
Repsol Fundazioak Marokoko hego-ekialdeko Erfoud eta Hassi Labiad udalerrietara gurpildun aulkiak, makuluak eta triziklo egokituak eraman ditu ezgaitasun gogorrak dituzten 200 pertsonak beren baliabide ezaren ondorioz are larriagoa zitzaien mugikortasuna berreskuratu ahal izan dezaten.
Er Rachidia eskualderako, Marokon ekonomikoki egoera txarrenetakoan dagoen inguru bat baita, Dakar Rallya bertako herritarrek itxaroten zuten ekitaldia izaten zen beti, horrek baliabide materialak lortzeko aukera ematen baitzien, eta, proba bertan behera geratzearen ondorioz, halakorik jaso gabe geratu dira. Repsol-en eta Er Rachidia herriaren arteko lotura izan da, hain zuzen, konpainia "Biziberritu, Afrikarako proiektua" ekimena sustatzera bultzatu duena, bertako hainbat erakunderen laguntza eta parte-hartzearekin.
Zentzu horretan, Repsol Fundazioak oinarrizko bi premisarekin lan egin du ekimen hau gauzatzerakoan. Alde batetik, gurpildun aulkiak, triziklo egokituak eta makuluak zuzenean laguntza behar duten pertsonei emateaz arduratu da, bitartekaririk gabe. Eta, bigarrenik, material guztia berria izatea eta produktuen iraupen erabilgarri luzea ziurtatzeko kalitate-arauak betetzea bermatu nahi izan da.
Repsol-eko pilotuen parte-hartzea eta laguntza
Repsol Fundazioak hiru piloturen parte-hartzea izan du materiala eramateko: Laia Sanz, trialeko munduko txapelduna; Jaime Alguersuari, Britainia Handiko 3 Formulako txapelduna; eta Jordi Gené, Turismoen Mundialeko taldekako txapelduna.
Txilen, bertan baitago egun Dakar Rallyaren karabana, Nani Romak eta Marc Comak ongi ezagutzen dituzte Er Rachidiako eskualdeko beharrak, entrenamenduetarako ohiko lekuetako bat baita, eta ez dute zalantzarik izan Fundazioaren ekimenarekin bat egiteko. Repsol-eko pilotuek babes osoa eman diote konpainiaren ekimenari eta Afrikaz ez ahazteko borondateari.
ADIERAZPENAK:
Javier Inclán, Repsol Fundazioko zuzendaria
“Duela urtebete Dakarra bertan behera utzi zenean, Repsol-en pentsatu genuen Afrikarekiko mugimendu solidarioa ezin zela amaitu. Gaur Marokoko inguru behartsu batera laguntza hau helarazi dugu, XXI. mendean onartezina baita bertako herritarrek behar hauek izatea. Ekintza honekin erakutsi dugu Dakarraren mugimendu osoa, Afrikarekiko zegoen espiritu solidario hori, mantendu egiten dela eta, aurten lasterketa Argentinan eta Txilen barrena izan arren, Repsol Fundazioak Afrika laguntzen jarraituko duela eta pentsatuko dugu hein handi batean Dakarrari esker bizi zen populazio horrek guztiak beti kode genetikorako Gizarte Ardura lehia bera bezain garrantzitsua dela pentsatzen duten konpainien laguntza izango duela”.
Nani Roma, Repsol-en Mitsubishi Ralliart taldeko pilotua
“Ekintza honek erakusten du Repsol-en badagoela Afrikaz ez dela ahaztu behar pentsatzen duen jendea. Nik neuk, Nani Roma Fundazioaren bidez, kontinente horretan gauzak egiten jarraitzen dut. Laguntza oro eskertzen da. Jende askok uste du Repsol-ek eta, oro har, enpresa handiek negozioa dutela helburu bakarra. Baina etxe honetan bada besteei laguntzen dien jendea. Eta hori zoragarria da. Hobe litzateke enpresa gehiagok Afrikara laguntza eramatea, Repsol-ek bezala. Er Rachidiako eta Afrikako jendea agurtzeko ere aprobetxatu nahi dut. Laster haiekin egon ahal izatea espero dut”.
Marc Coma, Repsol-en KTM taldeko pilotua
“Repsol Fundazioak oso ideia ona izan du; Afrikaz ez garela ahazten erakustea. Batez ere Er Rachidia bezalako leku bereziaz; guk asko entrenatzen dugu bertan eta lagun asko ditugu han. Jende horri gure ekarpen txikia egitea zoragarria da. Garrantzitsuena, oro har, Afrikaz ez ahaztea da, eta argi gera dadila badela besteez arduratzen den jendea. Askok uste dute Repsol bezalako enpresak beren negozioez baino ez direla kezkatzen, baina jakin behar dute beti ez dela hala izaten; badaude baliabideak eta denbora besteei laguntzeko. Animo asko Er Rachidiako jendeari, eta ea laster itzultzen garen hara”.
Laia Sanz, trialeko munduko txapelduna
“Oso positiboa izan da hona etortzea, izan ere, Dakarra hainbeste urtez inguru honetatik igaro ondoren, bertako biztanleak Rallyaren bidez heltzen zitzaizkien laguntzen mende zeuden hein handi batean. Espainian bertan ezgaitasun batekin bizitzea zaila bada, askoz ere gogorragoa da Marokoko eskualde honetan. Haientzat material hau ekartzeak haien bizitza-kalitatea asko hobetzea suposatzen du”.
Jaime Alguersuari, Britainia Handiko 3 Formulako txapelduna
“Oso hunkituta eta harro nago. Oso gutxitan etorri naiz Afrikara eta oraingo honetan benetan beharrean dagoen jende honi laguntzera hurbildu naiz, Repsol Fundazioaren eskutik. Hemen egoteak zer daukazun ulertzen eta bizitza baloratzen laguntzen dizu. Beste planeta bat ikusten duzu, zure etxetik oso hurbil dagoen beste mundu bat, eta ezin duzu imajinatu nola bizi den jende hau. Espero dut laster itzultzea eta beste pixka bat laguntzea”.
Jordi Gené, Turismoen Mundialeko taldekako txapelduna
“Oso esperientzia aberasgarria izan da. Garrantzitsua da jendea ohartzea horrelako herrialdeetara ez garela soilik ongi pasatzera eta probak egitera etortzen, baizik eta oso oinarrizkoak diren beharrak badaudela eta oso gutxirekin asko lagun dezakegula. Repsol-ek honelako ekintza bat bultzatzeak ongi erakusten du bere filosofia: ez gara Afrikaz ahazten. Honek erakusten du hemengo jendeari benetan laguntzeko gogoa dutelako egiten dutela, bertakoek laguntza hauek asko baloratzen dituztelarik. Repsol bezalako marka batek parte hartu eta Er Rachidian behar handiena dutenei lagundu nahi izateak, hain zuzen ere Dakarra bertatik igarotzen ez denean, oso asmo onez egiten dela erakusten du”.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.