Repsol finketan aitzindari da Espainia eta Perun.

Repsol Taldeak bost findegi ditu Espainian, eta haietan dihardu (Cartagena, Coruña, Petronor, Puertollano eta Tarragona). Guztira, egunean 776.000 upel petrolio destilatzeko ahalmena dugu (Tarragonan, Asfaltos Españoles SAren partaidetza barne hartuta). La Pampilla findegian (Peru), non Repsol operadorea den eta % 51,3ko partaidetza duen, gaitasun instalatua eguneko 102.000 petrolio upel da.
2010. urtean, nazioarteko krisi ekonomikoak eragin handia izan zuen fintze atalaren jardunean eta emaitzetan. Energiaren Nazioarteko Agentziak goranzko joera bat sumatu zuen petrolio produktuen eskaeran, 2008 eta 2009 urteekiko. Gorantz ari diren herrialdeetan handitu zen, batez ere, eskaera; bereziki, Txinan eta Indian. Europako merkatuetan, eskaerak behera egin zuen 2010ean ere.
Mundu mailan, beraz, petrolio produktuen eskaera handitzen hasi zen. Horri loturik, petrolio gordinaren eskaerak ere gora egin zuen, eta fintze ahalmenak, berriz, behera. Ondorioz, 2010ean, petrolio gordinaren eta produktu arin-astunaren diferentzialek hobera egin zuten, baita fintze tarteek ere, hein txikian bada ere.
Espainian, 2,5 dolar upeleko fintze tartea lortu genuen 2010ean; 2009an baino gorago, beraz (1,3 dolar upeleko). Perun, urteko 4,2 dolar upeleko fintze tartea lortu genuen; 2009an, berriz, 4,1 dolar upeleko lortu genuen.
Testuinguru horretan, Downstream-ek kudeatzen dituen findegiek 34,4 milioi tona petrolio gordin prozesatu zituzten; alegia, 2009. urtearekin alderatuta, % 2 gutxiago. Espainian, fintze ahalmenaren % 73,6 baliatu genuen batez beste;
2009an, berriz, % 74,5.
Perun, 2009an baino fintze ahalmen gutxiago baliatu genuen 2010ean, % 76,7tik % 71,2ra igaro baikinen. Epe ertainera eta luzera, gure proiektuak errentagarriak izatea aurreikusi dugu; izan ere, munduko ekonomia suspertzen hasi zen 2010ean, eta joera bera izango du 2011n ere, nazioarteko hainbat erakundek aurreikusi dutenaren arabera.
Ekoizpena
| Lehengai prozesatuak | 2009 | 2010 |
|---|---|---|
| Petrolio gordina | 35.135 | 34.410 |
| Beste lehengai batzuk | 6.350 | 7.321 |
| Guztira | 41.485 | 41.731 |
| Findegietako ekoizpena | 2009 | 2010 |
|---|---|---|
| Tarteko destilatuak | 18.922 | 18.668 |
| Gasolina | 7.090 | 9.084 |
| Fuel olioa | 6.230 | 6.081 |
| PGL | 956 | 1.166 |
| Asfaltoak | 1.768 | 1.478 |
| Lubrifikatzaileak | 103 | 275 |
| Beste batzuk (petrokimika salbu) | 1.552 | 2.250 |
| Guztira | 36.621 | 39.002 |
Fintze ahalmena
| Lehen mailako destilazioa | Konbertsio indizea | Lubrifikatzaileak | |
|---|---|---|---|
| Fintze ahalmena | Eguneko upelak, milakotan | Portzentajea | Urteko upelak, milakotan |
| Espainia | |||
| Cartagena | 100 | - | 155 |
| Coruña | 120 | 66 | - |
| Puertollano | 150 | 66 | 110 |
| TARRAGONA | 186 | 44 | - |
| Petronor | 220 | 32 | - |
| Guztira (Repsol, Espainia) | 776 | 43 | 265 |
| Peru | |||
| La Pampilla | 102 | 24 | - |
| Guztira (Repsol) | 878 | 40 | 265 |
Gaiari lotutako estekak

Espainiako Gobernuak FEDER funtsekin batera finantzatutako diru-laguntzak jaso ditu enpresa honek, Kanarietan salgaiak garraiatzeko.

Azken eguneratzea: 2011 ko martxoa k 17
Castellana pasealekua 278-280
28046, Madril (Espainia)
Telefonoak: (34) 91 348 81 00 / (34) 91 348 80 00
Faxa: (34) 91 314 28 21 / (34) 91 348 94 94
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.