Moodys-en epe luzeko kreditu-arriskuen kalifikazioak:lehentasunezko bonuak eta bonuak
Aaa
Aaa kalifikazioa duten lehentasunezko bonuak eta akzioak kalitate onenekoak dira. Inbertsio-arrisku txikiena dute eta, oro har, "arrisku baxukoak" dira. Interesen ordainketak marjina altu edo egonkor batek babesten ditu eta kapital nagusia segurua da. Segurtasuna ematen duten elementuak aldatzen diren arren, ia ezinezkoa da horiek jaulkipen horietan eragina izatea.
Aa
Kalifikazio horretako bonuak eta akzioak kalitate altukoak dira, estandarren arabera. Aaa taldekoekin batera, "goi-mailako kalitatedun bonuak" osatzen dituzte. Beste bonu batzuen kalifikazio baxuagoa dute, Aaaa kalifikazioa dutenak baino babes-marjina txikiagoa izan baititzakete. Beste batzuetan, berriz, babes-elementuek gorabehera gehiago izan ditzakete. Zenbait kasutan zenbait elementuk areagotu egiten dute epe luzeko arriskua.
A
Kalifikazio horretako lehentasunezko bonuek eta akzioek aldeko inbertsio-ezaugarri ugari dituzte eta kalitate goi-ertaineko betebeharrak dira. Kapital nagusia eta interesak ziurtatzen dituzten faktoreak egokia dira, baina etorkizunean ordaintzeko gaitasunik eza sor daiteke.
Baa
Kalifikazio horretako lehentasunezko bonuek eta akzioak maila ertainekoak dira (hau da, horien babes-maila ez da hain altua, baina ezin daiteke ezan berme gutxi dituztenik). Interesen ordainketa eta kapital nagusiaren segurtasuna egokiak dira orain, baina etorkizunean gauzak aldatu egin daitezke. Bonu horiek ez dute inbertsio-ezaugarri nabarmenik eta espekulaziozkoak dira.
Ba
Kalifikazio horretako lehentasunezko bonuak eta akzioak espekulaziozkoak dira; horien etorkizuna bermatuta dagoela esan daiteke. Sarritan, interesen eta kapital nagusiaren babesa oso neurrizkoak izan daitezke eta, horrenbestez, ez dute behar adina babesik etorkizuneko egoera zailen aurrean. Mota horretako bonuen ezaugarri nagusia ezegonkortasuna da.
B
Oro har, B kalifikazioa duten lehentasunezko bonuek eta akzioek ez dute inbertsio baterako ezaugarri egokirik. Interesen eta kapital nagusiaren ordainketa-bermea nahiko eskasa da edozein epealditan.
Caa
Caa kalifikazioa duten bonuek eta akzioek oso iraupen laburra dute. Jaulkipen horiek bestelako aukerarik ez dagoenean egiten dira, eta kapital nagusiarekin eta interesekin lotutako hainbat arrisku ditu.
Ca
Ca kalifikazioa duten bonuek eta akzioek espekulazio-maila altua dute. Sarritan, jaulkipen horiek aukera hoberik ez dagoenean egiten dira.
C
Kalifikazio horretako bonuek edo akzioek dute mailarik baxuena. Jaulkipen horien aukera oso eskasak dira eta ez dute inbertsio-posiziorik lortzeko aukerarik.
Oharra: Moodys 1, 2 eta 3 aldagarri numerikoak erabiltzen ditu kalifikazio bakoitzean, Aa-tik Caa-raino. 1 aldagarria kalifikazio generikoaren goi-mailan dago; 2 aldagarriak kalifikazio ertaina duela adierazten du; eta 3 aldagarria, berriz, kategoria horren behealdean dago.
Informazio gehiago: www.moodys.com

Azken eguneratzea: 2011 ko martxoa k 24
Akziodunarentzako informazio bulegoa 900 100 100
Castellana paselakeua 278-280
28046 Madril Espainia
infoaccionistas@repsol.com
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.