Repsol-ek Grupo Leche Pascual taldearekin elkarlanean dihardu banaketarako ibilgailuak berritzen, ibilgailu iraunkorragoen aldeko apustua eginez - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

Proiektua Madrilen hasiko da eta Espainia osora zabalduko da

Repsol-ek Grupo Leche Pascual taldearekin elkarlanean dihardu banaketarako ibilgailuak berritzen, ibilgailu iraunkorragoen aldeko apustua eginez

  • Elikadura taldearen banaketarako ibilgailuen ordez, munduan gehien erabiltzen den AutoGas erregaiarekin dabiltzan beste batzuk erabiliko dira.
  • Proiektua Madrilgo Udalak sustatutako Pro Clima foroaren esparruari dagokio eta, ondoren, Grupo Leche Pascual taldeak erabiltzen dituen furgoneta guztietara zabalduko da.
  • Grupo Leche Pascual taldeak dituen ibilgailuetatik % 4 dira iraunkorrak 
  • Repsol-ek AutoGas erregaia hartzeko instalazioak jarri ditu Grupo Leche Pascual taldeak Barajas aireportuan duen ordezkaritzan

Prentsa oharra

2010 ko martxoa k 16 13:12 CET

Repsol-ek eta Grupo Leche Pascual taldeak lankidetza hitzarmena sinatu dute elikadura taldeak Espainia osoan banatzeko erabiltzen dituen ibilgailuen berrikuntza errazteko. 

Gaur izan da, Madrilen, AutoGas erregaiarekin dabiltzan eta Grupo Leche Pascual taldeak erabiliko dituen lehenengo ibilgailuen aurkezpena. Ekitaldia elikadura taldeak Barajas aireportuan dituen instalazioetan egin da eta bertan izan dira, besteak beste, Madrilgo alkate Alberto Ruiz Gallardón, Repsol-eko Downstream ataleko zuzendari nagusi Pedro Fernández Frial, Grupo Leche Pascual taldeko presidente Tomás Pascual eta Mercedes Benz España enpresako Industria Ibilgailuetako zuzendari nagusi Jerónimo González. 

Hitzarmenaren ondorio gisa, Repsol-ek automoziorako petrolio gas likidotua (AutoGas) hartzeko beharrezko azpiegitura jarri du Grupo Leche Pascual taldeak Madrilgo Barajas aireportuan duen ordezkaritzan. Gainera, Repsol-ek Mercedes Benz enpresarekin elkarlanean dihardu AutoGas erregaiarekin dabiltzan ibilgailuak garatzeko.

Proiektua Madrilgo Udalak sustatutako Pro Clima foroaren esparruan kokatuta dago. Horren helburua ingurumenaren kalitatea hobetzea da eta, horren haritik, betiko ibilgailuen ordez ekologikoagoak erabiltzen has dadin sustatzea. Forora kidetzerakoan, Grupo Leche Pascual taldeak hitzeman zuen 2012 baino lehen ibilgailuen % 6 gutxiago kutsatzen duten beste batzuekin ordeztuko zituela. Orain, aurreikusitako denboraren erdian % 4ra iritsi da.

AutoGas erregaiaren ezaugarriak

AutoGas erregaia, nagusiki gas naturaleko hobietatik ateratzen den propano eta butano nahasketa, munduan gehien erabiltzen den ordezko erregaia da. 

Erregai ekologikoa eta segurua da, berehala ezartzen dena, eta, beste erregai tradizional batzuen aldean, aurrezki ekonomiko nabarmena ahalbidetzen duena. Hori erabiliz, isuri gutxiago gertatzen dira eta, beraz, hiri handietan airearen kalitatea azkarrago eta modu eraginkorragoan berritzen da.

AutoGas erregaiaren teknologiak ondorengo abantaila tekniko hauek ematen dizkie ibilgailuei:

  • Errekuntza garbiagoa eta osoagoa.
  • Motorraren iraupen handiagoa.
  • Mantentze lan merkeagoak.
  • Gasolinak ematen dituen errendimendu eta potentzia berberak.
  • Gidatze leuna, isila eta bibraziorik gabekoa da.
  • Depositua betetzeko, ohiko erregaiekin behar izaten den denbora antzekoa.
  • Deposituak ez du maletategiaren espazioa txikitzen.  

Espainian 3.000 ibilgailu inguruk erabiltzen dute AutoGas erregaia. Zenbait Fabrikatzailek energia iturri hau erabiltzen duten modeloak merkaturatzen dituzte; erregai hau gasolinazko ibilgailuetan ere erabil daiteke tailer homologatuetan eraldaketa erraz bat eginda. Europan AutoGas erregaiarekin dabiltzan 7 milioi ibilgailu baino gehiago dago, horien artean Europako 25 hiritako 1.500 autobus.

Acuerdo Repsol y Pascual

Pedro Fernández Frial, Dowstream-eko Zuzendari Nagusia; Tomás Pascual Gómez, Grupo Leche Pascual-eko Presidentea eta Alberto Ruiz Gallardón, Madrilgo alkatea, Grupo Leche Pascual-en Autogasez bultzatutako lehen ibilgailuen aurkezpenean.

Prentsa Bilatzailea

Titulares en tú móvil
  • Glosarioa

          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.