta Alliance Oil Company-k lankidetza hitzarmena sinatu dute elkartea sortzeko. Hala, elkartearen bidez, bi konpainiek hazteko aukera izango dute Errusiako Federazioan, hots, munduko gas eta petrolio ekoizle handienean.
Alliance Oil-ek elkartearen kapitalaren % 51 izango du eta Volga-Urales eskualdean ekoizte bidean diren aktiboak emango ditu. Repsol-ek gainerako % 49a izango du eta etorkizunean handitzeko aukerak finantzatzeko hasierako inbertsioa egingo du.
Hitzarmen horren helburua Alliance Oil-ek Errusian dituen esplorazio eta ekoizpen aukerak Repsol-en know-how eta gaitasun teknikoarekin uztartzea da, eta, hala, epe luzera esplorazio eta ekoizpen arloko aliantza sortzea.
Alliance Oil-ek eskainitako aktiboak ustiatzeaz gain, hitzarmenaren bidez, esploratzeko aukerak ere bilatuko dira, baita hazteko bideak ere, Errusiako Federazioen ekoizte bidean dauden aktiboen bidez.
Repsol-eko presidente Antonio Brufauren hitzetan, “aliantza honi esker, ekoizte bidean diren aktiboez baliatuta haz gaitezke, eta munduko hidrokarburo baliabide gehien dituen herrialdeetako bateko aktiboak lehentasunez eskuratu; horrela, gure taldearen hazkundea indartuko dugu”.
Alliance Oil Ltd. enpresako presidente Eric Forssek esan duenez, “oso pozik gaude Repsol-ekin elkartu izanaz, eta, horiekin batera, Errusian upstream handitzeko plataforma estrategiko garrantzitsu bat sortzeko aukera izateaz. Ziur nago aliantza honek mesede egingo diela gure akziodunei eta eragin positiboa izango duela gure erreserbetan eta ekoizpenean”.
Repsol-ek Alliance Oil-eko akzioen % 3,47 du, 2008an West Siberian Resources-ek eta Errusiako energia enpresak bat egitearen ondorioz. Repsol-ek Eurotek-Yugrako akzioen % 74,9 ere badu. Eurotek-Yugrak esplorazio eta ekoizpen lizentziak ditu Karabashsky-1 eta -2 guneetan, Mendebaldeko Siberia emankorrean.
Transakzioa egin aurretik, kontratuen azken baldintzak negoziatu behar dira, Alliance Oil-ek eskainiko lituzkeen aktiboei buruzko due dilligence bat prestatu behar da, eta legeen eta erakundeen onarpena behar da. Hori guztia 2011n zehar zehaztu ahal izatea espero da.
Repsol munduko 10 petrolio konpainia pribatu handienetako bat da eta 30 herrialdetan baino gehiagotan egiten du lan. Egoitza Espainian du eta negozioaren kateko fase guztietan dago presente. Egunean milioi bat upel hidrokarburo ekoizten ditu. Munduan 9 findegi eta 4 instalazio kimiko zuzentzen ditu, eta 50 milioi tona petrolio gordin baino gehiago prozesatzen ditu. Horietatik, produktu ugari ekoizten ditu eta merkataritza sare zabalaren bidez (7.000 zerbitzu-gune ingurukoa) banatu eta merkaturatzen ditu.
Informazio gehiago: www.repsol.com
Alliance Oil Company Ltd konpainia independente garrantzitsu bat da eta bertikalki integratutako jarduerak gauzatzen ditu Errusian eta Kazakhstanen. Alliance Oil-ek 638 milioi upeleko erreserba frogatuak eta frogagarriak ditu, eta downstream jarduerak ere gauzatzen ditu, besteak beste, Jabarovsk findegian, zerbitzu-guneen eta petroliotik eratorritako produktuak handizka saltzeko Errusiako ekialdeko sare nagusian. Konpainiak Europako iparraldeko NASDAQ OMX konpainian kotizatzen du, AOIL sinboloaren pean.
Informazio gehiago: www.allianceoilco.com
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.