Repsol-ek 889 milioi euroko etekin garbia lortu du 2009ko lehenengo seihilekoan - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

Esplorazio-kanpaina errekorra; 13 aurkikuntza egin dira 2009an

Repsol-ek 889 milioi euroko etekin garbia lortu du 2009ko lehenengo seihilekoan

  • Sektore osoaren ildotik, etekin garbia % 58koa izan zen, petrolio gordinaren (% 53) eta gasaren (% 56) nazioarteko prezioek eta fintze-tarteek (% 63) izandako beherakada nabarmenarengatik.
  • Aurten, oraingoz, Repsol-ek aurkikuntzen zifra errekorra lortu du Brasilen, Mexikoko Golkoan, Libian eta Aljerian eginiko aurkikuntzei esker (hamahiru); denak ere konpainiaren gune estrategiko gisa identifikatu dira.
  • Iguazúko (Brasil) eta Buckskineko (AEB) aurkikuntzak 2009an munduan egin diren hamar aurkikuntza handienen artean daude.
  • Produkzioari ekin dio Shenzi megaeremuak, Mexikoko Golkoko ur sakonetan (AEB).
  • Finantza-posizio sendoa eta 6.100 milioi euroko likidezia erabilgarria.                          

Nota de Prensa

2009 ko uztaila k 30 08:30 CET

Rss Imprimir Descarga PDF bertsioa (130 Kb)

Hidrokarburoen nazioarteko prezioek, fintze-tarteek eta petrolio produktuen eskaerak beherakada handia izan duten testuinguru honetan, Repsol-ek 889 milioi euroko etekin garbia lortu du 2009ko lehenengo seihilekoan. Emaitza honek % 58ko jaitsiera dakar aurreko urteko lehenengo seihilekoarekin alderatuta. Inbentarioen ondare-efektua kontuan hartu gabe, jaitsiera % 55,7koa izango litzateke, 771 milioi eurora arte. Repsol YPF taldearen ustiapen-emaitza 1.583 milioi eurora iritsi da. Horrek esan nahi du % 54,8ko igoera izan duela, joan den urteko lehenengo seihilekoarekin alderatuta.

Nazioarteko prezioen eta eskaeraren beherakada nabarmena

2009ko lehenengo seihilekoan, petrolio-sektore osoaren emaitzek petrolio gordinaren eta gasaren nazioarteko eskaeraren eta prezioen beherakadaren ondorio nabarmenak jasan dituzte. Brent petrolio gordinaren batez besteko kotizazioa, aldi horretan, upeleko 51,7 dolarrekoa izan da, 2008ko lehenengo seihilekoko upeleko 109 dolarreko kotizazioa baino % 53 gutxiago. 
Henry Hub-aren batez besteko prezioa, seihileko horretan, 4,2 dolar/MBtu izan da, aurreko seihilekoko 9,5 dolarrekoaren aldean (% 55,8ko beherakada izan du, beraz). Bestalde, fintze-tarteak, aldi horretan, % 63,2 murriztu dira; upeleko 6,8 dolarretik upeleko 2,5 dolarrera igaro dira.

Finantza-sendotasuna eta 6.100 milioi euroko likidezia erabilgarria

Munduko finantzen eta kredituen krisiaren egungo testuinguruan, Repsol-ek, bere finantza-sendotasunari eta bere likidezia erabilgarriari (6.100 milioi euro) esker, 2008-2012rako bere Plan Estrategikoan aurreikusitako inbertsioak garatzen jarrai dezake. 

Egungo testuinguru ekonomikoari erantzunez, konpainia 1.500 milioi euroko kostuak aurrezteko aparteko plan bat gauzatzen ari da, arrakastaz, eta horrek hasieran ekitaldirako aurreikusitako aurrekontuaren % 10 baino gehiago murriztea dakar. Gastu korporatiboak murrizteaz gain, Repsol-ek hornitzaileekin kontratuak birnegoziatzen jarraitzen du, testuinguru makroekonomiko berria egokitzeko.
Zor finantzario garbia, ekainaren 30ean, 10.405 milioi eurokoa zen, eta horietatik 6.748 milioi Unión Fenosa erostearen bidez Gas Natural sendotzearen ondorio zuzena dira.    
Uztailean, Repsol-ek akzio bakoitzeko 0,525 euroko dibidendu osagarria ordaindu zuen, beraz, 2008ko ekitaldiari dagokion guztizko dibidendua akzio bakoitzeko 1,05ekoa izan zen, eta % 5eko igoera izan da, beraz. 

