Repsol-eko industri ingeniari eta proiektuko arduradun Pablo Gómez-Acebok auto elektrikoari buruz hitz egin du:
Noiz erabili ahal izango dugu elektrizitatea automobilgintzarako energia iturri gisa?
Garraioko energia eraginkortasuna epe motz eta ertainean lortuko da, barne errekuntza motorren hobekuntzari, AutoGasa gehiago erabiltzeari eta ibilgailu hibridoei esker. Baterien edo erregai pilen elektrifikazioa, ordea, epe luzeagora lortuko da.
Nola egiten du lan Repsol-ek auto elektrikoa errealitate bihur dadin?
Repsol auto elektrikoa errealitate bihurtzeko egiten ari den lanaren adibide garbi bat Energiaren Euskal Erakundearekin duen lankidetza hitzarmena da. Hitzarmen horri esker, bi erakundeak batera Euskal Autonomia Erkidegoan ibilgailu elektrikoak kargatzeko sare bat garatzen ari dira.
Helburua:
Elektrizitatea automobilgintzarako energia horniketa alternatibo bezala erabiltzea.
Lorpenak:
Espainian auto elektrikoak kargatzeko Repsol-ek lehenengo sarea sortu du.
Langileak:
9 pertsonak egiten dute lan automobilgintzarako elektrifikazioari lotutako jardueretan.
Zertan datza zehazki proiektua?
Hitzarmenak proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertzeko hasierako fase bat ezartzen du. Lehen fase horretan ibilgailu elektrikoak kargatzeko edo horien bateriak aldatzeko sistema ezberdinak aztertzen ari dira. Horrez gain, kargatzeko puntuen, lan egiteko ereduen, kokaleku egokienen eta bestelakoen espezifikazio teknikoak zehazten ditu eta negozio plan bat ezartzen du, azkenean, bigarren etapan, Euskal Autonomia Erkidegoan autoak kargatzeko puntuen sarea ezartzeaz eta ustiatzeaz arduratuko litzatekeen gizartea sortzeko.
Zergatik da horren garrantzitsua auto elektrikoa aztertzea eta garatzea?
Hala, erregaiaren hornikuntza bermatu nahi du Repsol-ek. Erregai horiek kostuaren aldetik eraginkorrak izan behar dute eta iraunkortasunaren eta munduko ingurumen helburuak lortzearen alde egin behar dute. Repsol-en helburua garraiorako energiaren hornikuntzan lidergoa lortzea da, baita epe luzera ere, modu horretan ibilgailuen hibridazio eta elektrifikazio teknologia berrien artean posizio ona lortzeko
ikusi bideoa | ikusi proiektu gehiago

Castellana pasealekua 278-280
28046, Madril (Espainia)
Telefonoak: (34) 91 348 81 00 / (34) 91 348 80 00
Faxa: (34) 91 314 28 21 / (34) 91 348 94 94
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.