Repsol YPF-k bere historiako petrolio-aurkikuntza handiena egin du - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

Argentina hegoaldean, munduko kalitate oneneko hidrokarburo ez-konbentzionalen biltegi handienetako batean

Repsol YPF-k bere historiako petrolio-aurkikuntza handiena egin du

  • Konpainiak Loma La Lata eremuan (Repsol YPF-k 12.000 km2 du bertan) hidrokarburo ez-konbentzionalen bolumen handiak daudela baieztatu du.
  • 428 km2-ko lehen eremuaren esplorazio emaitzen arabera, 927 milioi petrolio upel baliokideko baliabide berreskuragarri dago; horietatik 741 milioi petrolioa da, eta gainerakoa, berriz, gasa.
  • Bolumen hau YPF-k egun frogatutako erreserben antzekoa da.
  • 502 km2-ko beste eremu batean egiten ari diren esplorazioen ildotik, kalitate bikaineko hidrokarburo bolumen handiak aurkitzea espero da.
  • Hobia Neuqueneko probintzia argentinarrean dago, Vaca Muerta deituriko formazioan. Guztira 30.000 km2-ko hedadura du, eta hor 12.000 km2 du Repsol YPF-k.
  • Nazioarteko Wood Mackenzie aholkularitza-enpresak Vaca Muertako shale-a munduko onenen artean kokatzen du, eta "bikaintzat" hartzen du.
  • Baliabide hauek eraldatu egingo lukete Argentinako eta Cono Sur-eko gaitasun energetikoa, munduko ez ohizko baliabide metaketa handienetako bat baitago.  

Prentsa oharra

2011 ko azaroa k 7 21:29 CET

Repsol YPF-k bere historiako petrolio-aurkikuntza handiena baieztatu du, munduko hidrokarburo ez-konbetznionalen gordailu handienetako batean parte hartu duen esplorazioan izandako lehen emaitzekin. Vaca Muerta du izena gordailuak, eta Neuquéngo probintzia argentinarrean dago.

Konpainiak baliabide berreskuragarrien bolumena baieztatu du: ez ohizko hidrokarburoen 927 milioi petrolio upel baliokide; horietatik 741 milioi upel kalitate bikaineko petrolio gordina da (40-45º API) eta gainerakoa, berriz, gasa da, Loma La Lata Norte eremuko 428 km2-ko azaleran, Neuquéngo probintzian.

Zehazki, 15 hobi bertikal zulatu eta ekoizten jarri dira, guztira egunean 4.000 petrolio upel baliokide inguruko ekoizpen-bolumenarekin.

Halaber, esplorazio-lanak hasi dituzte Vaca Muerta formazio bereko 502 km2-ko beste produkzio eremu batean. Inguru honetan zulatutako hobiek aurrez aipaturiko ingurukoen antzeko ekoizpen-bolumenak dituzte, kalitate bikainarekin (35º API). Eremu berri honetan etorkizunean bolumen handiak garatuko direla espero da, kasuan kasuko azterketak egin eta baliabideak zenbatzeko beharrezkoak diren aurretiko lanak amaitu ondoren.

Orain arte, konpainiak Loma La Lata Norte eremuko baliabide ez-konbentzionaletan finkatu ditu bere esplorazio-ahaleginak. Inguru hori, 428 km2 ingurukoa, YPF-ri dagozkion 12.000 km2-en parte da. Vaca Muerta formazioan dago, eta munduko kalitate oneneko hidrokarburo ez-konbentzionalen gordailu handienetako bat da (30.000 km2). 

Nazioarteko Wood Mackenzie aholkularitza enpresak Vaca Muertaren shale-a munduko hoberenen artean identifikatu zuen "Unconventional Gas Service"-ren barruan, eta bikaintzat hartu zuen AEBetako, Australiako, Txinako eta Europako zenbait herrialdetako beste esplorazio-gune batzuk aztertu ondoren. Neurketan, beste parametro batzuen artean, barne hartu ziren honako hauek: hidrokarburo-merkatuaren garapena, azpiegitura, erregulazioa, ur-erabilgarritasuna, baldintza fiskalak, kalitatea, konparazio-bolumena, teknologiarekin berreskuratzea hobetzeko gaitasuna eta hornikuntza-katearen antolaketa.

