
Repsol YPF S.A.-k Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak emandako Berdintasunaren Bereizgarria Enpresan jaso du. Ziurtagiri horrek berdintasun politiken, tratu berdintasunekoen eta emakumezko eta gizonezko langileen arteko aukera berdintasunerako politiken aplikazioa nabarmentzen du, 2010eko abenduaren 3ko BOEn argitaratutako Emate Aginduan agertzen den bezala. Aurkeztutako 600 enpresa baino gehiagoren artean, 36k saria jaso zuten, eta horien artean Repsol YPF S.A dago. Ziurtagiri horren indarraldia 3 urtez luzatuko da.

Repsol izan da 2011ko Espainiako Top Employers-en artean sarituetako bat, CRF Institute-ren aparteko ikerketaren arabera, giza baliabideetan politika bikainak aurrera eramateagatik eta sekulako lan-baldintzak eskaintzeagatik.
Ikerketaren arabera, gure konpainia hainbat bikaintasun-punturengatik saritu dute. Horien artean, honako hauek azpimarra daitezke: lankidetza-giroan bikaintasuna nagusi duen eta etengabeko hobekuntzaren kultur korporatiboa, bere langileen garapenarekiko ardura, bizimodu pertsonala eta profesionala bateratzearen aldeko apustua, pertsonen integrazioa eta enpresa-proiektu sendo batean parte hartzeko aukera.

Gardentasunak eraginkortasunera eramaten du, konpainia lidertzat eta ibilbide profesionala garatzeko onenetakotzat hartua izatera eramaten du.
Etika eta gardentasuna dira gure kultura korporatiboaren oinarriak. Horregatik, Iraunkortasuneko Dow Jones indizearen arabera, enpresa energetiko gardenena da Repsol; ez hori bakarrik, Climate Leadership indizeak klima aldaketaren aurka gehien ahalegintzen direnen artean sartu gaitu.
Espainiako gizarteak gehien miresten duen enpresa bezala aukeratu dute Repsol 100 enpresen artean egindako sailkapen baten arabera; sailkapen hori 18 eta 65 urte bitarteko langileen artean egindako 2008ko Merco Personas inkestaren ondorioa da. Repsol-en atzetik, La Caixa eta Telefonica daude bigarren eta hirugarren lekuan hurrenez hurren.
Merco Personas Espainian lan egiteko enpresa onenen sailkapena da eta urtero ekainean argitaratzen da. Sailkapena egiteko hainbat interes-talderen artean egiten dira inkestak: langileak, unibertsitateko ikasleak, negozio eskoletako ikasle ohiak, giza baliabideen zuzendariak eta biztanleria aktiboa oro har.
Respol-en aintzatespen gehiago

Azken eguneratzea: 2011 ko urria k 10
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.