Esplorazio errekorra munduko aurkikuntza handienetako birekin

2009an esplorazio-kanpaina errekorra egin du Repsol-ek, 13 petrolio eta gas aurkikuntza egin ditu, eta horien artean aldi horretan munduan egin diren hamar aurkikuntza handienetako bi daude: Iguazúkoa (Brasil) eta Buckskinekoa (Mexikoko Golkoa). Azken urteetan eginiko aurkikuntzek baliabide kontingenteen potentzial handia dute konpainiarentzat, eta datozen urteetan erreserbak eta produkzioa gehitzea bermatzen dute.  

Brasilen, Vampira esplorazio-hobian hidrokarburo zantzuak daudela baieztatu berri da, eta Panoramixen, Piracucán eta Iguazún sehilekoan eginiko aurkikuntzak Carioca eta Guará megaeremuei gehitu behar zaizkie. Bi megaeremu horiek 2007an eta 2008an aurkitu zituen Repsol-ek. Brasilgo offshorea munduko hidrokarburo erreserben gehikuntza-eremu nagusietakoen artean finkatu dute.

Mexikoko Golkoan, urteko lehenengo seihilekoan, petrolio-aurkikuntza berri eta garrantzitsu bat egin du konpainiak Buckskingo petrolio hobian. Aurkikuntza honek petrolio baliabide arin eta gozo ugari dagoela pentsarazten du. Horrez gain, eremu horretan bertan, Repsol-ek petrolioa eta gasa produzitzeari ekin zion Shenzi eremuan, martxoan. 

Bestalde, gas natural likidotuaren (GNL) negozioan, 2009ko lehenengo seihilekoan Kanadan Canaporteko terminala martxan jarri zela eta, beraz, konpainia Ipar Amerikako gas-merkatuan sartu dela nabarmendu behar da. 
Upstream (esplorazioa eta produkzioa) arloko emaitzek % 76ko beherakada izan zuten aurreko ekitaldiaren lehenengo seihilekoan, 325 milioi eurora iritsi arte, neurri handi batean, historikoki erregistratutako prezio altuen aldean 2008ko lehenengo seihilekoan petrolioaren eta gasaren prezioek izandako jaitsiera nabarmenaren ondorioz. 

Eremuko gasaren eta likidoen guztizko produkzioa % 1,8 jaitsi zen 2008ko Boliviako eta Libiako kontratu-aldaketengatik. Ondorio horiek eta OPEPren kuotaren murrizketa kontuan hartu gabe, produkzioa % 7,4 igo zen.

Lehenengo seihilekoan, Repsol-ek % 35 handitu zituen esplorazio eta produkzio arloko inbertsioak, 652 milioi eurora iritsi arte.

Fintze-tarteen jaitsiera nabarmena eta PGLren eta marketinaren indarra

Petrolio-produktuen eskaerak eta fintzearen nazioarteko tarteek jaitsiera nabarmena izan duten testuinguru honetan, Repsol-en marketin-jardueraren eta PGLren (propanoa eta butanoa) hobekuntzak hein batean orekatu egin zuen lehenengoen jaitsiera handia. 2008ko bigarren hiruhilekoan, ustiapen-emaitza doitua 565 milioi eurokoa izan zen; 2008ko epe berdinean, aldiz, 1.125 milioi eurokoa (% 50 gutxiago).  

Seihilekoaren bilakaeran, aurreko urteko epe berarekin alderatuta, krisia eta salmenta-bolumen txikiagoak gorabehera, azken hilabeteetan, Repsol-en Downstream jarduera (fintzea, marketina eta kimika) leheneratze-zantzuak hartzen hasi da salmentetan. 

Arloko inbertsioei dagokienez, 752 milioi eurora iritsi ziren eta, nagusiki, martxan dauden proiektuetarako eta hobekuntza operatiboak egiteko erabili ziren.

Gauzatze-prezio hobeak YPFn

YPFren ustiapen-emaitza % 30 jaitsi da 2009ko lehenengo seihilekoan, aurreko urteko epe berarekin alderatuta, 452 milioi eurora iritsi arte. 

