Repsol Sinopec-ek jakinarazi du BM-S-9 blokeko esplorazio partzuergoak, Petrobras operatzaileak (% 45), Repsol Sinopec-ek (% 25) eta BG Group-ek (% 30) osatutakoak, Guaráko eremuan, Santos arroko gatz-aurrean, petrolio eta gas metaketa merkaturatzeko adierazpena aurkeztu diola gaur Petrolio, Gas Natural eta Bioerregaien Agentzia Nazionalari (ANP).
Eremu berria, Sapinhoá izenekoa, gatz-aurreko aurkikuntzan kokatutako beste eremu erraldoi bat da. Brasilgo handienetako bat da eta kalitate bikaineko petrolio gordina aurkitu daiteke bertan (30º API). Merkaturatzeko Adierazpena urtebete aurreratu zen, ANPk onartutako Ebaluazio Planaren epemuga 2012ko abenduaren 31n zela kontuan izanda. Sapinhoá beste eremu erraldoi bat da eta Brasilgo gatz-aurreko arroketan aurkitu zen. Herrialdeko handienetako bat da eta gutxi gorabehera 2,1 mila milioi petrolio gordin upel baliokide berreskura daitezke bertan. Eremu horretan esplorazio lanetan izandako arrakastak gatz-aurreak aukera asko dituela berresten du.
Orobat, partzuergoak eremuko Ebaluazio Planaren Amaierako Txostena ere aurkeztu zion ANPri. Eremuaren Garapen Planari buruzko txostena 2012ko otsailean aztertuko du ANPk. Merkaturatzeko Adierazpena eremuan Esplorazioa Ebaluatzeko Programa gauzatu ondoren etorri da. Programa 2008an lehenengo hobia zulatu zenean jarri zen abian.
Eremu horretan, lau hobi zulatu ziren, Erreserbei buruzko Datuak Hartzeko bat barne. Horrez gain, hobi horietako hirutan, lau prestakuntza proba (TFR) eta iraupen luzeko proba bat (TLD), bost hilabetekoa, egin ziren hobi aurkitzailean. TLDk hobi aurkitzailearen produktibitate bikaina berretsi zuen, probak iraun bitartean fluxua mantendu egin baitzen. Garapena plana optimizatzeko ezinbestekoak diren erreserba karbonatikoen ezaugarriei buruzko informazioa ere eskaini zuen.
Repsol Sinopec-ek aurkikuntza honen garrantzia berretsi du. Brasilgo ur sakonetako proiektuak konpainiarentzat arlo nagusietako bat bihurtu dira, esplorazio lanetan erabateko arrakasta izan baitute.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.