Ohar honetako a, b eta c ataletan azaldutako kontzeptuengatik Kontseilari Exekutiboek 6.779 milioi euro jaso dute ordainsari; kopuru hori nagusi den sozietateari egozten zaion aldiko emaitzaren % 0,14ra igo da.
a) Administrazio Kontseiluko kide izateagatik
Estatutu Sozialen 45. artikuluan ezarritakoaren arabera, Sozietateek ekitaldi bakoitzean mozkin likidoaren % 1,5eko kopuru baliokidea eman ahal izango die Administrazio Kontseiluaren kideei. Zenbateko hori soilik kenduko da legezko erreserbarako ekarpenak eta derrigorrezkoak diren beste guztiak bete eta akziodunentzat gutxienez % 4ko dibidendua onartu eta gero.
Izendapenen eta Ordainketen Batzordeak ezarritako eta onartutako sistemaren arabera, Taldeko gobernu korporatiboko organo bakoitzeko kide izateagatik, 2010 eta 2009 ekitaldietan, urtero jaso beharreko ordainsarien zenbatekoa ondokoa izan da:
| Euroak | ||
|---|---|---|
| Gobernu Organoa | 2010 | 2009 |
| Administrazio Kontseilua | 172.287 | 172.287 |
| Batzorde Delegatua | 172.287 | 172.287 |
| Ikuskaritza eta Kontrol Batzordea | 86.144 | 86.144 |
| Estrategia, Inbertsio eta Erantzukizun Sozial Korporatiboaren Batzordea | 43.072 | 43.072 |
| Izendapen eta Ordainsarien Batzordea | 43.072 | 43.072 |
2010ean, Administrazio Kontseiluko kideek jasotako ordainsarien zenbatekoa, bertakoak izateagatik estatutuen araberako ordainsariari gehituta, 4,910 milioi eurokoa da, ondokoa kontuan izanda:
| Ordainsaria Administrazio Organoetako kide izateagatik (euroak) | ||||||
| Kontseilua | B. Delegatua | Ikuskaritza B. | Izendapen B. | Estrat. B. | Guztira | |
| Antonio Brufau | 172.287 | 172.287 | - | - | - | 344.574 |
| Luis Suárez de Lezo | 172.287 | 172.287 | - | - | - | 344.574 |
| Pemex internacional España,S.A. | 172.287 | 172.287 | - | - | 43.072 | 387.646 |
| Carmelo de las Morenas | 172.287 | - | 86.144 | - | - | 258.431 |
| Henri Philippe Reichstul | 172.287 | 172.287 | - | - | - | 344.574 |
| Paulina Beato | 172.287 | - | 86.144 | - | - | 258.431 |
| Javier Echenique | 172.287 | 172.287 | 86.144 | - | - | 430.718 |
| Artur Carulla | 172.287 | 172.287 | - | 43.072 | - | 387.646 |
| Luis del Rivero | 172.287 | 172.287 | - | - | - | 344.574 |
| Juan Abelló | 172.287 | - | - | - | 43.072 | 215.359 |
| José Manuel Loureda | 172.287 | - | - | 43.072 | 43.072 | 258.431 |
| Luis Carlos Croissier | 172.287 | - | - | - | 43.072 | 215.359 |
| Isidro Fainé | 172.287 | 172.287 | - | - | - | 344.574 |
| Juan María Nin | 172.287 | - | - | 43.072 | 43.072 | 258.431 |
| Ángel Durández | 172.287 | - | 86.144 | - | - | 258.431 |
| Mª Isable Gabarró Miquel | 172.287 | - | - | 43.072 | 43.072 | 258.431 |
Bestalde, honako hau adierazi behar da:
b) Zuzendaritza postuak eta funtzioak betetzeagatik
2010eko ekitaldian taldeko ardura exekutiboa hartzeagatik Administrazio Kontseiluko kideek jaso duten ordainsari finkoa 3,269 milioi eurora igo da. 2,310 Antonio Brufauri dagozkio eta 0,959 milioi euro Luis Suárez de Lezo-ri. Aipatu ordainsariak bat datoz 2009an kontzeptu beragatik jasotakoekin.
Gainera, espeziean jasotako ordainsaria (etxebizitza eta beste batzuk), urteko ordainsari aldagarria eta urte anitzeko ordainsari aldagarria (azken hau Pizgarrien Programako helburuak epe ertainera 2006-2009 aldiko zuzendariek zenbateraino bete dituztenaren arabera zehazten da), Antonio Brufau-k jasotakoak,
guztira 1,620 milioi eurora igo dira. Luis Suárez de Lezo-k aurretik programako parte-hartzaile izateagatik 0,666 milioi euro jaso du espeziean jasotako ordainsari, urteko ordainsari aldagarri eta urte anitzeko ordainsari aldagarri gisa.
Kopuru horiek ez dituzte kontuan hartzen ondoko e) atalean zehaztutakoak.
c) Filialen Administrazio Kontseiluko kide izateagatik
Taldeko, multitaldeko edo kidetutakoren baten sozietateko administrazio organoetako kide izateagatik 2010 ekitaldian Sozietate nagusiko Administrazio Kontseiluko kideek 0,536 milioi euro jaso zuten ordainsari, ondoko zehaztapenaren arabera:
| Euroak | ||||
|---|---|---|---|---|
| YPF | Gas naturala | CLH | Guztira | |
| Antonio Brufau | 78.981 | 265.650 | - | 344.631 |
| Luis Suarez de Lezo | 77.554 | 103.500 | 9.921 | 190.975 |
d) Erantzukizun zibileko aseguru-sariagatik
Repsol YPF Taldeko zuzendaritzako kide eta administratzaile guztiak aseguratzen dituen erantzukizun zibileko poliza berak babesten ditu Administrazio Kontseiluko kideak.
e) Bizi eta erretiro aseguru-polizengatik eta pentsio-planen eta iraunkortasun-sarien ekarpenagatik.
Taldean ardura exekutiboak dituzten Administrazio Kontseiluko kideen inguruan Konpainiak dituen erretiro-, elbarritasun- eta heriotza-aseguruen polizek eta pentsio planen eta iraunkortasun sarien ekarpenek (kontuetara egindako diru-sarrerak barnean hartuz) 2,784 milioi euroko gastua eragin dute 2010ean. 2,496 milioi euro dagozkio Antonio Brufauri eta 0,288 milioi euro Luís Suárez de Lezo-ri.
f) Pizgarriak
Konpainian kargu exekutiborik ez duten kontseilariek ez dute urte anitzeko ordainsari aldagarririk jaso.

Azken eguneratzea: 2011 ko martxoa k 26
Akziodunarentzako informazio bulegoa 900 100 100
Castellana paselakeua 278-280
28046 Madril Espainia
infoaccionistas@repsol.com
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.