
1. Mundu-mailako energia-konpainia.
Repsol-ek esplorazio-, ekoizpen-, fintze- eta marketin-jarduerak egiten ditu 4 kontinenteetan, energia-sektorearen nazioarteko estandar zorrotzenak betez.
Repsol-en jarduerak munduan
2. Enpresa proiektu sendoa.
Konpainiak bere helburu eta proiektu garrantzitsuenen planifikazio argia egin du datozen urteetarako; beraz, epe luzerako hazkuntza bermatu, eta, ondorioz, zenbait eremutako ahaleginak agerian uzten dira.
Horizonte 2014 estrategia
3. Gizartearekiko konpromisoa.
Munduko hamar energia-konpainia pribaturik handienen artean dagoenez, erakundearen helburu zorrotzetatik haratago doan gizartearekiko balore eta konpromisoetan oinarritutako enpresa-kultura izan behar da.
Ezagutu gure negozio-filosofia
4. Berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua.
Berrikuntza teknologikoen aldeko apustua egiten du Repsol-ek etorkizuneko energia alternatibo berriak garatzeko, hurrengo belaunaldietarako energia-hornidurarekiko konpromiso sendoa betetze aldera.
I+G+b planarekiko komunikazio-leihoa
5. Trebakuntza eta garapen pertsonala.
Konpainiak gure langileak zaintzen, atxikitzen eta garatzen ditu, aukera-berdintasunerako, integraziorako eta lan-arloa uztartzeko politikei jarraiki.
Trebakuntzan eta garapenean oinarritutako kudeaketa
6. Langileen asebetetzea.
Repsol-ek 40 mila langile baino gehiago du, eta pertsonekiko errespetuaren oinarrizko printzipioen arabera kudeatzen ditu. Konpainiak lan-giroaren inguruko inkestak egiten ditu, hobetzeko aukerak etengabe diagnostikatzeko.
Pertsonekiko eta dibertsitatearekiko errespetua
7. Integrazioa eta zeregina.
Lansariak jasotzeko sistemak eta karrera edo ibilbide profesionalerako aukerak eskaintzen ditu konpainiak; hori dela-eta, konpainia erakargarrienetako bat da.
Konpromisoarekiko kudeaketaren eta banakako balorazioaren sistema
8. Abantaila sozial lehiakorrak.
Konpainiak onura sozial lehiakorrak ditu energia-sektorean, eta trebatzeko eta era profesionalean hazteko aukerak eskaintzen ditu.
Ezagutu gure ordainsari-sistemak
9. Lan egonkortasuna.
Repsol-ek zortzi hamarkada baino gehiago daramatza energiaren munduan, bikaintasun-irizpidearen araberako jarduera garatzen. Irizpide horiek trebakuntzaren eta talentuaren bidez eta langileen gaitasunak garatuz lortzen dira.
Gure langileekin elkarrizketa
10. Aniztasuna eta aukera-berdintasuna.
Gaitasun ezberdineko 346 langile baino gehiago du Repsol-ek bere jarduera-eremu guztietan. Horiek guztiek balore bat osatzen dute enpresan, erakundearen ezagutzari eta kulturari dagokionez.
Aniztasunaren alde egiten dugu gure jarduera guztietan

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.