Repsol YPF eta bere akziodunen arteko komunikazio bideak - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

Repsol YPF eta bere akziodunen arteko komunikazio bideak

Repsol YPF, SA-ren Administrazio Kontseiluko Araudiaren seigarren artikuluak, organo horrek akziodunekin dituen harremanak arautzen ditu eta agintzen du Administrazio Kontseiluak parekotasun printzipioa ezarriko duela, gizarte kudeaketarekin erlazioa duten azken horien proposamenak ezagutzeko mekanismo egokiak sortuko dituela, Sozietatearen eta bere Taldearen egoerari buruzko informazio bilerak antolatuko dituela eta beharrezko bideak zabalduko dituela aldiro informazioa trukatzeko akziodunen batzorde edo taldeekin.

Gainera, Administrazio Kontseiluak egokitzat jotzen dituen neurri guztiak hartuko ditu, Batzar Nagusiak dagozkion eginkizunak bete ditzan ziurtatzeko. Horretarako, akziodunen eskura jarriko du, batzordea egin baino lehenago, legez eska daitekeen informazio osoa, edo, eskagarria ez izanda ere, akziodunentzat interesgarria izan daitekeen informazioa eta zentzuz eman daitekeena. Era berean, Batzarra baino lehen edo hori egiten denean Akziodunen informazio eskaera eta horiek egindako galderak ahalik eta ardurarik handienarekin entzungo ditu.

Elkarteak akziodunei eta finantza merkatuetan parte hartzen duten guztiei ematen dien informazioa osoa, zuzena, bidezkoa, simetrikoa eta denboran erabilgarria izango da. Informazioaren barreiatze prozesuan gardentasun eta berehalakotasun handiagoa lortzeko, Sozietateak, teknikak enpresen eta partikularren eskura jarriko dituen erabilpen orokorreko prozedurak eta teknologiak erabiliko ditu. Horretarako, Administrazio Kontseiluak konpainiaren web orriaren erabilpena areagotuko du, eta baliabide horrek eman beharreko edukiak adostuko ditu. Eduki horiek, beste hainbat dokumenturen artean, estatutu sozialak, Administrazio Kontseiluaren araudia, hiru hileko eta urteko txostenak, batzorde orokorretako deialdiak, horien araudiak eta azken batzordean onartutako akordioak, baita egokia izan daitekeen beste edozer informazio ere izango dute.

Horretarako, Sozietateak bere antolaketan Inbertitzaileekiko Harreman Unitatea dauka, Kudeaketa Kontrola eta Korporazio Garapenaren Zuzendaritza Orokorrean integratua, gaur egungo akziodunekin eta etorkizunean izan litezkeenekin komunikazioa izateko. Hiru hilabetetik behin, kontrol organoei kotizatzen duen burtsa merkatuetako Sozietatearen finantza informazio garrantzitsua jakinarazten die, (Balore Merkatuko Komisio Nazionala Espainian eta Estatu Batuetako Securities Exchange Commissión (Balore Merkatuaren Batzordea) eta Argentinako Balore Komisio Nazionala), baita komunikabideei ere eta Konpainiaren inbertitzaileen berariazko web-orrian sartuta.

Akziodunek konpainiaren informaziora errazago eskuratzeko, Repsol YPF-k Akziodunaren Informazio Bulegoa sortu du. Hor, akziodunak doako telefonorako sarbidea eta posta elektronikoa dauzka, interesatzen zaion informazio guztia eskatzeko. Gainera, akziodunek bulego horretara jo dezakete, eta han arreta pertsonalizatua jasoko dute.

Akziodunaren Informazio Bulegoa 
Castellana pasealekua 278- 280
28046 Madril
Telefonoa: 900 100 100
E-posta: infoaccionistas@repsolypf.com

Bestetik, Inbertitzaileekiko Harremanetarako taldea Akziodunaren esanetara dago, Madrilgo bulegoetan pertsonalki, edo telefonoz aritzeko:

Castellana pasealekua 278 280
28046 Madril
Telefonoa: 91 7535548 

Hala eskatzen duten akziodunei, Sozietate Anonimoen Legearen 112. artikuluan araututako informazio eskubiderako legezko eskubidea alde batera utzita.

 

  • Orrialdea ebaluatu
  • Gogokoetan gehitu
  • Inprimatu
  • Linea Separadora
  • Facebook-en partekatu
  • Twittter-en partekatu
  • Beste gizarte-sareetan partekatu
  • Delicious
  • Menéame
  • Buzz
  • Digg
  • MySpace
  • Wikio

Azken eguneratzea: 2011 ko martxoa k 28

Harremanak

Akziodunarentzako informazio bulegoa 900 100 100
Castellana paselakeua 278-280
28046 Madril Espainia
infoaccionistas@repsol.com

Grafiko elkarreragileak
          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.