Repsol A Coruña findegia Energia Kudeaketako LA ISO 50001 lortzen munduko lehenengoa izan da - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

Lloyd´s Register Quality Assurancek ziurtatua

Repsol A Coruña findegia Energia Kudeaketako LA ISO 50001 lortzen munduko lehenengoa izan da

  • Munduko arau berria joan den ekainaren 15ean argitaratu zen, eta EN-16001 europarraren ordez jarriko da, beste betekizun batzuk gehituta.
  • Coruñako instalazioa EN-16001 arau europarrarekin ziurtatu zen joan den maiatzean, eta Europako findegietako lehenengoetako bat eta Repsol-en lehenengoa izan zen aintzatespen hori lortzen.
  • Energia kudeatzeko sistemak energia kontsumo eta kostuen kontrola hobetzen du, eta aurrezteko aukerak bizkor ezartzea errazten du, CO2 emisioak murrizten lagunduz.

Prentsa oharra

2011 ko iraila k 13 12:07 CET

Repsol-ek Coruñan duen findegiari berriz ere Energia Kudeaketan eginiko lana aitortu zaio, ISO 50001 ziurtagiriarekin, eta, hala, munduko lehenengoa izan da ziurtagiri hori lortzen. Aurrez, Coruñako instalazioa EN-16001 arau europarrarekin ziurtatu zen joan den maiatzean, eta Europako findegietako lehenengoetako bat eta Repsol-en lehenengoa izan zen aintzatespen hori lortzen.

Energia Kudeatzeko Sistemaren helburua energia eraginkortasuna hobetzeko sistemak eta prozesuak ezartzean datza, energia kontsumoa txikituz, kostuak eta berotegi efektuko gasen emisioa murriztuz, kudeaketa sistematiko baten bidez. Horregatik, funtsezkoa da aurrezteko aukerak identifikatzeko, aztertzeko eta ezartzeko tresnak izatea, baita energia kontsumoak eta erlazionaturiko prozesu edo jarduerak modu eraginkorrean monitorizatzea.  

ISO ziurtagiri berri hau lortzeko, findegiak EN-16001etik ISO-50001era igarotzeko auditoria bat egin zuen joan den uztailaren 28an. Aldeko emaitza izan zuen eta, ondorioz, Lloyd´s Register Quality Assurancek (LRQA) munduko arau berrian ziurtatu du industriaguneko Energia Kudeatzeko Sistema.

Arau berrira azkar egokitu ahal izateko ezinbestekoa izan da Coruñako findegian urte askoan Energiaren Kudeaketan lan egiteko moduaren heldutasuna. Azken bi urteetan, gainera, Repsol talde osoarentzako proiektu pilotua izan da. Horri guztiari esker, ezarri berri den Energia Kudeatzeko Sistemak arauzko betekizunak gainditu ditu. Era horretan, dokumentu aldetik aldaketak egitea nahikoa izan da, izan ere, industrian dagoeneko aplikatuta zeuden betekizun gehigarri guztiak.

Jarduera honek findegiko lanaren berezko alderdi gisa integratzen du Energiaren Kudeaketa, eta, ziurtagiri horretatik abiatuta, aurrera egiten jarraitzeko ekintzekin jarraituko dugu; izan ere, beste aukera bat gehiago da aberasten, berritzen eta lan egiteko modua hobetzen jarraitzeko; hau guztia, gainera, industriaguneko langile guztien lanaren eta profesionaltasunaren erakusgarri da. 

Repsol, honela, sektoreko aitzindari da, hobetu egin ditu bere lehiakortasuna eta energia eraginkortasuna, eta esperientzia hau erreferentziatzat hartuko da konpainiaren gainerako zentroetara ere zabaltzeko.

Prentsa Bilatzailea

Titulares en tú móvil
  • Glosarioa

          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.