Murrizketa hori gertatu da gasaren prezioei eta zerbitzuguneetan saldutako produktuei gehikuntza aplikatu arren. Ezin izan dira erabat orekatu nazioarteko kotizazioari atxikita dauden produktuen salmentagatiko -barruan saldu arren- diru-sarrera txikiagoak, ezta esportazioen atxikipena eta kanbio-tasaren eragin negatiboa ere.

Nabarmentzekoa da, uztailaren hasieran, YPF-k berriz ere handitu egin zituela zerbitzuguneetako salmenta-prezioak, % 7 gasolinetan eta % 8 gasoliotan, eta gasaren prezio batzuetan beste igoera bat egitea onartu zuen gobernuak. 

Seihilekoan, YPF-ren produkzioa 599.000 bep/d izan da, % 2,1eko jaitsierarekin, aurreko urteko epe berekoaren aldean, zona horretako eremu helduen gainbehera naturalaren ildotik. Epe horretan 437 milioi euroko inbertsioak egin ziren.

Aldeko eragina Gas Naturalen eta Unión Fenosaren integrazioan

Gas Natural SDG-k 2009ko lehenengo seihilekoan lortutako emaitza operatiboa 334 milioi eurora heldu da. Aurreko ekitaldiko seihileko berean 287 milioi eurokoak izan ziren, eta, beraz, % 16ko gehikuntza izan da.

Igoera honetan, nabarmentzekoa da Unión Fenosa integratzeko eragiketak Gas Naturalen emaitzetan izan duen eragin positiboa. 

   

Ikusi emaitzen taulak

Seihilekoko gertaera nabarmenak:

Antolatzeko egitura berria  

Repsol-en Administrazio Kontseiluak konpainiaren zuzendaritza-taldea sinplifikatu eta kontzentratzera bideratutako antolaketa-aldaketak onartu zituen otsailaren 26an. Antolaketa berriak hirura murrizten du zuzendari nagusien kopurua, Repsol-en zuzendaritza-taldearen arrazionalizazio eta sinplifikazio handiagoa dakar, eta diziplina arteko lanbide-profiletan sakontzen du, ikuspegi globalarekin eta aldaketa-inguruneetara egokitzeko gaitasun handiarekin.

Repsol-eko Batzorde Nagusiak dibidendua % 5 handitzea onartu du

Konpainiaren Akziodunen Batzorde Nagusiak 2008ko ekitaldiari dagokion guztizko dibidendu gordina akzio bakoitzeko 1,05 euroan banatzea onartu zuen; 2007an baino % 5 gehiago, eta 2008an lortutako etekin garbiaren % 47,3. Pay-out hori sektoreko beste zenbait enpresa handik hartutako ildoarekin bat dator, baita 2008-2012 Plan Estrategikoan akziodunentzako errentagarritasuna handitzeko aurreikusi zen politikarekin ere.

Produkzioari ekin zaio Shenzi eremuan

Martxoaren amaieran, Repsol petrolioa eta gasa ekoizten hasi zen Shenzi eremuan, Mexikoko Golkoan, Estatu Batuen aldean. Inguru hori munduan dauden ur sakoneko eremu erakargarrienetako bat da errentagarritasunari eta potentzialari dagokienez eta, bertan, konpainiak 72 lizentzia ditu.

Hidrokarburoak ateratzeaz arduratzen den plataformak egunean 100.000 upel petrolio eta 50 milioi oin kubiko gas ekoizteko ahalmena du. Lotuta dauden 7 petrolio-hobik elikatzen dute, baina laster, guztira, 15 izango dira. Proiektuaren lehenengo fasearen garapena aurreikusitako epea baino lehen eta aurrekontuaren arabera amaitu zen. 

13 aurkikuntza berri 2009an, esplorazio-arrakasten errekorra

Beste lau gas-hobi Aljerian

Urtarrilaren 26an Repsol-ek Saharako basamortuan, Aljeriaren aldean, beste hiru gas-putzu aurkitu zituela iragarri zuen: bat Reggane arroan, beste bat ondoan dagoen Ahnet arroan, eta hirugarrena Berkine arroan. Horiek guztiek, hasiera batean, Espainiako gas-kontsumoaren % 1eko emaria dute eta lehenengo proben arabera potentzial handia dute. Apirilaren 1ean, Repsol-ek beste gas-aurkikuntza bat egin zuen Ahnet arroan. Horrek gunearen potentziala berresten du eta garapenerako aukera berriak agertzen ditu. Repsol, % 33,75eko partaidetzarekin, TGFO-1 izeneko hobia aurkitu duen partzuergoko operadorea da.

