Gure markak - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > Repsol ezagutu >
   

Gure markak

imagen

Repsol-en jakin badakigu markak gero eta garrantzi handiagoa duela produktua eta zerbitzua bereizteko unean. Era berean, garrantzitsutzat ditugu lidergoaren jarraikortasuna (bezeroei eta, oro har, gizarteari begira) eta giza kapitala erakartzeko eta eusteko ahalmena ere. Modu ezin hobean kudeatutako nortasunari esker, konpainiak adiera bakarreko mezu bereizgarria aurkez dezake entzuleen aurrean, baita haiekin talde bereko izateko loturak eraiki ere.

Konpainiak marken politika aplikatzen du. Honen helburua erreferentziako marka komertzialek beren merkatuetan duten balioa indartzea eta handitzea da: Repsol mundu osoan aplikatzen den marka da, Argentinan izan ezik, hemen YPF marka erabiltzen baita, besterik gabe.

Marka Estrategiaren saria

Markari buruzko ESADE Zentroak ematen dituen sarien IV. edizioan, Repsol-ek internazionalizazioaren kategoriako saria eta Markari buruzko ESADE sari nagusia lortu ditu. 

Sari hau marka bost kontinenteetako 100 herrialdetan baino gehiagotan baldin badago ematen da. Herrialde horietan, markak taldearen kultura zabaltzeko tresna izan behar du eta, hala, nortasun komuna lortu behar du, lantzen dituen merkatu ezberdinen tokiko nortasunekin orekan.

Markaren ESADE sariek helburu dituzten hartzaileen onarpena eta lehentasunak bultzatzea lortu duten marka estrategiak nabarmendu nahi dituzte.

Lotutako estekak:

-Marken historia

Azken eguneratzea: 2009 ko abuztua k 18

Hornitzaileen gunea

Herrialdearen arabera, Repsol YPF-ren erosketa eta kontratazio baldintza orokorrak kontsultatu itzazu

Estaciones de Servicio
  • Glosarioa

          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.