Repsol-ek Gardentasunari ematen zaion saria jaso du bere isurien gaineko txostenagatik - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

Kalifikazio gorena lortu duen Espainiako konpainia bakarra

Repsol-ek Gardentasunari ematen zaion saria jaso du bere isurien gaineko txostenagatik

  • Berotegi Efektuko Gas Isurien gaineko Txostenaren egiaztapenagatik kalifikazio gorena lortu duen konpainia energetiko bakarra da Repsol, EIO-ren arabera.
  • Repsol, aztertutako 1.000 konpainien artean, beren isuriak guztiz egiaztatu dituzten 7 konpainien artean dago 
  • Gainera, oil & gas sektoreko gehienezko puntuazioa lortu du klima aldaketari dagokionez, “Dow Jones Sustainability Index”-en arabera.

Prentsa oharra

2010 ko martxoa k 12 11:35 CET

Repsol-ek Emissions Tracking Carbon Verification Leaders Award 2010 saria lortu du, konpainiak berotegi efektuko gas isurien egiaztapenari eta kontabilizazioari buruz eman duen informazioaren aintzatespen gisa.  

EIOk (Environmental Investment Organization) ematen duen sari honen arabera, azterketa honetan aztertutako 1.000 konpainien artean, bere Isurien gaineko Txostena guztiz onartu eta egiaztatu duten zazpi konpainietako bat da. Horrez gain, aintzatespen osoa lortu duen konpainia energetiko bakarra da.

Azterketa honen bidez, EIO erakunde independente ospetsuak, ET Carbon Ranking-aren sorrera sustatu nahi du. ET Carbon Ranking konpainiek berokuntza globalari bide ematen dioten gas isuriak murrizteko ahaleginak baloratzen dituen iraunkortasun indizea da.

Saria Repsol-ek ingurumenarekiko errespetuarekin eta klima aldaketaren aurkako borrokarekin zerikusia duten gaietan egindako lanarengatiko aintzatespena da. 

Gainera, 2009an, laugarren aldiz jarraian, Repsol mundu mailako DJSI World (Dow Jones Sustainability Index World) eta Europako DJSI STOXX (Dow Jones Sustainability Index STOXX) iraunkortasun indize ospetsuetan sartu zen, iraunkortasunarekiko duen jokabideagatik. Repsol-ek indizean gehienezko puntuazioa lortu zuen klima aldaketaren, biodibertsitatearen, politikaren eta ingurumen kudeaketa eta informazio sistemaren arloan duen estrategiagatik. 

Era berean, otsailaren 11n, 2009ko Iraunkortasun Urtekariaren arabera, Repsol-ek “Gold Class” konpainia kalifikazioa jaso zuen. Urtekari hori PricewaterhouseCoopers enpresa aholkulariak eta Sustainable Asset Management-ek (SAM) -Dow Jones Iraunkortasunaren Indizerako urteko azterketa egiteaz arduratzen den konpainia independenteak- egin dute. Argitalpenak munduko iraunkortasunaren eta erantzukizun korporatiboaren arloan jokabide onena duten enpresak biltzen ditu.

Prentsa Bilatzailea

Titulares en tú móvil
  • Glosarioa

          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.