Zure momentua da. Badakizu. Badakigu. Prest zaude. Zure karrera hastear dago.
Lagundu nahi zaitugu. Zure talentuak aukera hobeak merezi ditu. Ideia bat daukagu. Ezagutu nahi duzu?
Gehiago ezagutu nahi zaitugu. Horretarako, eskainitako inprimakia betetzea eta zure CVa bidaltzea eskatzen dizugu.
Erabiltzaile izena, pasahitza eta posta zuzenbide bat beharko duzu.
Hau da pausorik garrantzitsuena. Zure hezkuntza, esperientzia eta zure intereseko sailak azpimarratu ahal izango dituzu. Horrela, zure profilaren gunerik egokiena zein den jakin ahal izango dugu.
Bidali iezaiguzu zu ezagutzeko beharrezkoa iruditzen zaizun dokumentazio guztia: hezkuntza tituluak, burututako lanak, ziurtagiriak, aurkezpen bideoak...
Zure CVa zirriborro bezala gorde ahal izango duzu nahi duzun arte. Bidaltzen duzun unetik aurrera, zure kandidatura ikusteko baimena izango dugu.
Zure erabiltzaile eta pasahitza erabiliz, zure datu guztiak gustoko duzunean eguneratu ahal izango dituzu eta argitaratutako lanpostuetara sartzeko aukera izango duzu.
Kontutan izan gure aukeraketa, kontratazio edo erbesteratze prozesuetan parte hartzeagatik Repsol-ek ez duela inoiz hautagaien aldetik ordainketarik eskatuko
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.