Repsol YPF-k bere "2010-2014 Esplorazio Garapen Plana" atera zuen 2009ko abenduan, 2010. urte hasieran martxan jarri zena, besteak beste, hain zuzen ere hidrokarburo ez-konbentzionalen esplorazio- eta ekoizpen-plana gauzatzeko helburuarekin.

Aipaturiko 428 km2-ez gain, zulaketak eta azterketak egiten ari dira 502 km2-ko hedadura mugatu berriko baliabide gehigarriak zenbatzeko. Orain arte lortutako emaitzen arabera, aurrez aipaturiko ingurunerako adierazitakoen antzeko datuak aurreratu daitezke.

Kokapen mapa

Mapa Argentina
Mapa Argentina

Disclaimer

Aipaturiko baliabideak oraindik ez dira frogatutako erreserbak; Securities and Exchange Commission-ek ezarritako irizpide formalak betetzen dituztenean hartuko dira frogatutako erreserbatzat.

Dokumentu hau ez da akzioak erosi edo izenpetzeko eskaintza edo gonbidapena, Balio Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legearekin eta haren garapen araudian ezarritakoarekin bat. Halaber, dokumentu hau ez da beste edozein jurisdikziotan balio tituluen erosketa, salerosketa edo truke eskaintza bat.

Dokumentu honek Repsol YPF-ren etorkizunerako estimazio edo proiekzioak adierazten dituen informazio edo deklarazioak ditu. Estimazio edo proiekzio horiek egungo plan edo helburuen gaineko deklarazioak izan ditzakete, Repsol YPF-ren finantza egoerari dagozkion joerei lotutako deklarazioak barne: finantza ratioak, emaitza operatiboak, negozioak, estrategia, kontzentrazio geografikoa, ekoizpen bolumenak eta erreserba, kapital gastuak, kostuen aurrezpena, inbertsioak eta dibidenduen politika.

Zenbatespen edo proiekzio horietan jaso ahal izango dira, halaber, etorkizuneko baldintza ekonomikoen edo bestelako baldintzen gaineko alderdiak, esaterako, petrolio gordinaren etorkizuneko prezioak edo beste prezio batzuk, fintze marjinak edo marketina, eta kanbio tasak. Etorkizuneko zenbatespen edo proiekzio horiek oro har ondorengoen moduko hitzen erabilerarekin identifikatzen dira: “espero du”, “aurreratzen du”, “iragarri du”, “uste du”, “zenbatetsi du”, “hautematen du” eta antzeko esamoldeak. Aipatu adierazpenek ez dute bermatzen aipatu prezioak, marjinak, kanbio tasak edo bestelakoak etorkizunean beteko direnik eta, beraz, arriskua, zalantza, aldaketa eta Repsol YPF-ren kontrolpetik kanpo egon daitezkeen edo nekez aurreikus daitezkeen bestelako faktore batzuk ekar ditzakete. Arrisku eta ziurgabetasun horien artean daude Repsol YPF-k eta bere filialek Espainiako Balio Merkatuen Batzorde Nazionalean, Argentinako Balioen Batzorde Nazionalean, AEBeko Securities and Exchange Commission-en eta Repsol YPF-k eta/edo bere filialek igorritako balioak negoziatzen diren merkatuen agintaritza gainbegiraleetan erregistratutako dokumentuetan identifikatutako faktoreak.

Lege aplikagarriak hala eskatzen duenean izan ezik, Repsol YPF-k ez du bere gain hartzen, datu berriak argitaratu arren edo gertakari berriak izan arren, etorkizuneko adierazpen horiek eguneratu edo berrikusi egin direla jendaurrean jakinarazteko inolako betebeharrik.

Dokumentu honetako informazioa ez du Repsol YPF-ko inolako kanpo-ikuskarik egiaztatu, ezta berrikusi ere.

Prentsa Bilatzailea

Titulares en tú móvil
  • Glosarioa

          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.