Balioen Merkatuari buruzko Legearen 35. artikuluan eta urriaren 19ko 1362/2007 Errege Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoari jarraiki, Repsol YPF-ren 2009ko urteko finantza txostena argitaratzen da. Txostenak ondorengo hauek hartzen ditu barne: Repsol YPF SAren urteko kontuak eta kudeaketa txostena eta urteko kontu bateratuak eta kudeaketa txosten bateratua (txosten horiek 2009ko abenduaren 31n amaitutako ekitaldikoak dira, eta auditoreek berrikusita daude); urteko kontuen auditoretza txostenak eta kudeaketa txostena, banakakoak eta kontsolidatuak; eta edukiaren erantzukizun aitorpena, Repsol YPF SAko administrazio kontseiluko kideek sinatua.
(PDF 282 Kb)
(PDF 834 Kb)
(PDF1,10 MB)
(PDF 879 Kb)
(PDF 155 Kb)
(PDF 38,4 Kb) Repsol YPF SAren 2009ko urteko finantza txostena Balioen Merkatuko Batzorde Nazionalean aurkeztu zen 2010eko otsailaren 26an.
Horrez gain, egun horretan eta urriaren 19ko 1362/2007 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoarekin eta urtarrilaren 30eko CNMVren 1/2008 Zirkularraren Zazpigarren Arauarekin bat etorriz, konpainiak, estatistiketarako, aipaturiko zirkularrak eskatutako finantza informazio hautatua aurkeztu du Balioen Merkatuko Batzorde Nazionalean.
(PDF 138 Kb)Azken eguneratzea: 2010 ko otsaila k 26
Akziodunarentzako informazio bulegoa 900 100 100
Castellana paselakeua 278-280
28046 Madril Espainia
infoaccionistas@repsol.com
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.