Energia eraginkortasuna bilatzen dugu - repsol.com - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > Repsol ezagutu > Berrikuntza eta teknologia > Etorkizuna asmatzen dugu > Energia eraginkortasuna bilatzen dugu
   

Energia eragingarritasuna bilatzen dugu

   

Repsol-en uste dugu energia garbiena kontsumitzen ez dena dela. Repsol-eko Teknologia Zentroan energia eraginkortasunean lan egiten dugu gure ekoizpen prozesuak hobetuz eta gure industria, ibilgailu eta etxeetan energia modu zentzudunean erabiltzeko aukera emango diguten produktuak sortuz, eta energia kontsumoa eta atmosferara eginiko isurketak murriztuz.

Repsol-en, energiaren erabilera arrazionalizatzen dugu, eta, horretarako, Energia Kudeatzeko Sistema Korporatibo bat sortu dugu.

Buscamos la eficiencia energética

Oso garrantzitsua da gogoan izatea eraginkortasuna handitzeko nahia eta isurketak gutxitzeko ardura denona dela, eta horrelako jarduerak ez dituzte soilik enpresek egin behar, baizik eta herritarrek ere bai. Eragingarritasunean hobetze garrantzitsua lortzeko, Repsol-eko langile guztiok helburu berbera lortzeko konpromisoa daukagu: energia eragingarritasuna.

Petrolio eta gasa bezalako energia iturrietatik lortutako energia-ekoizpenaren etapa ezberdinetan, lehengai horien kontsumo garrantzitsua dago, eta beraz, energia kontsumo handia. Petrolioaren finketa gehien kontsumitzen duen etapa da eta Repsol-en urtero erabilitako kontsumo maila murrizten saiatzen gara berrikuntzaren eta Energia Kudeaketaren Sistema Korporatiboaren bidez.

Gainera, Repsol-eko Teknologia Zentroan proiektu asko garatzen ditugu, helburu gisa prozesu ezberdinen jarraipena eta optimizazioa dutenak: gasolinak eta gasolioak sortzeko unitateetatik, erregaietatik sufrea eta aromatikoak murriztera bideratutakoetara, hidrogenoa ekoizteko plantetara eta lotutako petrokimikak eta planta kimikoetara.

Repsol-eko Teknologia Zentroko ikertzaileen ahaleginari eta elkarlanean aritzen diren hainbat unibertsitate eta ikerketa zentrori esker egin dezakegu hori.

Repsol-en energia arduratsua erabiltzen dugu energia-etorkizun orekatua lortzeko, eta gure bezeroei beren energia fakturak eta CO2 isurketak murrizteko aukera ematen diegu. Bioerregaiak ikertzen ditugu, energia iturri alternatiboak garatzen ditugu, energia elektrikoa edo Autogasa esaterako, eta etxeetara irtenbide garbiak eta eraginkorrak eramaten ditugu energia ezberdinak konbinatuz, Solargas delakoa kasu.

Atmosferako CO2a harrapatzeko eta ezabatzeko prozesuetan ere lan egiten dugu, bai espezie begetalen ongarritze karbonikoaren bidez zein biltegiratze geologikoaren bidez. Izan ere, horiek prozesu giltzarriak dira energia-horniketa ziurra, lehiakorra eta iraunkorra lortu ahal izateko, bai jendartearen zein ingurumenaren ikuspegitik.

 

Lotutako proiektuak:

   

CENIT Krisalida Proiektua

CENIT Krisalida Proiektuak ikerketa estrategikoa garatzen du energia elektrikoaren bigarren mailako banaketan. Helburua 2015erako erdi tentsioko sarearen kontzeptu berria lortzea da.
CENIT Piibe Proiektua

Ikerketa Proiektua Espainian Biodiesela bultzatzeko. Berrikuntza eta Garapen jardueren bidez (I+G), biodiesela Espainiako merkatuan txertatzen laguntzeko sortu zen.
Landare-olioen koprozesamendua
Landare-olioak koprozesatzeko Proiektu Estrategikoak bioerregai berriak txertatzeko alternatiba osagarria eta berria bilatzen du.
Autogasa
Munduan gehien erabiltzen den automobilgintzarako energia alternatiboa abangoardiako gure Proiektuen kanpainaren zati da.
Mikroalgak
Etorkizuneko energiak garatzeko lan egiten dugu Repsol-en, esaterako bigarren sorkuntzako bioerregaiak lortzea mikroalgak eta jateko egokiak ez diren laborantzak erabilita.

 

Itzuli

  • Orrialdea ebaluatu
  • Gogokoetan gehitu
  • Inprimatu
  • Linea Separadora
  • Facebook-en partekatu
  • Twittter-en partekatu
  • Beste gizarte-sareetan partekatu
  • Delicious
  • Menéame
  • Buzz
  • Digg
  • MySpace
  • Wikio

Azken eguneratzea: 2011 ko apirila k 15

Harremana

Castellana pasealekua 278-280
28046, Madril (Espainia)
Telefonoak: (34) 91 348 81 00 / (34) 91 348 80 00
Faxa: (34) 91 314 28 21 / (34) 91 348 94 94

Cartagenako Industriagunea
  • Glosarioa

          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.