Petrolio-aurkikuntza garrantzitsua Mexikoko Golkoan

Otsailaren 6an Repsol-ek Mexikoko Golkoan, Estatu Batuen Aldean, petrolio-aurkikuntza berri eta garrantzitsua egin zutela jakinarazi zuen, hots, Buckskin ur-azpiko putzua, Houstongo kostaldetik 300 kilometrora. Repsol da putzu hori esploratu duen operadorea. Horren ondoan Jack eremua dago, antzeko egitura geologikoa duena eta Chevron petrolio-enpresak daramana. Horrek guztiak petrolio arin eta gozoko baliabide garrantzitsuak daudela pentsarazten du.

Gas-aurkikuntza Marokoko uretan

Martxoaren 30ean Repsol-ek gas-aurkikuntza egin zuen Tanger-Laracheko esplorazio-gunean, Marokoko kostaldetik 40 kilometrora. Bi gas-zutabe aurkitu dira -guztira 90 metro- Anchois-1 izeneko putzuan, 2.359 metroko sakoneran. Repsol, % 36ko partaidetzarekin, aurkitu duen partzuergoaren operadorea da.

Lehenengo offshore aurkikuntza Libian

Apirilaren 21ean Repsol-ek Libiako kostan (offshore) lehendabiziko aldiz aurkitu ditu hidrokarburoak. Repsol herrialde horretako operadore atzerritar nagusiena da eta bere jarduera oso garrantzitsua da bertan. Aurkikuntza honekin, konpainiak Libian lehenengo petrolio-enpresa pribatu gisa duen lekua indartu du.
Hobia, 4.820 metroko sakoneran eta 50 metroko ur xaflarekin, NC 202 blokean egin den lehenbizikoa da. Sirte Arroan kokatzen da, kostatik 15 kilometrora gutxi gorabehera, eta 2003ko azaroan NOC konpainiak Repsol-i eta bere kideei esleitu zien horren emakida.

Santos arroa, potentzial handiko zona.


Piracucá eta Iguazú

Apirilaren 13an Repsol-ek eta Petrobrás-ek Brasilgo agintariei berretsi zieten urtarrilean, BM-S-7 blokean, Brasilgo Santos arroko sakonera txikiko uretan, egin zen Piracucá aurkikuntza ekonomikoki bideragarria dela. Petrolio gordin arinezko eta gasezko putzu bat da eta horren bolumena "in situ" hasiera batean 550 milioi upel baliokidekoa da.

Bi egun geroago baino ez, apirilaren 15ean, Repsol-ek beste aurkikuntza bat iragarri zuen Santos arroan bertan. Hobia, Iguazú izenekoa, BM-S-9 gunean dago, Sao Pauloko estatuaren kostaldetik 340 kilometrora eta 2.140 metroko ur-sakoneran. Ebaluazio-gune honetan bertan daude Cariocako eta Guaráko megaeremuak. Repsol-ek % 25eko partaidetza du partzuergo aurkitzailean
  
Panoramix 

Maiatzaren 11n Repsol-ek beste gas-aurkikuntza bat iragarri zuen, Brasilgo arro emankorrean. Horrek gunearen potentziala eta Repsol-entzat duen garrantzi estrategikoa berresten du. Lehenengo proben arabera, eguneko gas-emaria 378.600 metro kubikokoa da, 1.570 bpd gas kondentsatukoa. Repsol partzuergo aurkitzailearen operadorea da (%40ko partaidetzarekin), Petrobras (%35), Vale (%12,5) eta Woodside (%12,5) konpainiekin batera. 

