Petersen taldeak Repsol-i YPF-ren % 10 erosteko aukera aurkeztu dio - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

2012ko otsaileko epemugari aurrea hartuz

Petersen taldeak Repsol-i YPF-ren % 10 erosteko aukera aurkeztu dio

  • Eragiketa burutu ondoren Repsol-ek YPF-ren kapital sozialean % 58,23 partaidetza izango du, eta Petersen taldeak, berriz, % 25,46. 
  • Salerosketa 2008. urtean YPF-ren % 14,9 erosteko erabakitako akordioetan eta, bereziki, data horretan izenpetutako erosketa-aukerako kontratuan ezarritako baldintzei jarraiki egingo da.
  • Petersen taldeak 1.304 milioi dolar ordainduko ditu YPF-ren % 10 erosteko, aukera hori egikaritzeko 2008an itundutako formula aplikatuz.
  • Eragiketa hori aurrerapauso adierazgarria izango da Repsol-ek Horizonte 2014 Plan Estrategikoan ezarritako helburua betetzeko, aktiboen zorro globalaren pisua berrorekatzeko, alegia.
  • Horrez gain, YPF-n akzio-gehiengodun eta akzio-gutxiengodun argentinarrak sartzen jarraitzea aurreikusi du Repsol-ek.    

Prentsa oharra

2011 ko maiatza k 4 21:16 CET

Petersen taldeak Repsol-i jakinarazi dio YPF-ren kapital sozialaren % 10 erosteko aukera aurkezteko erabakia hartu duela, 2012ko otsaileko epemugari aurrea hartuz.

Repsol-ek eta Petersen taldeak 2007ko abenduan akordio batera iritsi ziren, 2008an formalizatu zena. Haren bidez, Argentinako taldeak YPF-ren % 14,9 eskuratu zuen, beste % 10 bat erosteko aukerarekin.

Gaur jakinarazi den eragiketaren ondoren, Petersen taldeak petrolio-konpainia argentinarraren akzioen % 25,46 izango du, eta Repsol-en partaidetza, aldiz, % 58,23koa izango da.

Salmenta hurrengo egunotan burutuko da, eta Repsol-ek Horizonte 2014 Plan Estrategikoan ezarritako helburu estrategikoak (aktiboen zorro globalaren pisua berrorekatzea) eta, YPF-n akzio-gehiengodun eta akzio-gutxiengodun argentinarrak sartuz, YPF-n duen partaidetza % 51era arte murrizteko helburua lortzeko ildoari jarraitzen dio.

Petersen taldeak YPF-ren akzioetan duen partaidetza-zabalkuntza 2008. urtean erabakitako akordioetan ezarritako finantza-baldintzekin bat burutuko da. Ezarritako mekanismoa aplikatuz, Petersen taldeak 1.304 milioi dolar ordainduko ditu YPF-ren % 10 erosteko.

Eragiketaren ondoriozko akzio-egiturak Repsol-ek Latinoamerikan duen pisua berrorekatzen du eta Petersen taldea Latinoamerikako enpresa-talde handienetako bat bilakatzen du. Repsol eta Petersen taldearen arteko aliantzak YPF-ren kudeaketa Argentinako ehun ekonomiko, enpresarial eta sozialean sartzea sustatu du, eta konpainiaren abio ona islatu da, baita nazioarteko erkidego inbertitzaileak konpainia argentinarraren kapitalaren parte izateko agertutako interesean ere.

Eragiketa horrek Repsol-i finantza-ahalmen handiagoa emango dio Horizonte 2014 Plan Estrategikoan bildutako inbertsioak egiteko, bereziki Upstream eremuari dagozkionak, hazkunde-bektore gisa.

Prentsa Bilatzailea

Titulares en tú móvil
  • Glosarioa

          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.