
Repsol-en energia eraldatzen dugu, eta energia hori pertsonen eskura jartzen dugu. Modu global batean egiten dugu, jarduten dugun tokiko ingurunera egokituz, talentu aukera guztiez baliatuz eta, batez ere, nazionalitateen, hizkuntzen eta kulturen dibertsitatea onartuz.

Abangoardiako teknologia garapenak bereizten du Repsol. Gure helburu nagusia maila goreneko ikerketa egitea da, etorkizun iraunkorra eratzen eta ziurtatzen duten produktuak sortu ahal izateko.

Sari eta aitorpen ugari jaso ditugu, eta etorkizunari aurre egiteko eta produktu eta prozedura berrien aitzindari izaten jarraitzeko lan egiten dugu.

Gure eguneroko lanaren kudeaketa garden eta osoa funtsezkoa da gure jarduerak kudeatzeko.

Repsol-en, lehentasuna ematen diogu energia alternatiboaren iturriak bilatzeari, etorkizun iraunkor baterantz aurrera egiteko. Gure ikertzaileen sormena berritzen eta sustatzen dugu, karbono gutxiko produktu eraginkorrak gara ditzaten bultzatuz.

Oraingo eta etorkizuneko beharrei erantzuten diegu, jarduten dugun komunitateekiko errespetu eta garapen parametroak kontuan hartuz, eta elkarrizketa eta auzoarte jatorreko giroa sustatuz.

Herrialdearen arabera, Repsol YPF-ren erosketa eta kontratazio baldintza orokorrak kontsultatu itzazu
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.