Europako Legebiltzarreko eta Europar Batasuneko Kontseiluko 2002ko uztailaren 19ko 1606/2002 Araudiaren arabera (EE), Europar Batasuneko estatu kide bateko Zuzenbidearen arabera arautzen diren sozietate guztiak, betiere beren balore tituluek estatu kideren bateko merkatu arautu batean kotizatzen badute, 2005eko urtarrilaren 1etik aurrerako ekitaldietako kontu bateratuak aurkeztu beharko dituzte. Kontu horiek Europar Batasunak baliozkotutako Finantza Informazioaren gaineko Nazioarteko Arauen arabera (FINA) eginda egon beharko dute. Araudi horren aplikazioaren arabera, Repsol YPF taldea behartuta dago 2005eko ekitaldiko kontu bateratuak Europar Batasunak baliozkotutako FINA arauen arabera egitera eta aurkeztera. Espainian, urteroko kontu bateratuak Europak onartutako FINA arauen arabera aurkezteko betebeharra neurri fiskalei, administratiboei eta gizarte arlokoei buruzko abenduaren 30eko 62/2003 Legearen azken xedapenen ataleko hamaikagarrenak arautu du (abenduaren 31ko BOE).
Araudi hau ezartzeak ondoko eraginak ditu taldeak 2004ko ekitaldirako urteroko kontuak egitean indarrean zegoen araudiarekin alderatuta:
1.go FINAri dagokionez, hau da, Finantza Informazioaren gaineko Nazioarteko Arauak Lehen aldiz Ezartzeari dagokionez –Europako Batzordeko apirilaren 6ko 707/2004 Erregelamenduak onartua (apirilaren 17ko EBAO)–, FINAren arabera egin beharreko urteroko lehenengo kontuak, Taldeari dagokionez, 2005eko abenduaren 31n itxitako ekitaldikoak dira. Hala ere, 2004ko ekitaldiko datuak erantsi ditugu, alderaketak egin ahal izateko. Ekitaldi horretako kontuak, beraz, 2005eko oinarri beren arabera daude eginda. Horretarako, hasierako egoerari buruzko balantze bat egin behar izan dugu edo, beste era batera esateko, 2004ko urtarrilaren 1eko trantsizio datari buruzkoa, 2005eko abenduaren 31n indarrean zeuden FINA arauei jarraiki.
FINAk baimentzen dituen alternatibak kontuan hartuta, Taldeak honako irizpide hauek hartu ditu araudi horretara egokitzeko:
2004ko urtarrilaren 1eko eta abenduaren 31ko ondasunak bateratzea, Espainiako OOKPren eta FINAren artean
Jarraian, 1. FINAk hala eskatuta, 2004ko abenduaren 31n amaitutako ekitaldiko taldearen urteko kontu bateratuetan agertzen diren hasierako eta amaierako saldoen arteko bateratzea jasotzen da, baita 2004ko eta 2005eko ekitaldietako FINAko arauen araberako hasierako saldoak ere.
| 2004ko urtarrilaren 1ean | |||
|---|---|---|---|
| Ondarea | |||
| Milioi euro | Sozietate menderatzaileko akziodunei dagokiena | Akziodun minoritarioei dagokiena | Guztira |
| Espainiako OOKP printzipioen araberako zenbatekoa | 13.632 | 4.054 | 17.686 |
| FINA arauetara egokitzeko doikuntzak: | |||
| Geroratutako zergen onarpenak | (2.577) | - | (2.577) |
| Kanbio tasen aldaketen eragina | 485 | - | 485 |
| Aktiboen balioaren beherakada | (59) | (6) | (65) |
| Finantza tresnen balorazioa | (199) | (142) | (341) |
| Lehentasunezko akzioen sailkapena | (3.575) | (3.575) | |
| Beste batzuk | 55 | 29 | 84 |
| Doikuntzak guztira | (2.295) | (3.694) | (5.989) |
| FINA arauaren araberako zenbatekoa | 11.337 | 360 | 11.697 |
| 2004ko abenduaren 31n | |||
|---|---|---|---|
| Milioi euro | Sozietate menderatzaileko akziodunei dagokiena | Akziodun minoritarioei dagokiena | Guztira |
| Espainiako OOKP printzipioen araberako zenbatekoa | 14.545 | 4.036 | 18.581 |
| FINA arauetara egokitzeko doikuntzak: | |||
| Geroratutako zergen onarpenak | (2.203) | - | (2.203) |
| Kanbio tasen aldaketen eragina | 427 | - | 427 |
| Aktiboen balioaren beherakada | (80) | (3) | (83) |
| Finantza tresnen balorazioa | (99) | (66) | (165) |
| Lehentasunezko akzioen sailkapena | - | (3.535) | (3.535) |
| Merkataritzako funtsak ez amortizatzea | 200 | - | 200 |
| Beste batzuk | 16 | (8) | 8 |
| Doikuntzak guztira | (1.739) | (3.612) | (5.351) |
| FINA arauaren araberako zenbatekoa | 12.806 | 424 | 13.230 |
Jarraian, FINAra egokitu beharreko ondarean doikuntzak egitea eragin duten kontzeptu nagusiak zehazten dira:
a. Geroratutako zergen onarpena
Espainiako kontabilitate araudiaren araberako mozkinen gaineko zergen kontabilitate tratamendua emaitzen kontuaren metodoan oinarritutako kalkuluaren bidez egiten da. Horretarako, zerga onuraren eta kontabilitate mozkinaren arteko kalkulua egiten da. FINA arauek geroratutako zergak onartzeko eskatzen dute, eta hori balantze metodoaren bidez egiten da. Aktibo edo pasibo baten zerga oinarriaren eta balantzean duen kontabilitate balioaren arteko denbora aldeak kalkulatzean datza balantzea.