Vampira, beste aurkikuntza bat Brasilen

Uztailaren 28an Repsol-ek Vampira hobian petrolio gordin oso arina eta gasa egon zitezkeela baieztatu zuen. Hobi hau BM-S-48 guneko S-M- 789 blokean dago, São Pauloko estatuaren kostaldetik 200 kilometro eskasera eta 140 metroko ur sakoneran, Santos arroan. Repsol da blokearen operadorea, % 40ko partaidetzarekin. Bloke horretan Petrobras (% 35), Vale (% 12,5) eta Woodside (% 12,5) ditu kide. Gaur egun, lan osagarriak egiten ari dira hidrokarburoen kalitateari eta kantitateari buruzko behin betiko emaitzak finkatzeko.

Beste bi aurkikuntza Espainiako Mediterraneoan

Uztailaren 1ean, Repsol-ek beste bi petrolio-aurkikuntza iragarri zituen offshore Espainiako Mediterraneoan. Montanazo D-5 eta Lubina-1 petrolio-hobiak dira, Tarragonako kostaldetik 45 kilometrora daudenak. Horiei esker, Espainiako petrolio-ekoizpena laukoiztu egingo da. Repsol aurkikuntza horietako lehenengoaren operadorea da, eta partzuergoan % 75eko partaidetza du. Bertan parte hartzen dute Gas Natural-ek, %17,7rekin, eta Cepsa-k ere, %7,3rekin. Bigarren aurkikuntzari dagokionez, Repsol, operadorea izateaz gain, titular bakarra ere bada. 

Ekoizpen-proben arabera, petrolio-gordin arinaren emaria 3.800 bbl-koa da egunean Montanazo D-5 hobian eta 3.700 bbl-koa egunean Lubina-1 hobirako. Lehenengo zenbatespenei erreparatuz, Montanazo eta Lubinaren bizitza 5 eta 7 urte artekoa da eta gune horretako eremu guztien ekoizpen-aldia luzatzea ekarriko dute. Biak ere Casablanca ekoizpen-plataformatik hurbil daude eta horrekin konektatuko dira petrolio gordina prozesatu eta garraiatzeko.

Ipar Amerikako gas-merkatuan sartzea

Ekainaren 18an Repsol-ek Canaport LNG birgasifikazio-instalazioa eraikitzeko lanak amaitu zirela iragarri zuen. Uztailaren 15an instalazioak gas natural likidotuko lehenengo kargamendua merkaturatu zuen Estatu Batuetan eta Kanadan. Horri esker, Repsol Ipar Amerikako gasaren merkatuan sartu ahal izan da.
Kanadako Irving Oil konpainiarekin batera eginiko proiektua hogeita hamar urtean Ipar Amerikako ekialdeko kostaldean eraiki den mota honetako lehenengoa da, eta Kanadan eraiki den lehenengoa. Egunean 1 Bcf gas hornitzeko eta New York-en eta New England-en gas-eskariaren % 20ri erantzuteko besteko ahalmena du.
 

Repsol desgaituak laneratzeko duen politikagatik saritua

Ekainaren 16an Repsol-ek Enpresa y Sociedad fundazioaren saria jaso zuen desgaitasunaren modalitatean, ezgaitasunen bat duten pertsonentzat lanpostu gehien sortzen dituen konpainia delako. Sari hauek egoera larrian dauden pertsonak integratzeko enpresa-jardun onenak aintzatesten dituzte.

Repsol-ek ezgaitasunen bat duten 348 langile baino gehiago ditu, gaur egungo bere plantillaren % 2 baino gehiago. Irisgarritasun orokorreko eredu propioa du eta hau AENOR-ek irisgarritasun orokorraren arloan ziurtapena eskuratu duten Espainiako bi zerbitzuguneetan ezarrita dago.


Ibex-35 indizean dauden Espainiako enpresa onenaren saria, web orrian jasotako informazioagatik

Ekainaren 24an Repsol Interneten finantza-informazio onena ematen duen Espainiako enpresa izateagatik saritu zuten Enpresen Kontabilitate eta Administrazioko Espainiako Elkarteak (AECA) urtero ematen dituen sarien VIII. edizioan, Ibex-35 indizeko enpresen modalitatean. 

AECA sariek informazio-merkatu eraginkorra garatzeko teknologia berriek duten garrantzia aintzat hartzen dute. Repsol-ek AECAren eskutik saria jaso duen laugarren aldia da, izan ere, 2005eko, 2006ko eta 2007ko edizioetan ere saritu zuten.

Prentsa Bilatzailea

Titulares en tú móvil
  • Glosarioa

          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.