Ebaluazioen Standard & Poor's-en definizioak - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

Ebaluazioen Standard & Poor's-en definizioak

Kalifikazioak emandako edo Standard & Poors delakoak beste iturri fidagarrietatik ateratatako informazio eguneratuan oinarrituta daude. Standard & Poors ez du beste kalifikazioekin kontu-ikuskaritzarik egiten eta, batzuetan, ikuskatu gabeko finantza-informazioaren mende egon daiteke. Kalifikazioak berrikusi, kendu edo bertan behera gera daitezke, hainbat aldaketen ondorioz, informaziorik ezagatik edo beste hainbat egoerengatik. Kreditu-arriskuaren kalifikazioak epe laburrekoak edo epe luzekoak izan daitezke. Epe laburrekoek zordunaren kreditu-ahalmena islatzen dute epealdi labur batean.

Epe luzeko kreditu-arriskuaren kalifikazioak:

AAA

AAA kalifikazio batek oso gaitasun handia islatzen du finantza-konpromisoei aurre egiteko. AAA da Standard & Poors-ek ematen duen kreditu-kalifikaziorik altuena.

AA
AA kalifikazioak finantza-konpromisoei aurre egiteko gaitasun oso altua islatzen du. Aurreko kalifikazioarekiko aldea oso txikia da.

A
A kalifikazioak finantza-konpromisoei aurre egiteko gaitasun handia islatzen du, baina zenbait egoerek eta baldintza ekonomikok eragina izan dezakete gaitasun horretan.

BBB
BBB kalifikazioak finantza-konpromisoei aurre egiteko gaitasun egokia islatzen du. Hala ere, litekeena da aurkako egoerek eta baldintza aldakorrek finantza-konpromisoetan eragaina izatea eta gaitasun hori ahultzea.

BB, B, CCC eta C
Kalifikazio horiek  epekulazio-marjina nabarmena dute. BB kalifikazioak espekulazio-mailarik txikiena adierazten du eta CC-k, berriz, handiena. Zordunak zenbait ezagurrai kualitatibo izan arren, horiek ziurgabetasun handiekin orekatzen da.

BB
Kalifikazio hori duen zordun batek maila gutxiagoko batek baino ahultasun gutxiago agertzen du. Hala ere, zenbait egoera ekonomikok eragina izan dezakete zordun horrengan eta horrek haren finantza-konpromisoa ahul dezake.

B
B kalifikazioa duen zordun bat BB kalifikazioa duena baino ahulagoa da, hasiera batean finantza-konpromisoei aurre egiteko gaitasuna duen arren. Finantza- eta ekonomia-egoera okerrek, negozioan eragina izateaz gain, zordunaren gaitasuna eta borondate ona kaltetu dezakete finantza-konpromisoak betetzeko orduan.

CCC
Kalifikazio horretako zorduna ahula da eta aldeko negozio-, finantza- eta ekonomia-baldintzak behar ditu bere finantza-konpromisoei aurre egin ahal izateko.

CC
CC kalifikazioa duen zordun baten ahultasun-maila oso altua da.
Plus (+) edo minus (-)
AA eta CCC kalifikazioak (+) edo (-) sinboloekin alda daitezke, bakoitzaren posizio erlatiboa zein den adierazteko.

CEpe laburreko kreditu-arriskuaren kalifikazioak:

A-1

A-1 kalifikazioa duen zordun batek gaitasun handia du bere finantza-konpromisoak betetzeko. Standard & Poors-en mailarik altuena da hori. Maila horren barruan, zordun batzuei (+) sinboloa ematen zaie. Horrek adierazten du zordun horiek oso gaitasun handia dutela finantza-konpromisoak betetzeko.

A-2
Kalifikazio hori duen zordunak finantza-konpromisoei erantzuteko gaitasun egokia du. Hala ere, aurreko zordunak baino ahulagoa da egoera ekonomiko okerren aurrean.

A-3
A-3' kalifikazioa duen zordunak gaitasun egokia du finantza-konpromisoei aurre egiteko. Hala ere, litekeena da aurkako baldintza ekonomikoek edo egoera aldakorrek eragina izatea finantza-konpromisoak betetzeko orduan.

B
B kalifikazioa duen zordunak ahultzat hartzen dire eta espekulazio-egoeran daude. B-1, B-2 eta B-3 kalifikazioak B kategorian dauden zordunen artean bereizketa argiak egiteko erabiltzen dira. Horrek esan nahi du zordunak finantza-konpromisoei aurre egiteko gaitasuna duela; hala ere, ziurgabetasunek etengabeko eragina dute zordunarengan eta zenbati kasutan bere finantza-konpromisoak betetzeko modurik gabe gera liteke.

B-1
Epe laburreko B-1 kalifikazioa duten zordunek espekulazio-kalifikazioek baino gaitasun handiagoa dute finantza-konpromisoei aurre egiteko.

B-2
Epe laburreko B-2 kalifikazioa dute zordunek gaitasun ertaina dute beren finantza-konpromisoei aurre egiteko.

B-3
Epe laburreko B-3 kalifikazioa duten zordunek espekulazio-kalifikazioa dutenek baino gaitasun ahulagoa dute finantza-konpromisoei aurre egiteko.

C
C kalifikazio batek aukera handiagoak ditu ez ordaintzeko eta negozio- finantza eta ekonomia-egoera egokiak behar ditu finantza-konpromisoak bete ahal izateko.

(+) edo (-)
Kalifikazioak (+) edo (-) kalifikazioekin alda daitezke bakoitzak bere kalifikazioaren barruan duen egoera erlatiboa zein den erakusteko.

Ebaluazio-aukeren definizioakStandard & Poor's-en ebaluazio-aukerek epe ertainean aztertzen dute epe luzeko kreditu-ebaluazio batek har dezaken norabidea (sei hilabete eta bi urte bitartean, eskuarki). Ebaluazio-aukerak aztertzeko orduan, oso garrantzitsua da egoera ekonomikoaren eta negozioaren aldaketa guztiak kontuan hartzea. Aukera horiek ez dute zertan ebaluazio-aldaketik ekarri behar, ezta etorkizunean inolako ekintzarik ekarri ere.

  • Positive-k ebaluazio bat igo egin daitekeela esan nahi du.
  • Negative-k ebaluazio bat jaitsi egin daitekeela esan nahi du.
  • Stable-k esan nahi du litekeena dela ebaluazio bat ez aldatzea.
  • Developing-ek ebaluazio bat jaitsi edo igo egin daitekeela esan nahi du.    

 

Informazio gehiago: Standard & Poor's

  • Orrialdea ebaluatu
  • Gogokoetan gehitu
  • Inprimatu
  • Linea Separadora
  • Facebook-en partekatu
  • Twittter-en partekatu
  • Beste gizarte-sareetan partekatu
  • Delicious
  • Menéame
  • Buzz
  • Digg
  • MySpace
  • Wikio

Azken eguneratzea: 2011 ko martxoa k 24

Harremanak

Akziodunarentzako informazio bulegoa 900 100 100
Castellana paselakeua 278-280
28046 Madril Espainia
infoaccionistas@repsol.com

2012ko Akziodunen Batzar Nagusia
          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.