Aldaketa hauek taldearen ondare garbia murriztu dute 2004ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra; 2.577 eta 2.203 milioi euro, zehazki. Murrizketaren arrazoi nagusiak hauexek dira: (i) YPF, S.A.-ren aktibo eta pasiboen oinarri fiskalaren eta aktibo eta pasibo horien kontabilitate balioaren (ii) arteko denbora aldeak, eta negozio konbinazioetan ordaindutako aktiboen balioaren gaineko gainbalio zatiari dagozkion zerga geroratuen ezagutza (nagusiki YPF, S.A.-renak eta Trinidad eta Tobagoko BP-renak).
b. Truke-tasaren aldaketen eragina
Ondoko eraginak ditu, nagusiki:
c. Aktiboen balioaren galera
Espainian oro har onartutako kontabilitate printzipioen arabera, aktiboen balio galera neurtzeko testa egiteko metodologiari buruzko araudi zehatzik ez dago. Beraz, Taldeak AEBetako kontabilitate araudian erabiltzen denaren antzeko printzipioa aplikatzen zuen. Test hori bi zatitan egiten da: lehenengo, etorkizunean aktiboetatik deskontatu gabe espero diren kutxa fluxuak eta haien kontabilitate balio garbia alderatzen dira; emaitza negatiboa izanez gero (hau da, liburuko kontabilitate balio garbia etorkizunean deskontatu gabe espero diren kutxa fluxuen batuketa baino handiagoa bada), aktiboen balioa txikitzeagatik galera bat erregistratuko da eta galera horren zenbatekoa hauxe izango da: etorkizunean aktiboetatik deskontatuta espero diren kutxa fluxuen eta liburuan jasotzen den aktibo horren kontabilitate balio garbiaren arteko diferentzia.
FINAren arabera, zati bakarrean egiten da kalkulua: aktibotik deskontatutako kutxa fluxuak eta aktibo horrek liburuetan duen balio garbia alderatzen dira eta, azken hori handiagoa izanez gero, diferentziaren adinako zenbatekoko galera erregistratzen da aktiboen balio jaitsieragatik.
Aldaketa horiek sozietate nagusiko akziodunei esleitutako ondare garbia murriztu dute; hain zuzen, 59 eta 80 milioi euro, 2004ko urtarrilaren 1ean eta abenduaren 31n, hurrenez hurren. Murrizketa hori esplorazio eta ekoizpen aktibo batzuetan izandako balio jaitsiera onartzeagatik izan da nagusiki (6 eta 40 milioi euro, 2004ko urtarrilaren 1ean eta abenduaren 31n, hurrenez hurren), eta fintze eta marketin aktiboetan izandakoengatik (53 eta 40 milioi euro, 2004ko urtarrilaren 1ean eta abenduaren 31n, hurrenez hurren).
d. Finantza tresnen balorazioa
Espainiako kontabilitate araudiak eskatzen du finantza aktiboei kostu balioaren eta merkatu balioaren artean txikiena den neurria ematea; finantza pasiboak, berriz, itzulketa balioaren arabera neurtzen dira. Deribatutako espekulaziozko finantza tresnei dagokienez, merkatu balioen arabera baloratzen dira, balorazio horrek galera eragiten badu. Estaltzea helburu dutenak, estalitako elementuaren irizpide berarekin erregistratzen dira. Finantza aktiboak bajan ematen dira iraungitzen, transferitzen edo saltzen direnean.
FINAren arabera, finantza aktibo eta pasiboak arrazoizko balioari jarraiki egindako balorazioetan edo amortizatutako kosteari jarraiki egindako balorazioetan sailkatzen dira. Finantza tresnetatik eratorritako emaitza batzuk ondare garbian onartzen dira zuzenean, balioa jaitsi arte, edo, galerak izanez gero, balioa jaisteagatik
Gainera, FINA arauek estalduren kontabilitatea aplikatzeko irizpide oso zehatzak betetzea eskatzen dute. Horren ondorioz, Espainiako kontabilitate arauen arabera estalduratzat jo daitezkeen estaldura batzuk ez dira halakotzat jotzen FINA arauen estaldura kontabilitatea aplikatuz gero.
