Repsol-ek akordio bat egin du Rio Grande do Sul-eko estatu brasildarrean dagoen Alberto Pasqualini findegian (REFAP) duen % 30eko partaidetza saltzeko. Transakzioaren ondoren, Petrobras izango da egunean 190.000 upel destilatzeko gaitasun nominala duen findegiko akziodun bakarra.
Eragiketa honetan, Repsol-ek 350 milioi dolar jasoko ditu eta, horrez gain, 500 milioi dolar inguru murriztuko du bere zor finkatua REFAPeko partaidetzaren desinbertsioarekin. Gainera, Repsol-ek findegian aurreikusitako 355 milioi dolar inguruko inbertsio konpromisoak liberatuko ditu. REFAPen kontabilitate-balioaren eta bere salmenta prezioaren arteko aldea, tokiko monetako konbertsio diferentziak kontuan hartuta, -60 milioi dolar ingurukoa da.
Estrategikoak ez diren aktiboetako desinbertsioak betetzea
Eragiketa hau Taldeak 2014 Horizontean jasotako estrategikoak ez diren aktiboetako desinbertsio estrategian kokatzen da. Bereziki, akordio honek Repsol-ek 2007an hasitako Latinoamerikako downstream aktiboen salmenta prozesua amaitzen du.
Prozesuak barne hartzen du Txileko (2007), Ekuadorko (2008) eta Brasilgo (2008) zerbitzuguneen salmenta, baita Manguinhosko (2008) eta REFAPeko (2010) findegi brasildarretako partaidetzen salmenta ere. Repsol-ek, guztira, 700 milioi dolar inguruko zenbatekoa lortu du, eta, horrez gain, 500 milioi dolar inguru murriztu du bere zor finkatua.
Repsol Brasilen
Repsol Brasilgo esplorazioko eta ekoizpeneko energia konpainia independente nagusienetakoa da, eta 2009ko hidrokarburoen hirugarren ekoizle handiena. Santos, Campos eta Espíritu Santo eremuetan presentzia duen offshore esplorazioko meatze domeinuko atzerriko lehenengo konpainia da. Repsol-ek kokapen estrategikoa du Brasilgo presalinoaren potentzial gehieneko eremuetan eta, Petrobrasekin batera, Santos arro emankorreko esplorazio jardueraren buru da.
Konpainiak proiektu zorro handia eta dibertsifikatua du herrialdean, honako hauek biltzen dituena: ekoizpen eremu bat (Albacora Leste), garapen bidean den bloke bat (BM-S-7: Piracucá BA), planifikatutako bi proiektu pilotu (BM-S-9: Guará eta Carioca) eta potentzial handiko hamalau esplorazio bloke.
2010eko urrian, Repsol-ek eta Sinopec-ek Repsol-ek gaur egun Brasilen dituen esplorazio eta ekoizpen proiektuak batera garatzeko eta 17.773 milioi dolarreko balioa duen Latinoamerikako energia konpainia handienetako bat osatzeko akordioa sinatu dute. Akordio hau agintaritza eskudunek baimendu beharko dute.
Brasilgo offshorea munduko hidrokarburo erreserben hazkuntza eremu handienetakoa da. Repsol-ek eta Sinopec-ek joan den urrian eginiko akordioa Brasil igarotzen ari den une historikoarekiko nazioarteko interes handiaren erakusgarri da, bereziki Santoseko presalinoko jarduerarekiko interesarena.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.