Repsol da munduko petrolio enpresa gardenena eta iraunkorrena - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

   

Dow Jones iraunkortasun indize ospetsuen arabera

Repsol da munduko petrolio enpresa gardenena eta iraunkorrena

  • Repsol munduko liderra da Oil & Gas sektorean, indize globalean zein Europakoan puntuazio gorena lortuta, besteak beste, Eni, Total, BG Group eta Petrobras konpainiak gaindituz
  • Espainiako 20 enpresak bakarrik gainditu dute indize hauetan parte hartu ahal izateko hautaketa zorrotza
  • Puntuazio gorena lortu du gardentasunean, arrisku eta krisi kudeaketan, ingurumena kudeatzeko sisteman, biodibertsitatean, klima aldaketaren aurreko estrategian, finketan eta erregai garbietan, giza kapitalaren garapenean, komunitateko gizarte eraginean eta alderdi interesdunekiko inplikazioan
  • Bere sektorean ondoen kalifikatutako konpainia da bezeroarekin dituen harremanengatik, hornitzaile eta kontratistentzako estandarrengatik eta erantzukizun korporatiboarengatik eta filantropiarengatik
  • Antonio Brufau: “Respsol-ek 2011ko Dow Jones indizeetan lortu duen lidergoa konpainiak esparru guztietan egin duen ahaleginaren erakusgarri da. Repsol-ek iraunkortasun eta gardentasun arloko jardunbide egokienak integratzen ditu bere kultura korporatiboan”     

Prentsa oharra

2011 ko iraila k 8 16:45 CET

Repsol Oil & Gas sektoreko lider jarri da Dow Jones Sustainability Indexes ospetsuen 2011ko edizioan, mundu osoan ebaluatutako 118 petrolio enpresen artean indize globalean (DJSI World) sartu diren 12 petrolio enpresen artean puntuazio gorena lortuta. Konpainia Oil & Gas sektoreko liderra da Europako 3 enpresa barne hartzen dituen Europako indizean (DJSI Europe) ere.

Konpainiak DJSI World indizean lor daitekeen puntuazio gorena lortu du gardentasunean, arrisku eta krisi kudeaketan, ingurumena kudeatzeko sisteman, biodibertsitatean, klima aldaketaren aurreko estrategian, finketan eta erregai garbietan, giza kapitalaren garapenean, komunitateko gizarte eraginean eta alderdi interesdunekiko inplikazioan.

Bere sektoreko kalifikazio gorena lortu du bezeroarekin duen harremanaren kudeaketan, erantzukizun korporatiboan eta filantropian, eta hornitzaile eta kontratistentzako estandarretan.

Repsol Dow Jones Sustainability Index World (DJSI World) iraunkortasun indize globaleko eta Europako Dow Jones Sustainability Index Europe (DJSI Europe) indize ospetsuetako parte da 2006az geroztik.  DJSIk, prozesu zorrotz baten bidez, enpresek ekonomiari, gizarteari eta ingurumenari loturiko hainbat irizpidetan enpresek duten jokabidea eta jarduera aztertzen eta ebaluatzen du.

DJSI indizeetan sartu zenetik, Repsol beti egon da bere sektoreko konpainia onenen artean. 2011ko azken edizio honetan lortutako lidergoa konpainiak, talde kudeatzaileak sustatuta, bere jarduera hobetze aldera, esparru guztietan egin duen ahaleginaren erakusgarri da. Aintzatespen honek Repsol-ek gardentasunari eta erantzukizun korporatiboari eta bere kultura korporatiboa osatzen duten etika, ingurumen zein gizarte balioei dagokienez konpromiso irmoa duela erakusten du.

Dow Jones Sustainability Index burtsako indize multzoa da, eta hori osatzen dutenek erantzukizun korporatiboko alor guztietan jarduera aurreratuak ziurtatu behar dituzte. Dow Jones Global Index osatzen duten Munduko merkatu nagusietako 2.500 konpainia kotizatuenetako % 10ek bakarrik osatzen dute Dow Jones Sustainability Index, eta, horretarako, azterketa eta hautaketa prozesu zorrotz bat pasatu behar izaten dute. 

Prentsa Bilatzailea

Titulares en tú móvil
  • Glosarioa

          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.