Repsol-ek esplorazio blokeak eskuratu ditu Alaskako zona oparoenetako batean - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

ELGAko herrialdeetako presentzia handitzeko estrategiaren ildotik

Repsol-ek esplorazio blokeak eskuratu ditu Alaskako zona oparoenetako batean

  • Blokeak lurrean daude, petrolio gordinean bereziki aberatsa den Estatu Batuetako zona batean. 
  • Lehenengo hobien esplorazioa datorren negurako aurreikusten da. 
  • Repsol-ek Alaskan duen presentzia konpainiak Mexikoko Golkoan izandako arrakastaren osagarri da.
  • Antonio Brufauk hau adierazi du: “Akordio hau kalitate bikaineko aktiboak gure esplorazio sailean sartzeko estrategian kokatzen da”.

Prentsa oharra

2011 ko martxoa k 7 13:18 CET

Repsol-ek akordio bat itxi du “70 & 148, LLC” eta “GMT Exploration LLC” konpainiekin, bi konpainia horiek Alaskako North Slope ingurune oparoan (Estatu Batuak) dituzten blokeak modu bateratuan esploratzeko. Repsol-ek ehuneko 70eko partaidetza du bloke horietan.

Produkzioan diharduten eremu handietatik hurbil dauden bloke batzuk dira (2.000 km2 inguru hartzen dute guztira). Repsol-ek, hasiera batean, bloke horiek esploratzeko eta dituzten baliabideen bideragarritasun ekonomikoa egiaztatzeko beharrezkoak diren inbertsioak egiteko konpromisoa hartu du.

Repsol-ek 768 milioi euro bideratuko ditu, gutxienez, bazkideei partaidetza hori erostera eta zenbait ekitalditan egingo diren esplorazio jardueretara. Datorren neguan zulaketekin hastea aurreikusten da. 

Alaskako North Slope bereziki eremu interesgarria da Repsol-entzat, dagoeneko ikusi baita petrolio asko dagoela han, eta esplorazio arrisku txikia baitago. Bloke horiekin, Repsol-ek handitu egin du ELGAko herrialdeetan duen presentzia. Estatu Batuetan, Repsol-ek dagoeneko hidrokarburoen esplorazio eta produkzio jarduerak egiten ditu Mexikoko Golkoan. 

Azken bost urteetan konpainiak nabarmen areagotu ditu lurreko zein offshore esplorazio jarduerak, eta munduko gas eta petrolio aurkikuntza handienetakoak lortu ditu. Repsol-en Upstream unitateak erreserba ordezkapen tasa errekorra lortu zuen 2010ean, % 131ra helduta, eta etorkizuneko perspektibak nabarmen hobetzen dituzten baliabideak sartu ditu. 

Repsol-eko presidente Antonio Brufau-ren esanetan, “Akordio hau gure esplorazio saila modu egonkorrean onshore aukeren bidez arrisku txikiko aktiboekin orekatzeko estrategia batean kokatzen da. Nazioarteko gure esperientziak, tokiko ezagutza duen bazkide batekin konbinatuta, balioa sortuko dute epe laburrera". 

“70 & 148, LLC” (Armstrong Oil and Gas Inc.-ren filial bat) eta “GMT” bi konpainia pribatu dira, Denver-en (Colorado) egoitza duen petrolio esploraziora bideratutakoak. Biek batera lan egin dute Alaskako esplorazio proiektuetan hamarkada bat baino gehiagoan, eta estatu honetan presentzia handienetakoa duen partzuergoa osatzen dute.

Kokapen mapa

Alaska

Prentsa Bilatzailea

Titulares en tú móvil
  • Glosarioa

          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.