Bestalde, 70 herrialdetako 40.000 langile baino gehiago ditu. Mundu mailan petrolio konpainia handienetako bat da, eta Latinoamerikako energia konpainiarik handiena. Espainiako eta Argentinako fintze eta marketin enpresa nagusia, eta munduko PGL enpresa pribatuetan hirugarrena.

Gizarteari erreparatzen diogu, epe luzera energia etorkizun arduratsu eta seguru bat eraikitzeari. Zortzi urte daramatzagu energiaren arloan, eta dagoeneko finkatua dugu berrikuntza teknologikoan oinarritutako filosofia bat. Hona hemen gure helburu nagusia: datozen belaunaldientzako ongizatea eta energia aukerak sortzea.
Honako hauek dira gure lan filosofiaren oinarri:
Gure konpainia osatzen duten pertsona guztien (zuzeneko, zeharkako langileen eta kontratisten) jardueren oinarrian, printzipio etiko eta profesionalak daude. Horiei esker, zintzotasunez eta gardentasunez betetzen dute langileek beren lana, eta harreman berezia sortzen da gure konpainiaren, ingurunearen eta bezeroen artean.
Gaiari lotutako estekak:

Azken eguneratzea: 2011 ko apirila k 15
Castellana pasealekua 278-280
28046, Madril (Espainia)
Telefonoak: (34) 91 348 81 00 / (34) 91 348 80 00
Faxa: (34) 91 314 28 21 / (34) 91 348 94 94
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.