YPF-ren kapital sozialaren % 3,83 saltzea adostu du Lazard Asset Management konpainiarekin eta beste funts batzuekin, 639 milioi dolarren truke.
Bi transakzioetan, 42,4 dolarreko prezioa adostu dute akzio bakoitzeko. Prezio horren arabera, YPF-ren kapitalak 16.676,5 milioi dolarreko balioa izango luke.
Zehatzago, Lazard Asset Management-ek, zenbait bezeroren izenean, YPF-ren kapitalaren % 2,9 bereganatuko dute, 484 milioi dolarren truke (ikus oin oharra). Beste inbertitzaile batzuek, berriz, % 0,93 bereganatuko du, 155 milioi dolarren truke.
Joan den urtearen amaieran, YPF-ren kapitalaren % 3,3 saltzea adostu zuen Repsol-ek, 500 milioi dolarren truke, honako erakunde hauekin: Eton Park Capital Management, Capital Guardian Trust Company eta Capital International Inc.
Transakzio horiez gain, azken hilabeteotan, beste salmenta operazio batzuk egin ditu Repsol-ek; guztira, YPF-ren kapitalaren % 1,06 saldu du.
Eragiketa horiek guztiak egin ondoren, honela gelditzen da YPF-ren kapitala: Repsol taldea (% 75,9); Petersen taldea (% 15,46) eta free float-a (% 8,64).
Repsol-en Horizonte 2014 proiektuan definitutako estrategiaren baitan kokatzen da prozesu hori. Helburua da YPF-n desinbertsioa egitea, partzialki, aktiboen zorroa berrorekatzeko asmoz. Ondorioz, akziodun berriak sartu dira konpainian.
Oharrak:
Halaber, beste salmenta aukera bat eskaini dio Repsol-ek, bezeroen izenean, Lazard Asset Management-i: hain zuzen, erositako akzioak saltzeko aukera eman dio, prezio berean (42,40 dolar akzio bakoitzeko). Salmenta transmitiezina izango litzateke, diluzioen kontrako ohiko erabakien araberakoa, salerosketatik 6 hilabetera YPF-ren free float-aren % 20tik gora dauden akzio erosien proportzioari dagokionez.
Mezu honetan, etorkizunari buruzko informazio batzuk eman ditugu, baina, arriskuak eta zalantzak tarteko, baliteke emaitza errealak zertxobait aldatzea gure adierazpen prospektiboetan espero edo proiektatu dugunetik. Konpainiaren txostenak (arrisku eta zalantzei buruzko deskripzioa dakartenak) arretaz begiratzea gomendatzen dugu. Mezu hau ez da salmenta eskaintza bat, ezta balioak erosteko eskaintza baten eskaera bat ere.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.