NIIF Finantza Informazioaren gaineko Nazioarteko Arauetara iristeko trantsizioa. - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

NIIF Finantza Informazioaren gaineko Nazioarteko Arauetara iristeko trantsizioa.

2002ko uztailaren 19ko Europar Batzordearen eta Parlamentuaren 1606/2002 zenbakiko (CE) Araudiaren arabera, Europar Batasuneko estatu kide baten Zuzenbideari jarraitu, eta beren balio tituluak hura osatzen duten estatuetako bateko merkatu arautu batean kotizatzen dituzten gizarte guztiek aurkeztu egin beharko dituzte 2005eko urtarrilaren 1ean hasten diren ekitaldietako kontu kontsolidatuak, Europar Batasunak baliozkotutako Finantza Informazioari buruzko Nazioarteko Arauei jarraikiz (FINA). Araudi horren aplikazioaren arabera, Repsol YPF Taldeak derrigorrez aurkeztu beharko ditu 2005eko ekitaldiko kontu kontsolidatuak, Europar Batasunak baliozkotutako FINA horien arabera. Espainian, Europan onartutako FINA horien arabera kontsolidatutako urteko kontuak aurkezteko beharra, halaber, zerga, administrazio eta gizarte alorko neurrien gaineko abenduaren 30eko 62/2003 Legeko hamaikagarren azken xedapenak arautu du (abenduaren 31ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

FINA 1en arabera, zeina Finantza Informazioaren gaineko Nazioarteko Arauak lehenengoz erabiltzeari buruzkoa baita, eta Batzordearen apirilaren 6ko (DOUE apirilaren 17a) 707/2004 Araudiak (CE) onartu baitzuen, eta nahiz eta, Taldearen kasuan, FINA horien arabera egindako lehen finantza azalpenak 2005eko abenduaren 31n itxitako ekitaldiari dagozkionak izan, beharrezkoa izango da, alderaketa egiteko, 2004ko aurreko ekitaldiari dagozkion kopuruak gehitzea; kopuru horiek 2005eko ekitaldikoak zehazteko erabilitako oinarri berekin prestatu ziren. Horrek eskatuko du hasierako edo irekierako egoera balantzea egitea trantsizio egunean, 2004ko ekitaldiko urtarrilaren 1ean, 2005eko ekitaldiko abenduaren 31n indarrean zeuden FINA arauen arabera prestatutako FINA kontabilitate irizpideei jarraikiz egin ere.

1606/2002 zenbakiko Araudiak (CE) ezarritako obligazioa eta 62/2003 Legeak xedatutakoa betetzeko, Taldeak FINA horietara iragateko plan bat prestatu du, besteak beste, honako hauek barne hartzen dituena:

  • Espainian indarrean dagoen Kontabilitate Plan Orokorraren irizpideen eta NIFA horietakoen arteko desberdintasunen azterketa, hala nola Taldearen finantza egoerak egitean desberdintasun horiek izan ditzaketen ondorio praktikoena.
  • Erabiltzeko irizpideen aukeraketa, FINA horiek onartutako hainbat tratamendu dauden kasu edo gaietan.
  • Taldeko sozietateen eta sozietate elkartuen informazioaren biltze, bihurtze eta kontsolidatze prozesuaren planifikazio eta antolaketan beharrezkoak diren aldaketen ebaluazioa eta zehazpena.
  • Irekierako finantza egoera kontsolidatuen prestaketa, trantsizio egunean, FINA direlakoen arabera.
  • Finantza egoeren prestaketa 2005eko hiruhilekoetarako, Finantza Informazioari buruzko Nazioarteko Arauen arabera.     

Gaur egun, lan hori egiten ari da, eta 2005eko ekitaldian behin betiko bukatuko da, baina ezingo da ebaluatu osorik, fidagarritasunez eta informazio adierazgarri guztiarekin zein izango den trantsizioak izan dezakeen eragina, honako hauek kontuan hartuta:

  • Arauen aplikazioak izan dezakeen eragina, edo Europar Batasunak gaur egun baliozkotu gabe dauzkan haien aldaketek izan dezaketena (Europar Batasunak oraindik onartu gabeko arauak: 6 FINA: "Meatzaritzako baliabideen esplorazioa eta ebaluazioa"; berrikusteko prozesuan dauden aldaketak: NIC 19: "Langileentzako etekinak"; eta NIC 39: "Finantza tresnak").
  • FINA 1ek eskatutakoaren ondorioz, litezkeen eragin horien azken zehazpena FINA Finantza Informazioaren gaineko Nazioarteko Arauek eta horietaz egin daitezkeen interpretazioek baldintzatuko dute; betiere, azkenean, aipatu araudiaren arabera Taldeak prestatuko dituen lehen kontu kontsolidatuen itxiera egunean, 2005eko ekitaldiko abenduaren 31n Taldearen kasuan, indarrean daudenak kontuan hartuko dira.     
  • Orrialdea ebaluatu
  • Gogokoetan gehitu
  • Inprimatu
  • Linea Separadora
  • Facebook-en partekatu
  • Twittter-en partekatu
  • Beste gizarte-sareetan partekatu
  • Delicious
  • Menéame
  • Buzz
  • Digg
  • MySpace
  • Wikio

Azken eguneratzea: 2011 ko martxoa k 30

Harremanak

Akziodunarentzako informazio bulegoa 900 100 100
Castellana paselakeua 278-280
28046 Madril Espainia
infoaccionistas@repsol.com

Grafiko elkarreragileak
          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.