Bertaratzeko eskubidea duen akziodun orok bere ordezkari bat bidali ahal izango du Batzar Nagusira, ordezkari horrek akziodun izan beharrik gabe.
Ordezkaritza idatziz edo urrutiko komunikazio-baliabideen bidez eman behar izango da, betiere, ordezkaritzan esku hartzen duten subjektuen nortasuna behar bezala bermatzen bada. Horrela, une bakoitzean indarrean dauden xedapenen eta teknikaren egoeraren arabera, Administrazio Kontseiluak urrutiko komunikazio-baliabideen bidez ordezkaritza emateko prozedura egokiena ezarriko du Batzar bakoitzerako. Prozedura zehatz-mehatz azalduko da deialdian.
Nolanahi ere, ordezkaritza bereziki eman behar izango da batzar bakoitzerako, kasu hauetan izan ezik: ordezkaria
(i) ordezkatutako akziodunaren ezkontidea edo aurrekoa edo ondorengoa bada; edo
(ii) agiri publikoan emandako botere orokorra badu, lurralde nazionalean ordezkatutako akziodunaren ondare guztia administratzeko ahalmenekin.
Batzar Nagusirako eskuordetzeak edo ordezkaritzak jasotzen diren agirietan botoaren zentzuari buruzko argibideak islatuko dira, eta berariazko argibiderik eman ezean, ordezkariak Administrazio Kontseiluak gai-zerrendako kontuei dagokienez egindako erabaki-proposamenen alde bozkatuko du.
Emandako boto-argibideek Batzarreko gai-zerrendan aurreikusita ez egon arren aztertzen diren gaiei erreferentziarik egiten ez dienean, Legeak hala onartzen duelako, ordezkariak berak ordezkatzen duenaren intereserako mesedegarrientzat jotzen duenaren aldeko botoa eman behar izango du gai horiei dagokienez.
Eskuordetzearen agiria konpainian ordezkariaren izena zuriz duela entregatzen denean, Administrazio Kontseiluko presidentearen alde eman dela ulertuko da.
Akziodunaren ordezkariak ordezko bat izendatu ahal izango du interes-liskarrik izanez gero botoa erabiltzeko.

Azken eguneratzea: 2011 ko otsaila k 28
Akziodunarentzako informazio bulegoa 900 100 100
Castellana paselakeua 278-280
28046 Madril Espainia
infoaccionistas@repsol.com
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.