Repsol YPF-k Vaca Muerta formazioan egindako aurkikuntzaren baliabide eta erreserbak 22.807 milioi upel baliokidekoak (Mbep) dira, hau da, hasieran aurreikusitakoak baino handiagoak - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

Ryder Scott nazioarteko ikuskariak hidrokarburo erreserba eta baliabideei buruz egindako ebaluazioaren arabera

Repsol YPF-k Vaca Muerta formazioan egindako aurkikuntzaren baliabide eta erreserbak 22.807 milioi upel baliokidekoak (Mbep) dira, hau da, hasieran aurreikusitakoak baino handiagoak

  • Aurrera begirako baliabide gordinak 21.167 Mbep-koak dira (8.071 km2-ko azaleran, non Repsol YPF-k 5.016 km2-ko partaidetza garbia duen).
  • Balizko baliabide gordinak 1.525 Mbep-koak dira (1.100 km2 inguruko azaleran, non YPF-k 834 km2-ko partaidetza garbia duen). Gainera, eta azalera berdinerako, Repsol YPF-ren erreserba liburuan (3P) dagoeneko sartu dira 116 Mbep.           

Prentsa oharra

2012 ko otsaila k 8 21:00 CET

Repsol YPF-k hidorkarburo erreserba eta baliabideen ziurtapenean aditua den Ryder Scott nazioarteko konpainiaren esku utzi du Neuquéngo arroan kokatzen den Vaca Muerta formazioaren ezohiko erreserba eta aurrera begirako eta balizko baliabideen (shale oil/gas) kanpo ikuskaritza lana. Erreserba frogatuen ebaluazio teknikoak Argentinako Balore Batzorde Nazionalak eta U.S. Securities and Exchange Commission-ek eskatutako irizpide formal guztiak betetzen ditu. Era berean, balizko eta aurrera begirako baliabideen ebaluazioak Argentinako Balore Batzorde Nazionalaren irizpide formalak eta Petroleum Resources Management System de la Society of Petroleum Engineers-ek eskatutako ezaugarri guztiak betetzen ditu. 

Vaca Muerta formazioa 30.000 km2 inguruko (7,4 milioi akre) guztizko azaleran barrena hedatzen dela estimatzen da, eta Repsol YPF-k 12.000 km2-ko (3 milioi akre) partaidetza garbia du bertan. Lehenengo emaitzekin bat, azaleraren % 77 petrolioa izango litzateke, eta gainerakoa, berriz, gas hezea eta gas lehorra. 

Ryder Scott-en ikerlanaren arabera, 8.071 km2-ko (1.994.378 akre) guztizko azalera dauka, non Repsol YPF-k 5.016 km2-ko (1.239.407 akre) partaidetza garbia duen Neuquéngo arroaren baitan. 

Ikerlanak aurrera begirako baliabideak, balizko baliabideak, eta erreserba frogatu, frogagarri eta balizkoak bereizten ditu (definizioak IV. ERANSKINEAN zehazten dira).

Vaca Muerta formazioko baliabide eta erreserbak 

Gordina (% 100)YPF-ren Garbia
Petrolioa (Mbbl)Kondentsatua  (Mbbl)Gasa (Mbep)Guztira (Mbep)Petrolioa (Mbbl)Kondentsatua  (Mbbl)Gasa (TCF)Guztira (Mbep)
Aurrera begirako baliabideak5.73239615.03821.1673.9662248.16112.351
Balizko baliabideak1.11504101.52588303301.213
3P erreserbak8103511681035116
Balizkoak33015483301548
Frogagarriak25011352501135
Frogatuak23010332301033

Iturria: Ryder Scott - 1 bep = 5,615 mila oin gas kubiko   

Ikerlanek 1.100 km2-ko azaleran balizko baliabide asoziatu hauek daudela estimatu dute: 1.115 Mbbl petrolio eta 410 Mbep gas, hau da, guztira 1.525 Mbep. YPF-ren partaidetzarekin balizko baliabide horiek ondokoak lirateke: 883 Mbbl petrolio eta 330 Mbep gas, hau da, guztira 1.213 Mbep. 

Eremuak duen ahalmenaren estimazio hori egiteko, tekniko handia egin du YPF-k denbora-marka ezin onean, izan ere, Argentinako ezohiko baliabideen esplorazioaren buru izan da, AEBetako teknologia arrakastatsu guztiak berrikusi eta herrialdeko baldintza geologikoetara egokitu ondoren. Horretarako AEBetako shale garapenean buru diren enpresen lankidetzaz baliatu da, eta Vaca Muertak shale arloan sortu zituen igurikimenen ondorioz, zenbait eremutan YPF-rekin elkartzea erabaki zuten, esplorazioari ekiteko. 2009. urteaz geroztik Repsol YPF-ren talde teknikoa gai izan da esplorazio, delineazio eta garapenaren hasierako faseetan 300 milioi dolarreko kostua izan duen proiektua burutzeko. 2011ko abenduaren 31ra arte Vaca Muerta formaziotik eratorritako 700.000 petrolio upel baliokide baino gehiago ekoitzi ziren. 

Emaitza onak ikusita, esplorazio jarduerarekin jarraituko da hobiaren azalera eta produktibitatea zehaztu ahal izateko, arro osoko petrolio nahiz gas eta gas hezeko eremuetan. Jarduerarekin jarraituz, YPF-k, bakarrik zenbaitetan eta hainbat bazkiderekin bestetan, 2012. urtean 20 esplorazio-putzu zulatu eta bukatuko ditu balizko baliabideen ahalmena ikertzen segitzeko.

