Repsol

Logo Repsol

Ruta

   

Polipropilenoa

   

Repsol-eko Teknologia Zentroko Polipropileno eremuak katalizatzaile berrien hautapena, prozesu eta produktuen hobekuntza eta Polipropileno (PP) maila berrien garapena biltzen ditu, homopolimeroak, blokeko kopolimeroak eta kopolimeroak beste komonomero batzuekin randoma eta konposatuak barne.

Polipropilenoak aplikazio ugari ditu, hala nola, elikagaientzako ontzi bezala erabiltzen da.

Polipropilenoa askotariko aplikaziotan erabil daiteke, horien artean, aplikazio hauek nabarmendu ditzakegu: janaria kontserbatzeko ontziak, zoru erradiatzaileetan ur berorako hodiak, abeltzaintzarako zurkaitzak, kirurgiarako mantal eta maskaretarako ehun ez-ehunak, maletak, jostailuak, autoaren barne eta kanpo osagaiak, etab.

Garapen garrantzitsuenak industria prozesuen optimizazioan oinarritzen dira, hirugarren baten lizentziapean operatzen ditugun prozesuak (PP homopolimeroa, blokeko kopolimeroa eta random kopolimeroa) nahiz egun lizentzia-emailerik ez duten eta geure teknologiarekin garatu ditugun prozesuak (PP depositu irabiatuko prozesuan) izanik; betiere, katalizatzaile eta prozesu-baldintza egokienak hautatu ditugu gure bezeroek eskatutako produktuak fabrikatzeko; ondokoak dira, besteak beste:

Hodian, propietate mekanikoak hobetzea (tenperatura txikian inpakturako erresistentzia).

Puztean, propietate optikoak hobetzea.

Filmean, propietate optikoak, zigilatzea eta iragazkortasuna hobetzea.

Tresnerian eta injektatutako piezetan, estetika hobetzea eta iraunaldia luzatzea, beharraren arabera propietate mekanikoak handituz, tenperatura oso baxuetan erresistentzia mekanikoa areagotuz eta tenperatura-zikloak ere luzatuz (hozkailutik mikrouhinera).

Zuntzetan, propietate mekanikoak hobetzea.

Polipropileno konposatuetan, optimizazioa pigmentuekin eta karga mineral edo landare-kargekin, ingurumen inpaktua murrizteko; edo nanokargekin, ia industria- eta merkataritza-sektore guztietan (automobilgintzan, etxetresna elektrikoetan, altzarietan, eraikuntzan...) aplikatu ahal izango diren material bereziak etorkizunean garatzeko bide emango baitute.

   

Ingurumenarekiko konpromisoa

Kasu guztietan, ingurumenarekiko konpromisoari eutsiten diogu, gure bezeroen eraldatze ekipamenduetan ekoizpena handitzeko, sortutako hondakinak murrizteko eta azken produktuen pisua murrizteko propietate mekaniko onenekin edo aparrak sortzeko gaitasun hobea duten poliolefinak garatzen diren heinean, lodiera murrizteko eta/edo erresistentzia mantentzeko bide emango dutenak eta hobeto birziklatu daitezkeenak.

Polipropilenoak garrantzi berezia du automobilgintzako osagaiak fabrikatzerako orduan; sektore horren alde egin du apustu Repsol-eko Kimika eremuak,  haren pisua murrizteko eta, hortaz, baita energiaren kontsumoa murrizteko ere.

 

Itzuli Kimikara

  • Orrialdea ebaluatu
  • Gogokoetan gehitu
  • Inprimatu
  • Linea Separadora
  • Facebook-en partekatu
  • Twittter-en partekatu
  • GooglePlus
  • Beste gizarte-sareetan partekatu
  • Delicious
  • Menéame
  • Buzz
  • Digg
  • MySpace
  • Wikio

Harremana

Méndez Álvaro kalea 44
28045, Madril (Espainia)
Telefonoak: (34) 91 75 38 100 / (34) 91 75 38 000
Faxa: (34) 902 303 145

  • Glosarioa

          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.

Informazio-oharra: PDF-ak gaztelaniaz bakarrik daude eskuragarri.

Confianza en línea