Aldaketa horien ondorioek sozietate nagusiko akziodunei esleitutako ondare garbian murrizketa ekarri dute, gure eragiketen eta eragiketa horiek merkatuan duten balorazioaren inguruko merkataritza eratorri batzuk estalduratzat hartzeak edo ez hartzeak eraginda. Aipatutako murrizketa 199 eta 99 milioi eurokoa da, 2004ko urtarrilaren 1ean eta abenduaren 31n, hurrenez hurren.
e. Lehentasunezko akzioen sailkapena
FINAren arabera, Repsol YPFren filial Repsol International Capital Limited-ek jaulkitako lehentasunezko akzioak berriz sailkatu dira, hau da, akziodun minoritarioen esku egotetik finantza pasibo izatera pasa dira, banatzeko moduko mozkinak edukiz gero jaulkitzaileak dibidendoak ordaindu beharko lituzkeelako.
Espainiako OOKPren eta FINAren araberako 2004ko ekitaldiko emaitzak egokitzea
Jarraian, FINAren eskaerei jarraiki, taldearen epe horretako urteroko kontu bateratuetan agertzen den 2004ko ekitaldiko emaitzen kontuaren eta aipatutako epeko eragiketetan FINA aplikatzearen ondorioz aterako litzatekeen kontuaren arteko egokitzapena dago ikusgai.
| Epealdiko emaitza | |||
|---|---|---|---|
| Milioi euro | Sozietate menderatzailearen akzioei dagokiena | Akziodun minoritarioei dagokiena | Emaitza garbia guztira |
| Espainiako OOKP printzipioen araberako zenbatekoa | 1.950 | 230 | 2.180 |
| FINA arauetara egokitzeko doikuntzak: | |||
| Merkataritzako funtsak ez amortizatzea | 200 | - | 200 |
| Geroratutako zergen onarpena | 219 | - | 219 |
| Aktiboen balioaren beherakadaren kalkulu ezberdina egitearen ondoriozko amortizazioak eta hornidurak | (23) | 3 | (20) |
| Lehentasunezko akzioen sailkapena | - | (156) | (156) |
| Finantza tresnen balorazioa | 81 | 73 | 154 |
| Beste efektu batzuk | (13) | 2 | (11) |
| Doikuntzak guztira | 464 | (78) | 386 |
| FINA arauen araberako zenbatekoa | 2.414 | 152 | 2.566 |
Espainiako kontabilitate arauei jarraiki, sozietate nagusiko bazkideei esleitutako irabaziak 1.950 milioi eurokoak izan ziren; FINAren irizpideei jarraiki, berriz, 2.414 milioikoak. Hazkunde horren arrazoi nagusiak hauek dira:
a. Merkataritzako funtsak ez amortizatzea
FINAren arabera, ez dira amortizatzen ez merkataritzako funtsa, ezta bizitza mugagabea duten aktibo higiezinak ere, nahiz eta biekin balio galera test bat egiten den, gutxienez urtean behin. Aldaketa horrek 200 milioi euroko igoera eragin du 2004ko abenduaren 31n amaitutako ekitaldiko emaitza garbian.
b. Geroratutako zergen onarpena
FINA irizpideen arabera egindako 2004ko ekitaldiko emaitzen kontuak 219 milioi euroko eragin positiboa jasotzen du trantsizio garaian, mozkinen gaineko zergen arloan, geroratutako zergen aplikazio garbia egiteagatik.
c. Aktiboen balio galeran kalkulu ezberdina egiteagatiko amortizazioak eta hornidurak
Alde batetik, FINA irizpideen arabera egindako 2004ko ekitaldiko emaitzen kontuak amortizazio gastu txikiagoa jasotzen du (4 milioi eurokoa, zergak ordaindu eta gero), aktiboen balioa txikiagoa delako. Balioa txikiagoa da, FINA irizpideak aplikatzeak balioa galtzea eragin duelako, trantsizio epean indarrean zegoen Espainiako araudiarekin alderatuz, eta horrek hornidura diru gehigarria erabiltzea eskatu duelako. Beste alde batetik, zergak ordaindu ondoren 27 milioi euroko zenbateko negatiboa jaso du, 2004ko abenduaren 31n FINAren araberako aktiboen balioaren galera testa aplikatzearen eta Espainiako araudiaren arabera kalkulatutakoaren arteko diferentziagatik.
d. Finantza tresnen balorazioa
Eragin hau taldearen merkataritza eragiketa batzuei lotutako zenbait eratorriren merkatuko balorazioari dagokio; zehazki, FINAk estalduratzat jotzen ez dituen eragiketa batzuen zenbait eratorriren balorazioari.
IFRS estandarrei buruzko informazio gehiago lortzeko, sartu hona: IASB

Azken eguneratzea: 2011 ko martxoa k 24
Akziodunarentzako informazio bulegoa 900 100 100
Castellana paselakeua 278-280
28046 Madril Espainia
infoaccionistas@repsol.com
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.