Emaitza horiekin, eta Vaca Muerta formazioko baliabideak garatuz, Argentinak aukera ona du oraingoan ezohiko hidrokarburoek AEBetarako suposatu duten iraultzari erantzuteko. 

YPF-k delineatutako 1.100 km2-ko azaleraren garapenari esker (1.525 Mbep-ko balizko baliabide gordinekin), Argentinak egun duen petrolio ekoizpena % 50 handitu liteke. Horretarako beharrezkoa litzateke datozen urteotan 28.000 milioi dolarreko (% 100 gordinak) inbertsio plana egin eta, horri esker, petrolioa ekoizteko 2.000 putzu garatzea; horretarako 60 zulaketa ekipamendu gehiago beharko lirateke herrialdean egun diren ekipamenduez gain. 

Gas eremuan martxan dauden esplorazio putzuen emaitza positiboak baieztatuko balira, herrialdeko gas ekoizpena % 50 handitu liteke. Horretarako, lehenengo fasean, 1.000 putzu baino gehiago zulatu beharko lirateke (datozen urteotan 14.000 milioi dolar baino inbertsio handiagoa eginez), eta horretarako 40 zulaketa ekipamendu gehiago beharko lirateke herrialdean egun diren ekipamenduez gain. 

100 zulaketa ekipamendu berri horiek (gasa eta petroliorako) Argentinako parkea bikoiztuko lukete, egun 80 unitate dituena. 

Vaca Muerta formazio osoan esplorazioak arrakasta izatekotan eta eremuko garapen intentsiboa berehala hasiz, 10 urteren buruan bikoiztu ahal izango litzateke Argentinak petrolioa eta gasa ekoizteko duen ahalmena. Horretarako, hau da, dauden balizko baliabide guztiak garatzeko, inbertsio-ahalegin handia egin beharko litzateke, urteko 25.000 milioi dolarreko inbertsioa, alegia.

Halako magnitudea duen programak kapital ekarpen handia suposatzen du Argentinarentzat nazioarteko merkatuen eskutik, eta bestalde ere, industria nazional indartsua (ekipamendua, zerbitzuak, etab.), eta goi mailako kualifikazio tekniko giza baliabide lehiakorrak, izan ere edozein motako baliabideak eskuratzeko orduan antzeko beste garapenekin lehiatzen baitu mundu mailan (Estatu Batuak, Txina, Australia, Ekialdeko Europa, etab.). 

Eranskinak PDF (768KB).

Deskargatu Acrobat Reader

Dokumentu hau ez da akzioak erosi edo izenpetzeko eskaintza edo gonbidapena, Balio Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legearekin eta haren garapen araudian ezarritakoarekin bat. Halaber, dokumentu hau ez da beste edozein jurisdikziotan balio tituluen erosketa, salerosketa edo truke eskaintza bat. Aipatutako baliabide batzuk ez dira orain arte erreserba frogatuak, eta AEBetako Securities and Exchange Commission-ek eskatutako irizpide formal guztiak betetzen dituztenean joko dira erreserba frogatutzat. Dokumentu honek Repsol YPF-ren etorkizunerako estimazio edo proiekzioak adierazten dituen informazio edo deklarazioak ditu. Estimazio edo proiekzio horiek egungo plan edo helburuen gaineko deklarazioak izan ditzakete, Repsol YPF-ren finantza egoerari dagozkion joerei lotutako deklarazioak barne: finantza ratioak, emaitza operatiboak, negozioak, estrategia, kontzentrazio geografikoa, ekoizpen bolumenak eta erreserba, kapital gastuak, kostuen aurrezpena, inbertsioak eta dibidenduen politika. Zenbatespen edo proiekzio horietan jaso ahal izango dira, halaber, etorkizuneko baldintza ekonomikoen edo bestelako baldintzen gaineko alderdiak, esaterako, petrolio gordinaren etorkizuneko prezioak edo beste prezio batzuk, fintze marjinak edo marketina, eta kanbio tasak. Etorkizuneko zenbatespen edo proiekzio horiek oro har ondorengoen moduko hitzen erabilerarekin identifikatzen dira: “espero du”, “aurreratzen du”, “iragarri du”, “uste du”, “zenbatetsi du”, “hautematen du” eta antzeko esamoldeak. Aipatu adierazpenek ez dute bermatzen aipatu prezioak, marjinak, kanbio tasak edo bestelakoak etorkizunean beteko direnik eta, beraz, arriskua, zalantza, aldaketa eta Repsol YPF-ren kontrolpetik kanpo egon daitezkeen edo nekez aurreikus daitezkeen bestelako faktore batzuk ekar ditzakete. Arrisku eta ziurgabetasun horien artean Repsol YPF-k eta bere filialek Espainiako Balio Merkatuen Batzorde Nazionalean, Argentinako Balioen Batzorde Nazionalean, AEBetako Securities and Exchange Commission-en eta Repsol YPF-k eta/edo bere filialek igorritako balioak negoziatzen diren merkatuen agintaritza gainbegiraleetan erregistratutako dokumentuetan identifikatutako faktoreak daude. Lege aplikagarriak hala eskatzen duenean izan ezik, Repsol YPF-k ez du bere gain hartzen, datu berriak argitaratu arren edo gertakari berriak izan arren, etorkizuneko adierazpen horiek eguneratu edo berrikusi egin direla jendaurrean jakinarazteko inolako betebeharrik. Dokumentu honetako informazioa ez du Repsol YPF-ko inolako kanpo-ikuskarik egiaztatu, ezta berrikusi ere.

Prentsa Bilatzailea

Titulares en tú móvil
  • Glosarioa

          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.