Ebaluazioei buruzko Fitch-en definizioak - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

Ebaluazioei buruzko Fitch-en definizioak

Epe luzeko kreditu-arriskuen kalifikazioak

Epe luzeko kreditu-arriskuen kalifikazioei epe luzeko ebaluazioak deitu ohi zaie. Ondoko eskala tokiko monetan eta divisetan egindako ebaluazioetan aplika daiteke. Nazioarteko ebaluazioek tokiko monetan edo divisetan ezarritako betebeharrei erantzuteko gaitasuna neurtzen dute.

Bi ebaluazioak nazioarte mailan konpara daitezke. Tokiko monetarako ebaluazioak tokiko monetan eta herrialdearen jurisdikzioaren barruan sortutako betebhearrak ordaintzeko gaitasuna neurtzen du soilik.

AAA Gehiengo kreditu-kalitatea
. 'AAA' kalifikazioek kreditu-arriskurik txikienaren itxaropena adierazten dute. Finantza betebeharren kapitala eta interesak ordaintzeko salbuespenezko ahalmen indartsua dagoen kasuetan baino ez dira esleitzen. Gaitasun horretan nekez eragin negatiborik.

AA Oso kreditu-kalitate altua. 'AA' kalifikazioek kreditu-arriskuaren itxaropena oso txikia dela adierazten dute. Kapital nagusia eta interesak itzultzeko gaitasuna oso indartsua da. Iragar daitezkeen gertakariek eragin gutxi dute gaitasun horretan.

A
Kreditu kalitate altua. 'A' kalifikazioek kreditu-arriskurik txikienaren itxaropena adierazten dute. Kapital nagusia eta interesak itzultzeko gaitasuna oso indartsua da. Hala ere, egoera ekonomiko jakinek eragin handiagoa izan dezakete gaitasun horretan, aurrekoekin konparatuz.

BBB
Kreditu-kalitate ona. 'BBB' kalifikazioek kreditu-arriskuaren itxaropena oso txikia dela adierazten dute. Kapital nagusia eta interesak itzultzeko gaitasuna egokia da, baina egoera ekonomiko jakinek eragina izan dezakete gaitasun horretan. Kalifikazio baxuena da "inbertsio-graduaren" mailaren barruan.

Espekulazio-gradua:

BB
Espekulaziozkoa. 'BB' kalifikazioek adierazten dute kreditu-arriskua sortzeko aukera badela, gehien bat egoera ekonomikoak okerrera egingo balu. Hala ere, finantza- edo negozio-alternatibek finantza-obligazioak betetzeko aukera eman dezakete. Kategoria horretan sailkatutako baloreak ez dira inbertsio-gradutzat hartzen.

B Espekulazio-maila altukoa.
'B' kalifikazioak kreditu-arrisku esanguratsua dagoela adierazten dute, nahiz eta segurtasun-marjina mugatua izan. Finantza-betebeharrak bete egiten dira, nahiz eta ordaintze-gaitasun hori egoera ekonomiko egoki eta egonkor baten mende egon.

CCC,CC,C Ez ordaintzeko arrisku altua.
Ez ordaintzea benetako aukera da. Finantza-betebeharrak betetzeko gaitasuna negozio-gaitasunaren eta garapen ekonomiko jarriatuaren mende daude. "CC" kalifikazioak adierazten du litekeena dela ez ordaintzea. "C" kalifikazioak ez ordaintzea oso gertuko aukera dela adierazten du.

DDD,DD,D
I Ez ordaintzea. Balore horiek espekulaziozkoak dira eta horien baloreak ez du berreskuratze-balioa gainditzen likidazio edo ordainketa-etendura baten aurrean. Kategoria horren barruan, "DDD" kalifikazioak berreskuratze-aukerarik altuena adierazten du. Enpresa amerikarren kalifikazioetarako, adibidez, "DD" kalifikazioak %50-%90 berreskuratze-aukera adierazten du; "D" kalifikazioak, berriz, berreskuratze-aukerarik baxuena adierazten du; hau da, %50 baino gutxiago.

Epe laburreko kreditu-arriskuen kalifikazioak

Eginkizun komertzialaren kalifikazioa barne hartzen du.

F1
Gehiengo kreditu-kalitatea. Finantza-betebeharrak ordaintzeko gaitasunik indartsuena adierazten du. "+" bat gehitu daiteke bereziki indartsua den kreditu-ezaugarria adierazteko.

F2
Kreditu-kalitate ona. Finantza-betebeharrei aurre egiteko gaitasun egokia; alabaina, segurtasun-marjina kalifikaziorik onenarena baino txikiagoa da.

F3
Kreditu-kalitate egokia. Finantza-betebeharrei erantzuteko finantza-egoera egokia adierazten du, nahiz eta epe laburreko kontrako aldaketen batek segurtasun-marjina murriztu ahal duen.

B
Espekulaziozkoa. Finantza-betekizunei aurre egiteko oso gaitasun txikia, eta finantza- eta ekonomia-baldintzen aurreko hauskortasuna.

C Ez ordaintzeko arrisku handi
a. Ez ordaintzeko aukera altuak daude. Finantza-betebeharrei aurre egiteko gaitasuna finantza- eta ekonomia-egoera egonkor baten mende dago erabat.

D
Ez ordaintzea. Ez ordaintzeko aukera oso gertukoa dela adierazten du. I

Epe luzeko eta epe laburreko kalifikazioei buruzko oharrak.

  • "+" edoo "-" gehitu daiteke "F1" kalifikazio bati, kalifikazio-kategoria horretan duen posizio erlatiboa adierazteko.
  • "NR": Fitch-ek kasuan kasuko jaulkitzailea edo jaulkipena ez duela kalifikatzen adierazten du.
  • "Withdrawn" edo "Kendua": Kendu daitekeen kalifikazioa Fitch-en ustez informazioa kalifikazio-prozesurako egokia ez denean edo balio bat amaitu, kendu edo berfinantzatzen denean.
  • "Rating Watch": Kalifikazioak zaindaritzapean jar daitezke inbertitzaileei kalifikazio-aldaketa baten edo aldaketa horren emaitzaren berri emateko. "Positiboa" izan daiteke, kalifikazioaren hobekuntza adierazten duenean; baita "Negatiboa" ere, kalifikazioak behera egiteko arriskua duenean. Bestelade "Aldatzen" ere egon daiteke, kalifikazioak hobetu, beheratu edo mantentzen direnean. Zaindaritzapeko kalifikazioa epe laburrean ebazten da.

Informazio gehiago: Fitch Ratings

  • Orrialdea ebaluatu
  • Gogokoetan gehitu
  • Inprimatu
  • Linea Separadora
  • Facebook-en partekatu
  • Twittter-en partekatu
  • Beste gizarte-sareetan partekatu
  • Delicious
  • Menéame
  • Buzz
  • Digg
  • MySpace
  • Wikio

Azken eguneratzea: 2011 ko martxoa k 24

Harremanak

Akziodunarentzako informazio bulegoa 900 100 100
Castellana paselakeua 278-280
28046 Madril Espainia
infoaccionistas@repsol.com

2012ko Akziodunen Batzar Nagusia
          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.