Cartagenak findegi industriaren sektorea sendotzen lagundu zuen Espainian.

Cartagenako proiektuak REPESA (Refinería de Petróleos de Escombreras) sozietatean du jatorria. Hala, findegi industriaren sektorea sendotzen lagundu zuen. Cartagenako findegiak 190 hektarea inguru ditu, eta 5,5 milioi tona produzitzen ditu petroliotik eratorritako produktuetan.
Hango instalazioetan, bi gune handi bereizten dira: batean, erregaiak produzitzen dituzte; bestean, berriz, lubrifikatzaile baseak, asfaltoak, parafinak eta olio aromatikoak. Bestalde, biltegi-parke bat ere badago, 3.300.000 metro kubikokoa, zenbait gunetan banatua: petrolio gordinaren terminala, produktu bukatuen terminala eta gasolinen terminala. Halaber,CORESen (Corporación de Reservas Estratégicas de Productos Petrolíferos) tanke parke bat ere bada.
Cartagenako findegia handitzea
Cartagenako findegia Espainiako energia arloko gaurkotasunaren mugarri bilakatu da berriz ere, hango instalazioak handitu egin baititugu. Hala, Espainian inoiz egin den diru inbertsiorik handiena izan da. 2014ra begira Repsolen estrategiaren baitan garatzen ari garen ekimenen barnean gauzatu da proiektua.
Cartagenako findegia handitzeko proiektuaren baitan, honako unitate nagusi hauek eraiki ditugu: hydrocracker bat, coker bat, destilazio atmosferikoko unitateak, hutseko destilazioko unitateak, eta desulfurazio eta hidrogeno instalazioak.
Aurreikusi dugunez, 3.262 milioi euro inbertituko ditugu guztira, eta munduko instalaziorik modernoenetako bat izango da. Eguneko upel kopurua bikoiztu egingo da, 220.000 upelera iristeraino.
Proiektuari esker, garraiorako erregai garbien produkzioa maximizatuko dugu. Instalazioko produktuen % 50 baino gehiago erdi destilatuak izango dira, eta, modu horretan, Espainiako produktuen defizita jaitsi egingo da. Proiektua amaitzerako, 700 lanpostu sortu izango ditugu Cartagenako findegian.
Ingurumenaren aldeko apustua
Cartagenako industria instalazio berriak munduko erreferentzia bat izan nahi du iraunkortasunaren sektorean. Ondoren, ingurumenaren aldeko apustua agerian uzten duten datu batzuk emango ditugu:
Loturak:

Azken eguneratzea: 2011 ko uztaila k 11
Castellana pasealekua 278-280
28046, Madril (Espainia)
Telefonoak: (34) 91 348 81 00 / (34) 91 348 80 00
Faxa: (34) 91 314 28 21 / (34) 91 348 94 94
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.