Lege oharra:
Repsol YPF-k zerrenda honetan zehazten diren analisten babesa du, horien sinaduren bidez; zerrenda hori ezin daiteke zehatza izan, eta gainera, aldaketak izaten ditu. Konpainia horietako analistek Repsol YPF-ren eboluzioarekin lotuta izan duten edozer iritzi, balioespen edo iragarpen esklusiboki konpainia horiena dela nabarmentzen da, eta analista horiek ez dute Repsol YPF-ren edo bere kudeatzaileen iritziak, balioespenak edo iragarpenak ordezten. Zerrenda hori barnean sartzeak, edo informazio hori emateak ez du esan nahi, analista horien edozer informazio, balioespen, iragarpen edo iritzi mota babesten edo berresten denik, eta hori espresuki arbuiatzen da horrela. Datu horiek, erabilgarriak direlako eskaintzen ditu Konpainiak informatzeko helburuarekin soilik, eta Konpainiak ez dauka inbertsiorako inolako aholkularitzarik babesteko edo errazteko asmorik. Izan ere, datu horiek Balore Merkatuko Komisio Nazionalak derrigorrez eskatutako informazioaren eremutik kanpo daude. Respol YPF-k ez du bermatzen datu horien zehaztasuna, egokitasuna edo sakontasuna, eta ez du inolako neurririk hartu hori egiaztatzeko. Gainera, ez du, inola ere, datu horien edo datu horietatik ateratako ondorioen, edo datu edo informazio horiek oinarri bezala hartutako erabakien inolako zehaztasunik ezaren, huts-egiteren edo akatsen ardurarik hartuko.