Mario Fernández Pelaz - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

Mario Fernández Pelaz

Izendapen eta Ordainsari Batzordeko kidea
Kanpo kontseilari independentea

 

Bilbo, 1943. Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, 1965ean. Merkataritza Zuzenbideko irakasle izan da Deustuko Unibertsitatean eta Unibertsitate bereko Enpresa Zientzien Fakultatean, eta irakasle jardun du Deustuko Unibertsitatean eta Deustuko Business School-ean, Finantza Zuzenbidearekin lotutako hainbat masterretan. Bere lan bizitza luzean, beste hainbat arduren artean Eusko Jaurlaritzako sailburu eta lehendakariorde izan da, Administrazio Zentralaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko transferentzien Batzorde mistoko presidente, Euskal Finantza Kontseiluaren presidente, Eusko Jaurlaritzako Batzorde Ekonomikoko presidente eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Batzorde Arbitraleko kide. Era berean, BBVA taldeko zuzendari nagusi eta 1997tik 2002ra zuzendaritza batzordeko kide izan zen, eta urte horretatik 2009ko uztailera bitarte Uria Menendez enpresako bazkide nagusia izan zen. Gaur egun BBKren (Bilbao Bizkaia Kutxa) presidentea eta Kutxabank, S.A. sozietatearen presidente exekutiboa da. Merkataritza- eta finantza-gaiekin lotutako hainbat argitalpenen egilea da.

Fernández jauna Repsol YPF SA-ko kontseilari izendatu da, Akziodunen Batzar Nagusiak erabakita, 2011ko apirilaren 15ean.

  • Orrialdea ebaluatu
  • Gogokoetan gehitu
  • Inprimatu
  • Linea Separadora
  • Facebook-en partekatu
  • Twittter-en partekatu
  • Beste gizarte-sareetan partekatu
  • Delicious
  • Menéame
  • Buzz
  • Digg
  • MySpace
  • Wikio

Azken eguneratzea: 2012 ko otsaila k 29

Harremanak

Akziodunarentzako informazio bulegoa 900 100 100
Castellana paselakeua 278-280
28046 Madril Espainia
infoaccionistas@repsol.com

2012ko Akziodunen Batzar Nagusia
          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.