Repsol Fundazioak Haitirekin elkartasuna agertu du - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > Prentsa bulegoa > Bestelako informazioa

Repsol Fundazioak Haitirekin elkartasuna agertu du

  • 100.000 euro (hasierako zenbatekoa) dituen kontua ireki dute
  • Repsol sareko 1.000 zerbitzugune baino gehiagotan ekarpenak egin ahal izango dira
  • Bildutako dohainak % 10 handituko dira 

Nota de Prensa

2009 ko urtarrila k 27 12:00 CET

Rss Imprimir Descarga PDF bertsioa (35 Kb)

Repsol Fundazioak Haitiko lurrikarako kaltetuak laguntzeko kanpaina bat abiarazi du eta kontu korronte bat ireki du (kontuaren hasierako zenbatekoa 100.000 eurokoa da) lagundu nahi duen edonork bide zuzen bat izan dezan. 

Gainera, Repsol zerbitzugune sarearen bidez ekarpenak ere egin ahal izango dira. Sarearen 1.000 establezimendu baino gehiagotan hiritarrek beren dohaintzak egin ahal izango dituzte. Repsol-eko web orrian "gune" bat gaitu da ekimenean hasieran parte hartuko duten zerbitzuguneak zein diren ezagutzera emateko, eta zerrenda hori pixkanaka handituko da.

Repsol Fundazioak biltzen den zenbatekoari % 10 gehitzeko konpromisoa hartu du. Dohaintzen guztizkoa herrialdea berreraikitzeko eta laguntza humanitariorako izango da, eta ondokoen bidez egingo da lan hori: Gurutze Gorria, Acción Contra el Hambre, Solidaridad Internacional eta Aldeas Infantiles. Horiek guztiek jasotako laguntza iraunkorra izango dela eta xede onetarako izango dela bermatzen dituzten proiektuak aurrera eramaten dituzte.

Kontu zenbakia ondokoa da: 2100 5731 76 0200088103 (La Caixa)

Aldi berean Repsol Fundazioak, Mano a Mano GKErekin elkarlanean eta Iberia-k gaitutako logistika osoarekin, 5.000 hileta-poltsa bidali ditu, hautemandako beharren estimazioa eta erabilgarri dagoen garraio ahalmena kontuan hartuz.

Informazio gehiago:
Repsol Fundazioa
91-348.87.40
prensa@fundacion.repsol.org

Prentsa Bilatzailea

Titulares en tú móvil
  • Glosarioa

          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.