Kimika negozioan - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

   

Kimika negozioan

   

Downstream-en barnean sartzen da kimika arloko jarduna. Hainbat produktu mota produzitzen eta merkaturatzen ditugu, oinarrizko petrokimikatik hasita petrokimika eratorrira.

Repsol-ek produktu kimikoak merkaturatzen ditu 90 herrialde baino gehiagotan eta Iberiar Pentsintsulako merkatuan aitzindaria da.

química

Hiru instalazio petrokimikotan egiten dugu produkzioa, Sinesen (Portugal), Puertollanon (Espainian) eta Tarragonan (Espainia). Oinarrizko kimika eta kimika deribatua uztartzen ditugu, eta fintze lanak ere egiten ditugu. 

Halaber, Repsol-ek baditu bigarren mailako eta eskumendeko konpainiak. Konpainia horietan, estireno deribatuak, espezialitate kimikoak eta kautxu sintetikoa fabrikatzeko instalazioak ditugu. Kautxu sintetikoari dagokionez, Mexikoko Dynasol taldearen bitartez fabrikatzen dugu (% 50eko aliantza du KUOk haiekin), Espainiako eta Mexikoko instalazioetan.

2010ean, Downstream-eko esplotazio kimikoa nabarmen hobetu zen 2009arekin alderatuz gero, eta balio positiboak lortu genituen.

Eskaerari, tarteei, eta instalazioetan kostuak murrizteko neurri zorrotzei eta optimizazioari dagokienez, ez genuen galerarik izan (bai, ordea, 2008an eta 2009an), baina negozioak baxualdia bizi du oraindik ere.

Kanpoko salmentak igo egin ziren, 2,6 milioi tonara iristeraino; 2009an, 2,3 milioi tona saldu genuen. Alegia, salmentak % 13,5 igo dira. Fintze lanaren integrazio eraginkorraren erakusgarri, Repsol-ek Neste Oil Portugal sozietatea erosi zuen ekainean. Sinesko etil ter-butil eter (ETBE) instalazioaren jabe da sozietate hori, eta 50.000 tona produzitzen ditu urtean.
 
Kautxu sintetikoak Txinan

Dynasol (Repsol Taldearen eskumendeko enpresa) joint-venture  konpainia bat da, Repsol Kimikak eta KUO mexikar taldeak (aurrez DESC zuen izena) beren kautxu sintetikoko negozioak batzearen ondorioz sortua. Kautxu mota ugari produzitzen eta merkaturatzen ditu, hainbat motatako bezeroen beharrak asetze aldera, hainbat aplikaziotarako erabiltzen baitute kautxua. 

2010eko abenduan, Dynasolek akordio bat sinatu zuen Txinako Shanxi Northern Xing’an Chemical Industry (Xing’an) sozietatearekin. Hala, Txinan kautxu sintetikoa fabrikatzeko eta merkaturatzeko enpresa bat eratuko dute bi konpainien artean. Instalazio horri esker, Dynasolen produkzio ahalmena % 50 igoko da, eta mundu mailako ekoizle bihurtuko da, instalazioak baititu Europan, Amerikan eta Asian.

   

Magnitude operatiboak (kimika)

200920102010 eta 2009 arteko aldakortasunaren ehunekoa
Ahalmena (tonak, milakotan)
Oinarrizko petrokimika2.6792.8084,8
Petrokimika eratorriak2.9332.9330,0
GUZTIRA5.6125.7412,3
Salmentak produktuka (Milaka tona)
Oinarrizko petrokimika56787454,2
Petrokimika eratorriak1.7391.7440,3
GUZTIRA2.3062.61813,5
Salmentak merkatuka (Milaka tona)
Europa2.0002.26313,2
Munduko gainerako herrialdeak30635516,0
GUZTIRA2.3062.61813,5

   

Produkzio ahalmena

Tonak, milakotanGuztira
Oinarrizko petrokimika produktuak
Etilenoa1.362
Propilenoa904
Butadienoa202
Bentzenoa290
Etil ter-butil eterra50
Petrokimia eratorriak
Poliolefinak875
  Polipropolenoa520
  Bitarteko produktuak
Propileno oxidoa, polioleak, glikoleak eta monomero estirenoa1.189
  Akrilonitriloa / metakrilato metila166
  Kautxua115
  Beste batzuk69

Lotutako estekak:

  • Orrialdea ebaluatu
  • Gogokoetan gehitu
  • Inprimatu
  • Linea Separadora
  • Facebook-en partekatu
  • Twittter-en partekatu
  • Beste gizarte-sareetan partekatu
  • Delicious
  • Menéame
  • Buzz
  • Digg
  • MySpace
  • Wikio

Azken eguneratzea: 2011 ko maiatza k 15

Harremana

Castellana pasealekua 278-280
28046, Madril (Espainia)
Telefonoak: (34) 91 348 81 00 / (34) 91 348 80 00
Faxa: (34) 91 314 28 21 / (34) 91 348 94 94

Cartagenako Industriagunea
  • Glosarioa

          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.