Elkarteak merkatu arriskuaren jarraipena egiten du sentsibilitate kontuetan. Horiek beste arrisku neurri batzuen bidez osatzen dira, arriskuen izaerak hala eskatzen duen kasuetan.
2007 eta 2008ko abenduaren 31rako, aktibo finantzarioetatik jasotako finantziazio garbia, kobratu beharreko kontuak salbu (ikusi 15. eta 19. oharrak), eta finantza eragiketen gainean eratorriek izandako eragina kontuan hartuta, honakoa zen tasa finkoan: 4.902 eta 5.487 milioi euro, hurrenez hurren. Zenbateko horiek guztizkoaren % 69 eta % 76 osatzen dute, hurrenez hurren.
2007 eta 2008ko abenduaren 31rako, aktibo finantzarioetatik jasotako finantziazio garbia, kobratu beharreko kontuak salbu, eta dolarretan egindako finantza eragiketen gainean eratorriek izandako eragina kontuan hartuta, honakoa izan zen: 4.972 eta 4.800 milioi euro, hurrenez hurren. Zenbateko horiek guztizkoaren % 70 eta % 67 osatzen dute, hurrenez hurren. Zenbatekoak euroa eta dolarra ez diren beste dibisa batzuetan 292 milioi eurokoak izan ziren 2008ko abenduaren 31rako, eta 172 milioi eurokoak 2007ko abenduaren 31rako. Bi kasuetan, zenbatekoak gutxi gorabehera 2008 eta 2007ko guztizkoaren % 4 eta % 2 izan ziren, hurrenez hurren.
Jarraian, emaitzaren eta ondarearen sentsibilitatea deskribatzen da, finantza tresnek eragindako merkatu arrisku nagusienen aldaketekin alderatuz "balio aldaketagatiko doikuntzak" osatzen dituzten epigrafeetan duten eraginagatik, eta finantza tresnen NIIF 7 arauko eskakizunekin bat etorriz: jakinarazi beharreko informazioa. Adierazitako balioespenak aldaketa onuragarri eta kaltegarriei dagozkie: arrisku faktoreak neurri berean handitzeak edo txikitzeak eragin berbera du, baina kontrako norabidean. Sentsibilitate azterketak bilakaera historiko bereizgarridun arrisku faktoreen aldakuntzak erabiltzen ditu.
a. Dibisa arriskua:
Repsol YPF-k jasotzen duen finantzazioaren gehiengoa dolarretan izaten da, zuzenean edo kanbio tasatik eratorritako tresnen bidez. Halaber, merkatu eragiketak direla eta, dibisatan kobratu eta ordaindu beharreko kontuak ditu. Euroa, dolarrarekin konparatuz, % 5 igotzearen ondorioz, emaitza garbiak 2 milioi euroko jaitsiera izango luke 2008an eta 57 milioi euroko igoera 2007an, hurrenez hurren, aipatutako finantza tresnetan izango lukeen eraginaren ondorioz. Gainera, "balio aldaketagatiko doikuntzek" 299 milioi euroko igoera izango lukete 2008an eta 67 milioi eurokoa 2007an, hurrenez hurren. Beste dibisa batzuek izan ditzaketen arriskuak ez dira garrantzitsuak taldearentzat.
b. Salgaien prezio arriskua:
2007 eta 2008ko abenduaren 31rako, gordinen eta petrolio produktuen prezioak % 10 igoko balira, taldeak dituen finantza tresnen eraginez, emaitza garbia gutxi gorabehera 24 eta 27 milioi jaitsiko litzateke, hurrenez hurren.
c. Interes tasa arriskua:
2008 eta 2007ko abenduaren 31rako, finantza tresnek dituzten epe guztien interes tasak portzentajezko 0,5 puntu igotzeak 4 milioi eurotan, gutxi gorabehera, jaitsi dezake 2008ko emaitza garbia, eta 22 milioitan handitu 2007koa. Gainera, "balio aldaketagatiko doikuntzak" 25 eta 12 milioi eurotan handi ditzake 2008 eta 2007 urteetan, hurrenez hurren.
Informazio gehiago nahi izanez gero
Azken eguneratzea: 2009 ko maiatza k 14
Akziodunarentzako informazio bulegoa 900 100 100
Castellana pasealekua 278-280
28046 Madril, Espainia
infoaccionistas@repsol.com

Auditoria Batzordea eta Repsol YPF-ren kontrolaren komunikazio katea.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.